Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Euskararen corpusaren garapena areagotu eta haren adierazteko gaitasuna aberastu, gazteen eta hiztun berrien premiei erantzuteko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

HPSk euskal toponimia ofiziala bultzatu du urtez urte, eta Instituto Geográfico Nacional (IGN) entitatearekin ere elkarlanean aritu da, besteak beste. Horrez gain, EAEko Izendegi Geografikoa aurkeztu du 2019an, toponimiaz eta kartografiaz informazio baliotsua batzen duen tresna berritzailea.

2020/02/05 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Zinpeko itzultzaileen eta interpreteen habilitazioari buruzko 88/2009 Dekretua aztertu da 2018an. Habilitazioa lortzeko probetarako deialdia argitaratu da 2019an.

2020/02/05 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Eusko Ikaskuntzari dirulaguntza zuzena eman zaio Bonaparteren ondarearen analisi morfosintaktikoa eta lexikoa egiteko analizatzaile erdi-automatikoa garatzeko: 2018 (50.000.-€) 2018/12/04 (2018-2019 epealdia) eta 2019 (50.000.-€).

2020/02/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskaltzaindiari dirulaguntza izenduna eman zaio urteko lan-programa bete dezan: 2017 (1.200.000.-€) 2017/07/05; 2018 (1.200.000.-€) 2018/06/12 eta 2019 (1.200.000.-€) 2019/05/27. Era berean, beste dirulaguntza izendun bat eman zaio hainbat egitasmo gara ditzan: 2017 (75.000.-€) 2017/10/19; 2018 (100.000.-€) 2018/06/19 eta 2019 (100.000.-€) 2019/05/30.

Eta dirulaguntza zuzena eman zaio Euskaltzaindiaren sorreraren mendeurrena ospatzeko egitasmoa garatzeko: 2017 (100.000.-€) 2017/12/26 eta 2018 (100.000.-€) 2018/12/18.

2020/02/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

EHUko Euskara Institutuari dirulaguntza izenduna eman zaio hiztegigintza, gramatikagintza eta terminologia jardunaldiak finantzatzeko: 2017 (28.700.-€) 2017/06/20 (2017-2019 epealdia); 2018 (28.700.-€) eta 2019 (28.700.-€).

2020/02/06 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Labayru Fundazioari dirulaguntza izenduna eman zaio urteko lan-programa (euskararen sustapena eta bizkaieraren normalizazioa) bete dezan: 2017 (118.000.-€) 2017/05/15; 2018 (118.000.-€) 2018/02/20 eta 2019 (118.000.-€) 2019/02/12.

Eta dirulaguntza zuzena eman zaio hainbat egitasmo garatzeko: 2018 (25.000.-€) 2018/12/26 eta 2019 (25.000.-€) 2019/07/30.

2020/02/07 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

Euskalterm Terminologia Banku Publikoa eguneratu da urtez urte. Horrez gain, hainbat hiztegi terminologiko garatu eta integratu dira bankuan (2018, 2020), eta pdf formatuan eskura daitezke.

2020/03/24 Hizkuntza Politikarako Sailburuordea