Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 7. "Open data" datu irekien plan operatiboa garatu.

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi  hurrengo ekimen Estrategikoa barneratu da "zerbitzu publikoak Open data erabiliz aplikazioak sortzeko". Datu meteorologiko guztiak eskuragarri egongo dira, herritarrentzako webgunea sortuko da datu multzoak ikusteko eta sortutako linked-data plataforma "elikatuko" da. 

2018/01/05 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

2017an urtean linked data proiektuan egin dugu lan.2018ko hasieran, azpiegitura teknologikoa martxan izango dugu eta datu multzoak modu progresiboan eta modu estekatuan argitaratzen hasiko gara.

2018/01/05 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Aurreko martxoaren geroztik, Open Data Euskadiren datuen katalogoa Euskadiren datu irekien bestelako ekimen publikoen datuak ematen hasia da.

Vitoria-Gasteizko Udalaren datasetak Opendata Euskadin federatu dira.

2018/01/05 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

2018-07-05. Euskadi eta Kanarien arteko lankidetza, politika publikoetan, "open data" kultura sustatzeko eta herri-partaidetza prozesuak hobetzeko.

Berria
2018.eko uztailak 05
Euskadik eta Kanariek lankidetzan dihardute, “open data” kultura sustatzeko eta herritarren parte hartzea hobetzeko politika publikoetan
2019/04/08 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Open Data Euskadik Linked Open Data azpiegitura berria estreinatu du, Gobernu Irekiaren astearen harira

2017an, Open Data Euskadin elkarri lotutako datuak (Linked Data) eskaintzeko proiektua abiatu genuen. Honako hauek izan dira asmo handiko proiektu horren xede nagusiak:

Open Data Euskadin Linked Open Data plataforma abiaraztea.
Hainbat datu-multzo formatu semantikoetan erakustea plataforma horretan.
Proiektuak oinarriak jarri ditu, Open Data Euskadiko datuen zati handi bat pixkanaka erabilgarri egon dadin elkarri lotutako datu gisa, erabilgarritasuna esponentzialki biderkatzeko moduan.

2018/12/16 Viceconsejera de Relaciones Institucionales

Pasa den urriaren 19an, 2018ko Euskadiko Datu Irekien bi lehiaketetako irabazleen berri emateko ebazpenak argitaratu genituen.

Balantzea oso positiboa izan da parte-hartzeari eta eragindako interesei dagokienez. Bi lehiaketetara zuzenean 30 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, enpresen eta pertsona fisikoen hautagaitzetatik.

Eskerrik asko guztioi, parte hartzeagatik eta egindako ahaleginagatik, eta zorionak hautagaitza sariren batera aurkeztu dutenei; izan ere, proiektuen kalitatea oso ona izan dela iruditu zaigu. Egiaztatu da pertsona eta enpresa askok dutela Euskadin datu irekiei probetxu ateratzeko eta horiekin balioa sortzeko gaitasuna.

2018ko edizio honetako nobedade bat izan da lehiaketa Eusko Jaurlaritzak antolatu duela, honako hauen ezinbesteko elkarlanarekin: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Bilboko, Donostia-San Sebastiángo eta Vitoria-Gasteizko udalak. Horrek erakusten du nolako borondatea dagoen beren esku formatu berrerabilgarrietan eta erabilera-lizentzia irekiekin dauden datuak irekitzea sustatzeko.

Lehiaketa hauek Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzaren (Open Government Partnership – OGP) testuinguruan antolatu ditugu. Bertan, Eusko Jaurlaritza eta gainerako Euskal herri-administrazioek herritarrentzat interesgarriak izan daitezkeen datuak irekitzeko konpromesua hartu dute, giza eta ekonomia helburuekin berrerabiliak izan daitezen

2018/12/16 Viceconsejera de Relaciones Institucionales