Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 9. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea eta EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea erregelamendu bidez garatzeari ekin

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. (2019/11/19)

2019/12/27 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

115/2019 Dekretua, uztailaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena.

2019/10/16 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Euskadiko Udalen Elkarteari (EUDEL) diru-laguntza zuzena ematea apirilaren 7ko 2/2016 Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren, helburuak betetzea sustatzeko ekintzak burutzeagatiko gastu arruntak finantzatzeko. (200.000.- €) (2019/10/15)

2019/10/17 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

93/2019 DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, udal-eskumenen klausula unibertsalaren ondoriozko jardueren, zerbitzuen edo prestazioen egikaritzea arautzeko dena. Arau honen azken helburua da eskumenen bikoiztasunak ekiditea administrazioen artean, baliabide publikoak arrazionalizatzea eta udal politika publikoen finantzaketa egokia bermatzea. (2019/06/25)

Berria
2019.eko ekainak 25
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen garapenean aurrera egiteko lehen dekretua onetsi du (Gobernu Bilera 2109-06-25)
2019/10/16 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean aurreikusitako arauketa erregelamendu bidez garatu, horrela eragile juridikoen segurtasun juridikoa handituko da. Halaber, Eusko Jaurlaritzak, EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearekin hasitako fundazioen modernizazioa eta berrikuntza erronkari jarraipena emango dio erregelamendu garapenaren bitartez.

2018/01/09 Viceconsejera de Relaciones Institucionales