Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Nafarroako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) arteko lankidetza indartu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Iparraldeko zein Nafarroako ordezkariekin akordioa lantzen hasteko bilera egin da Donostian 2017ko martxoaren 17an

Hiru erakundeetako ordezkariak elkartu dira hiru erakundeen arteko lehenengo akordioa izango denaren prozesuari hasiera emateko. Eusko Jaurlaritzatik Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Josune Zabala Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria eta Ane Crespo arduradun teknikoa izan dira; Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikotik Mathieu Bergué presidentea, Bernadette Soule zuzendaria eta David Aire arduradun teknikoa; eta Nafarroako Gobernuaren izenean Mikel Arregi Euskarabidearen zuzendaria.

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak lankidetza markoa berritu dute Baionan 2017ko martxoaren 29an

Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak 2017-2022 epealdirako hitzarmen-markoa sinatu dute. Akordio horren bidez, bi erakunde horien arteko lankidetzan sakondu nahi da, euskararen ezagutza, erabilera eta presentzia sustatzeko.

EHAA xedapena
2017.eko maiatzak 26
56/2017 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoarekin sinatutako lankidetzarako Esparru Hitzarmena, Hizkuntza Politikako Gaietan lankidetzan jarduteko, 2017-2022 eperako.
Berria
2017.eko martxoak 29
Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak 2022ra arteko beren hitzarmen-marko berria sinatu dute, euskararen aldeko lankidetzari eutsiz
Berria
2017.eko uztailak 12
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak sinatutako hitzarmenaren bidez 1,9 milioi euro izango dira euskara Iparraldean sustatzeko
2018/05/16 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza politikaren arloko lankidetza-protokoloaren jarraipen bilera egin da Galizian 2017ko apirilaren 4an

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaran Santiagon izan da hizkuntza politikaren arloko lankidetza-protokoloaren inguruan izandako bileran. Protokolo horren sinatzaileek Nafarroako Gobernuaren eta Valentziako Generalitataren atxikimendua onartu dute. Horrela, sei erakunde izango dira bertan: Eusko Jaurlaritzarekin batera, Generalitat de Catalunya, Xunta de Galicia, Govern de les Illes Balears, Nafarroako Gobernua eta Generalitat Valenciana, eta era koordinatuan egingo dute lan eleaniztasunaren eta hizkuntza koofizialen erabileraren alde.

Miren Dobaran sailburuordeak oso balorazio positiboa egin du hizkuntza politikaren arloko lankidetza-protokoloaren inguruko bileraz

2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute Iruñean 2017ko uztailaren 3an

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Mathieu Berge Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak hiru lurraldeetarako berariazko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Hitzarmenak ez dakar inolako betebehar ekonomikorik, baina lankidetza teknikorako zenbait esparru ezartzen ditu: euskara tituluak, helduentzako euskararen irakaskuntza, gazteentzako aisialdia, ingurune digitala...

Berria
2017.eko ekainak 20
Eusko Jaurlaritzak onetsi du Nafarroa eta Iparralderekin hizkuntza politikaren alorrean sinatuko den lankidetza hitzarmena (Gobernu Bilera 2017-06-20)
Berria
2017.eko uztailak 03
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak hitzarmen bat sinatu dute euskara sustatzeko
2018/03/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Nafarroako Gobernuak bilera egin dute Baionan 2018ko otsailaren 9an

2017ko uztailaren 3an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak lankidetza hitzarmena sinatu zuten euskara sustatzeko.

Bileran elkarrekin gauzatzeko moduko lanak zehaztu eta lehentasunak jarri dira.

2018/04/03 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Hizkuntza politikaren arloko lankidetza-protokoloaren jarraipen bilera egin da Iruñean 2018ko apirilaren 10ean

Eusko Jaurlaritza, Generalitat de Catalunya, Xunta de Galicia, Govern de les Illes Balears, Nafarroako Gobernu eta Generalitat Valencianako hizkuntza politikako ordezkariak elkartu dira beren hizkuntza politikak koordinatzeko.

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea berezko hizkuntzak dituzten erkidegoetako ordezkariekin bildu da, politikak koordinatzeko

2018/05/02 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak 2017-2022 epealdirako hitzarmen markoaren urteko eranskina sinatu dute Baionan 2018ko apirilaren 25ean

2017-2022 epealdirako hitzarmen markoaren baitan, 2018rako lankidetzaren lan-ildoak eta diru-ekarpena zehaztu dituzte.

Euskara Iparraldean sustatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 1.930.000 euro inbertituko dituzte aurten

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak apirilean sinatu zuten akordioaren ondorioz izango diren diru-laguntzak ezagutzera eman dituzte

2018/07/16 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Nafarroako Gobernuak 2017an sinatutako hitzarmenaren urteko eranskina sinatu dute Donostian 2018ko ekainaren 15ean

2017ko uztailaren 3an sinatutako Hiruko Itunaren baitan, hiru erakundeek urte osoan elkarlanean sustatutako proiektuen berri eman dute: 20 proiektu eta lan-ildo inguru jorratu dituzte, eta bide horri eusteko asmoa nabarmendu dute.

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika gaietan lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsi dute

2018/06/18 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak 2017-2022 epealdirako hitzarmen markoaren urteko eranskina sinatu dute Baionan 2019ko apirilaren 3an

2017-2022 epealdirako hitzarmen markoaren baitan, 2019rako lankidetzaren lan-ildoak eta diru-ekarpena zehaztu dituzte.

Euskara Iparraldean sustatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 1.930.000 euroko lankidetzarako funtsa eratuko dute aurten

2019/04/09 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Nafarroako Gobernuak 2017an sinatutako hitzarmenaren urteko eranskina sinatu dute Baionan 2019ko apirilaren 15ean

2017ko uztailaren 3an sinatutako Hiruko Itunaren baitan, hiru erakundeek azken urtean elkarlanean sustatutako proiektuen eta aurten garatuko diren lan-ildoen berri eman dute.

Hiruko Itunaren baitan, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika gaietan lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsi dute hirugarren urtez jarraian

2019/04/16 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea