Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Gobernu digitalaren estrategia sustatu, horretarako, EAEko administrazioen arteko elkarlana eta plataforma digital konpartituak garatzea bultzatuko da, eta ekintza publiko-pribatuan sortutako datu digitalek sortutako aukerak aprobetxatuko dira zerbitzu publiko berriak optimizatu, aldatu edo sortzeko. (Digital Moments).

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Erakundeen arteko lankidetza-aukerak lantzen ari dira e-administrazioan, smart-kontzeptu, e IaaS, BERIAIN Mahai-Foro Instituzionalari dagokienez.

2019/02/20 Viceconsejera de Administración y Servicios Generales

Herri Administrazioen Elkarreragingarritasuneko eta Segurtasuneko Nodoa (NISAE) jarri da martxan, administrazioen artean datu-bitartekaritza ahalbidetzeko, administrazioek sortzen dituzten datu eta dokumentuak eman behar ez izateko herritarrek duten eskubidea gauzatzeko.

Herritarren eta administrazioen arteko harremanak hobetzeko eta errazteko, herritarren karpeten koordinazioa bultzatuko da baita administrazioen jakinarazpen puntuak ere, herritarrek edozein egoitza elektronikotatik administrazio guztietako izapideak eta espedienteak eskura ditzaten. Era berean, administrazioen arteko komunikazio elektronikoak ere bultzatuko dira.

2019/02/20 Viceconsejera de Administración y Servicios Generales

Onartu da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko abenduaren 5eko Agindua, zeinaren bidez guztira bost milioi bederatziehun eta bost mila bostehun eta hamar euroko diru-laguntzak ematen baitzaizkio Telefónica España S.A.U. enpresari, Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabala hedatzeko.

2019/02/20 Viceconsejera de Administración y Servicios Generales

2018-07-10. Jaurlaritzak eta aldundiek abian jarri dute "euskadibandazabala.eus", banda zabal ulralasterraren euskal behatokia.

Berria
2018.eko uztailak 10
Jaurlaritzak eta Aldundiek ”euskadibandazabala.eus” jarri dute martxan, banda zabal ultralasterraren euskal behatokia (Gobernu Bilera 2018-07-10)
2019/04/02 Viceconsejera de Administración y Servicios Generales

2018-10-14. KzGunea sareak ConectaJoven sustatu du, belaunaldi arteko egitasmoa nagusien arrakala digitala gainditzeko.

Berria
2018.eko urriak 14
Kzgunea sareak “ConectaJoven” sustatzen du, belaunaldien arteko proiektua, adinekoen arrakala digitala gainditzeko
2019/04/02 Viceconsejera de Administración y Servicios Generales

Urriaren 23an, Gobernu Kontseiluak “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmena, administrazio elektronikoaren esparruko oinarrizko zerbitzuak elkarri emateko” eredu berria onetsi du. Dokumentu horren bidez, jauzi kualitatiboa ematen da erakundeen arteko lankidetzan, herritarren eta beren administrazio publikoen arteko harremana erraztu eta sinplifikatzeko.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek oinarrizko aplikazioak partekatuko dituzte, besteak beste:

Euskal Sarea, euskal administrazio publikoen jakinarazpenen sarea
Sinadura elektroniko aurreratuko zerbitzuak, euskal agentziaren identifikazio, benetakotasun eta sinadura elektronikoaren baliabideak
NISAE, Euskadiko administrazioen segurtasunerako eta elkarreragingarritasunerako nodoa (NISAE)
Ordainketa Pasabidea; horren bidez, edozein izapide-mota segurtasunez eta erraz ordain daiteke.

2019/04/02 Viceconsejera de Administración y Servicios Generales

2018ko Abenduan  EHAA-n argitaratu da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bat, administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko dena. 

2019/04/02 Viceconsejera de Administración y Servicios Generales

2018/06/29. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Zentrala Justizia Administrazioaren Justizia-Sip plataforman integratu da. Horrela, hasi da Euskadiko Epaitegi eta Tribunalekin harremanetan soilik baliabide elektronikoak erabiliz.

2019/04/02 Viceconsejera de Administración y Servicios Generales

Hitzarmena sinatu da, 2019-2020 ekitaldietarako, Itelazpi S.A Sozietate Publikoarekin belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko Euskadiko biztanleria guneetan. (2019/04/09)

Berria
2019.eko apirilak 09
Eusko Jaurlaritzak, Itelazpirekin lankidetzan, banda zabal ultralasterra beste 82 landa-eremutara ere eramateko programa zabaldu du (Gobernu Bilera 2019-04-09)
2019/04/29 Viceconsejera de Administración y Servicios Generales