Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Euskararen eta hizkuntza-bizikidetzaren inguruan ahalik eta adostasun sozial eta politiko handiena lortu eta indartu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskarak 365 egun proiektua aurkeztu du Udaltop topaketetan, Lasarte-Orian 2017ko maiatzaren 12an

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskaltzaleen Topagunearekin lankidetzan sustatutako proiektu berri bat aurkeztu du Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topeketetan: Euskarak 365 egun: hizkuntza-ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herrian eta elkarrekin lantzeko proposamen berria. Ekimen honen helburu nagusia “hizkuntza ohituretan” eragitea da euskararen erabilera sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera sustatzeko dinamika berri bat aurkeztu du, Euskaltzaleen Topagunearekin lankidetzan

2018/03/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

UNESCO Katedrari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2017/05/17)

Diru-laguntza izenduna bideratu da hizkuntza gutxituak biziberritzeko egitasmoak garatzeko.

2020/01/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak “Euskara 4.0” jardunaldian parte hartu du Orona Ideon 2017ko maiatzaren 18an

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako jardunaldian, Estibaliz Alkorta Kultura Sustatzeko zuzendariak Euskarak 365 egun proiektua aurkeztu du.

2018/03/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako sarean (NPLD-Network to Promote Linguistic Diversity) parte hartzen jarraitu du 2017, 2018 eta 2019an.

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren aldizkako txostena bidali dio Espainiako Gobernuari 2017ko ekainaren 23an

Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartak 15. artikuluan aurreikusten duenaren arabera, kartaren betetzeari buruzko aldizkako txostena –bosgarrena, 2014-2016 aldiari dagokiona–, aurkeztu behar dio Espainiako Gobernuak Europako Kontseiluari. Hori dela eta, Lehendakaritzako eta Lurralde-administrazioetarako Ministerioak laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, EAEri dagokion informazioa osatzeko. Ebaluazio horren ondorioz, Adituen Batzordeak gomendioak emango ditu, eta agerian utziko du eremu urriko Europako hizkuntzei buruzko politika publikoen egoera, tartean, euskarari dagokiona.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza txostenaren koordinatzailea izan da eta, hainbat sail eta erakunderen informazioa bildu ondoren, Espainiako Gobernuari helarazi dio txostena. Txostenarekin batera, Ertzaintza, Osakidetza eta Justiziari buruzko informazio osagarria erantsi da.

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

2017ko uztailean, Galeseko Gobernuko ordezkaritza EAEn izan da euskara sustatzeko egin den lana ezagutzeko

Euskararen biziberritze prozesuan izan duten interesa dela eta, euskarak azken hamarkadetan izan duen bilakaera ezagutu dute.

Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Galeseko Gobernuko Galesa Hizkuntza eta Etengabeko Ikaskuntza ministro Alun Daviesekin bildu da

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskararen Aholku Batzordeak euskara normalizatzeko ahaleginak eta proiektuak batzen eta koordinatzen jarraitu du 2017, 2018 eta 2019an.

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkariek Garabide elkarteak antolatutako Ikastaldi Trinkoa proiektuan parte hartu dute Gasteizen 2017ko urriaren 16an

Garabide elkarteak egiten duen hizkuntza lankidetzaren baitan, 12 hizkuntza gutxituetako agintariak Euskal Herrian izan dira hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan formazio intentsiboa jasotzeko. Testuinguru horretan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Eusko Jaurlaritzak indarrean duen plangintzaren berri eman die.

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

HPSk eta hainbat eragilek Euskaraldia proiektua garatu dute herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzeko: 2017an sortu, 2018an gauzatu eta 2019an hurrengo edizioa (2020) prestatu da.

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu da urtez urte abenduaren 3an, eta Euskadiko erakunde nagusiek adierazpen bateratua egin dute: 2017an Gasteizen, 2018an Donostian eta 2019an Bilbon.

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdeak Eskola Futura proiektua martxan jarri du 2018an mugaren bi aldeetako irakasle-eskolako ikasleak irakasle elebidun bihurtzeko.

 

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

UNESCO Katedrari diru-laguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2018/04/13)

Diru-laguntza izenduna bideratu da hizkuntza gutxituak dituzten gizarteetan eleaniztasuna sustatzeko.

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Montrealgo McGill Unibertsitateak (Quebec) Euskal Ikasketen katedra bat sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute 2018ko apirilaren 20an

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Etxepare Euskal Institutuaren bidez, eta Montrealgo McGill Unibertsitateak hitzarmen markoa sinatu dute, epe laburrean Euskal Ikasketen katedra bat sustatzeko.

Katedra berriak kultura, eleaniztasuna eta kulturartekotasuna izango ditu lan-arlo nagusiak, besteak beste.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Quebec bisitatuko du aste honetan, kultura harremanak sendotzeko eta Montrealgo McGill Unibertsitatean Euskal Ikasketen inguruko katedra bat sustatzeko

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Marie Monpetit Quebeceko Kultura ministroarekin bildu da

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskaraldia ardatz izan da Udaltop topaketetan, Lasarte-Orian 2018ko maiatzaren 17-18an

Udaltopek 10. edizioa ospatu du aurten, “Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak” izenburupean.

Edizio honetan Euskaraldia oinarri denez, hainbat txosten aurkeztu dira, hala nola, “Nola antolatzen ari da 2018ko Euskaraldia? Prestakuntzaz, BAM; arnasgune eta bailara izaeraz, Baztan; eta prozesuaz eta sare lanaz Zarautz”, “Euskaraldia 2019: arau sozialak iraultzeko babes guneak”... eta lan-saioak antolatu dira.

Udaltopek Euskaraldia izango du oinarri hamargarren edizioan

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskaraldia proiektuaren garrantzia nabarmendu du Udaltop jardunaldietako hasiera ekitaldian

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkariek “Euskararen erabileraren gakoak” mintegian parte hartu dute; Bilbon, 2018ko uztailaren 12an

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako mintegian EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hizkuntza politika arloko arduradunak eta euskal lurraldeetako ordezkariak batu dira; egun garatzen ari diren euskararen erabilera sustatzeko politika publikoak aztertzeko, bai eta hizkuntzaren erabileran eragiten duten alderdiez hausnartzeko ere.

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

2018ko irailaren 26an ospatutako Hizkuntzen Europako Egunak euskara izan du protagonista

Hizkuntzen Europako Egunak hizkuntza aberastasuna eta eleaniztasuna azpimarratzea du xede.

Besteak beste, Europako Batzordearen hezkuntza eta eleaniztasunaren urteko Foroaren baitan, Euskadiko eredua aurkeztu da eta parte-hartzaileek Etxepare Institutuak bultzatzen dituen ekintzak ezagutu ahal izan dituzte. Era berean, Euroeskualdeko dimentsioa eta Euskadik eta Akitania Berriak euskararen inguruan duten lankidetza ere azpimarratu da, Eskualdeen Lantaldean egindako konferentzian.

Euskara protagonista da aurtengo Hizkuntzen Egun Europarrean

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskaltzaindiaren “Arantzazutik mundu zabalera” biltzarrean parte hartu du Arantzazun 2018ko urriaren 4tik 6ra bitartean

Biltzarraren helburu nagusia erakundearen 100. urteurrena eta euskara batuaren 50. urtemuga ospatzea izan da.

Bingen Zupiria sailburua 'Arantzazutik Mundu Zabalera' Euskaltzaindiaren Biltzarrean izan da

Bingen Zupiria sailburua Euskaltzaindiak egunotan Arantzazun antolatu duen Biltzarraren itxiera ekitaldian izan da eta Euskara Batuaren Adierazpena sinatu du, orain 50 urte hasitako bidea babestuz

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

2018ko urrian, gales hizkuntzaren arloko zenbait aditu EAEn izan dira euskara sustatzeko egin den lana ezagutzeko

Gales hizkuntzaren arloko adituek helduen euskalduntzean eta unibertsitatean euskara normalizatzeko egin den lana ezagutu nahi izan dute.

Gales hizkuntzaren arloan diharduten adituak Euskadi bisitatzen ari dira, helduen euskalduntzearen alorrean eta unibertsitatean euskara sustatzeko egin den lana ezagutzeko

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburuak "Espainiako Eleaniztasunari buruzko Diziplina Anitzeko V. Mintegia"n parte hartu du; Donostian, 2018ko urriaren 18an

Mintegian euskarak azken hamarkadotan egin duen bidearen garrantzia azpimarratu du, eta euskara sustatzeko hiru prozesu nabarmendu ditu: euskararen orokortzea hezkuntzan, helduen euskalduntzea eta euskararen ezagutza administrazioan.

Bingen Zupiria sailburuak parte hartu du Donostian izandako "Espainiako Eleaniztasunari buruzko Diziplina Anitzeko V. Mintegia"n

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EAFT Terminologia Gailurrean parte hartu du; Donostian, 2018ko azaroaren 22an eta 23an

Europako Terminologia Elkarteak (EAFT- European Association for Terminology) eta UZEIk antolatu dute bi urtez behin egiten den gailurra. Terminologiaren arloan lan egiten duten Europako erakunde eta sare nagusiak bildu dira bertan.

Egunotan Elkarteak bere urteko batzarra egin du eta Nazioarteko Terminologia Sariak banatu ditu. Era berean, gailurrean parte hartu dutenek Etxepare Institutuaren lanak eta Euskaraldia proiektua ezagutzeko aukera izan dute.

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak parte hartu du Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren jarraipena egiteko bileran; Iruñean, 2018ko abenduaren 11n

Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak bilera egin du Hizkuntzen Eurokartaren jarraipena egiteko. Bertan Eusko Jaurlaritzako ordezkariek azaldu dute euskal erakundeek egiten duten lana Hizkuntzen Eurokartan jasotako konpromiso guztiak betetzeko, eta Estatuko Administrazioaren konpromisoa eskatu dute.

Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak Hizkuntzen Eurokarta betetzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa nabarmendu du Iruñean izandako bileran

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Galesko Parlamentuko ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du 2019ko martxoaren 28an euskara biziberritzeko prozesua ezagutzeko

Galesko Parlamentuko Kultura, Hizkuntza eta Komunikazioen Batzordeko sei kidek Euskadi bisitatu dute euskara suspertzeko azken hamarkadetan egin den prozesua ezagutzeko.

Galesko Parlamentuko ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du, euskara suspertzeko azken hamarkadetako prozesua ezagutzeko

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

UNESCO Katedrari dirulaguntza izenduna eman zaio (Agindua: 2019/04/04)

Dirulaguntza izenduna bideratu da hizkuntza gutxituak dituzten gizarteetan eleaniztasuna sustatzeko.

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak “Wikimedia + Hezkuntza” nazioarteko konferentzian parte hartu du Donostian 2019ko apirilaren 5etik 7ra

50 jarduera baino gehiago antolatu dira Wikipedia eta hezkuntza ardatz hartuta: hitzaldiak, eztabaidak, ikastaroak... 50 herrialdetatik etorritako 130 parte-hartzaile izan dira.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hasiera eman dio ‘Wikimedia + Hezkuntza’ nazioarteko lehen konferentziari, igandera arte Donostian antolatzen ari dena

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera… Ados? izan da gaia Udaltop topaketetan, Lasarte-Orian 2019ko maiatzaren 16-17an

Elkarlan ereduak eta gobernantza eredu berriak aztertu dira, eta Euskaraldiak ere izan du bere tartea.

Aurten, Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoa, Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia batu dira Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak osatzen zuten Antolamendu Batzordera.

Udaltopek elkarlana izango du aztergai hamaikagarren edizioan

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkariek “Euskara biziberritzen jarraitzeko bide berriak” mintegian parte hartu dute; Bilbon, 2019ko uztailaren 17an

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako mintegian euskal kulturgintzari lotutako 80tik gora aditu batu dira euskara biziberritzeko bide berriez gogoeta egiteko.

Euskara ingurumari berrira ekarri duten azken hamarkadetako hizkuntza-politiken garrantzia nabarmendu du Bingen Zupiria sailburuak

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskaraldia I. Emaitzen azterketa ikerketa aurkeztu da; Donostian, 2019ko irailaren 16an

Euskaraldia I. Emaitzen azterketa azterlana gauzatzeko Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia lankidetzan aritu dira, Soziolinguistika Klusterrarekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin batera.

Ikerketa batek ondorioztatu du Euskaraldiak “nabarmen astindu zituela” parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkariek Euskal Soziolinguistika jardunaldian parte hartu dute; Tolosan, 2019ko urriaren 9an

Jardunaldi honetan Euskaraldia ekimena sakon aztertu dute.

Aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Euskaraldiaren emaitzak eta eraginak aztertuko ditu

Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak parte hartu du Klusterrarekin batera antolatutako Soziolinguistika Jardunaldiaren hasiera ekitaldian, Tolosan

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Europako Kontseiluak Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren ebaluazio txostena onartu du 2019ko abenduaren 11n

Europako Kontseiluak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren bosgarren ebaluazio txostena onartu du. Ebaluazio horretan daude jasota Europako Kontseiluak Espainiako Estatuari egiten dizkion oharrak eta gomendioak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak balorazio positiboa egin du Europako Kontseiluak Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren kudeaketari buruz egindako txostenaz

2020/01/20 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea