Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 8. Euskadiko Administrazio Orokorreko maila anitzeko erakundez osatuta dauden kontseiluak aztertu, eta identifikatu horietatik zeinen zereginak bete ditzakeen “Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluak”.

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren erabakiz sortu zen Administrazio Publikoen Batzorde Sektoriala, honako xedearekin:  “EAEko hiru erakunde-mailek edota Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak eta toki-ordezkaritzak parte harturiko elkargoen arrazionalizazioa.” Batzorde horren lehenengo bilera pasa den Otsailaren 19an burutu zen; bertan egin beharreko lanaren irismena eta hurrengo urratsak aurkeztu ziren.

2019/02/20 Erakunde Harremanetarako Sailburuordea

2018-06-29. EAEko Administrazio Orokorraren eta bere Administrazio Instituzionalaren kide anitzeko organoak ebaluatu eta hobetzea: inbentario fasea eginda. Egiten: funtzionamenduaren ebaluazioa eta diagnostikoa.

2019/03/27 Erakunde Harremanetarako Sailburuordea

PEGIP 2020 delakoaren “Euskadiko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko kide anitzeko organoen ebaluazioa eta hobekuntza” proiektua  abiarazteko, hauei aurkeztu zitzaien: Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Batzordeari, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluari eta Administrazio Publikoen Batzordeari. Ondoren, kide anitzeko organoen inbentario, analisi eta kontrasterako fasea burutu da, sail, erakunde autonomo eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoekin.

Hauek egin dira fase horretan, laburbilduta:

Proiektuaren elkarlanerako eta jakintzaren kudeaketa partekaturako gunearen eraiki.
Proiektuaren Lankidetza-talde Teknikoa (LTT) eratu, sail, erakunde eta ente guztien partaidetzarekin.
Aurretik zegoen informazioa eta dokumentazioa bildu. Informazio-dokumentazio hori erkatu, eguneratu eta balidatu (LTTk).
Kide anitzeko organoei eta haien kideei buruzko informazioa erkatu foru-diputazioekin eta EUDELekin, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluko Administrazio Publikoen Batzorde Sektorialaren barruan.
Fase honen emaitza izan da kide anitzeko organoen inbentario zehatza, eta organo horietako bakoitzari buruzko informazioa jasotzeko eredu-fitxa bat, bai eta organo horien kideen alta ere.

2019/02/20 Erakunde Harremanetarako Sailburuordea