Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Lanpostu-zerrendaren beste balorazio bat egin, euskal administrazio moderno, telematiko, zero papereko eta gardenari egokitzeko, eta hizkuntza-eskakizunak egokitzen eta eguneratzen jarraitzeko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

“Herritarren eskariaren azterketa eta horren proiekzioa administrazioaren ereduan (Administrazioaren ereduari buruzko azterketa prospektiboa)" izeneko egitasmoa martxan jarri dugu. Zehazkiago, eta aurreikusitako esku-hartzeen/jardueren esparruan, hasierako lehen ekite-kualitatibo bat garatu dugu (Geroko joeren azterketa).

2017/10/26 Funtzio Publikoko sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak bere langileen prestakuntzaren aldeko apustua egiten du, herritarrei zerbitzu publiko eraginkorragoa, modernoagoa eta gaur egungo gizarteak dituen beharrei egokituta eskaintzeko. Horretarako, 2.157.497.- € inbertituko ditu autonomia-, toki-, foru- eta unibertsitate-administrazioko langile publikoak prestatzeko. (2017/06/11).

2018/06/22 Funtzio Publikoko sailburuordea

AGINDUA, 2017ko uztailaren 10 (e)koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; horren bidez hasiera ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidegoak eta eskalak antolatzeko legea aldatzeko legearen proiektua egiteko prozedurari.

2018/06/22 Funtzio Publikoko sailburuordea

(2018-12-18) Erabakia, Gobernu Kontseiluarena,  Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2018ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duena eta Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoen deialdi publikoetan eskeinitako lanpostu-kopurua. Osotara, 2018. urtean eskaintzen diren plazak 4.402 dira.

2018/12/18 Funtzio Publikoko sailburuordea