Kultura eta Hizkuntza Politika 13 konpromisoak, 64 ekimenak
Konpromisoa 112. Euskadin sorkuntza eta produkzio kulturalak sustatzea, kulturaren arloko euskal sortzaileak, artistak eta profesionalak babestuz, horien lan baldintzen hobekuntzan eta profesionalizazioan sakonduz.

- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. Kulturaren sorkuntzarako eta produkziorako babes publikoa mantentzea eta eguneratzea, bereziki.sustatuz euskarazko kultura eta emakumeen ahalduntzea sorkuntzaren eta kulturaren eremuan.

Ekimena 2. Kulturaren arloko profesionalen lan-baldintzak hobetzea, zerga-araudia lan kulturalaren berezitasunera egokituz eta zerga-pizgarriak aplikatuz, baita lanbide hori garatzea errazten duten mezenasgoko eta mikro mezenasgoko formulak ere, foru aldundiekin elkarlanean.

Ekimena 3. Kulturaren arloko profesionalen kontratazioan jardunbide egokien kodeak zehaztea, adostea eta ezartzea, kultura-politiketan erantzunkideak diren gainerako euskal erakundeekin elkarlanean.

Ekimena 4. Kulturaren arloko sormen, bitartekaritza edo alderdi teknikoekin lotutako profesionalen ibilbidea
baliozkotzea sustatzea, bere ekarpena egiteko irakaskuntza arautuari eta, batez ere, lanbideirakaskuntzari
(Hezkuntza Sailarekin eta Lan eta Enplegu Sailarekin elkarlanean).

Ekimena 5. Kulturaren eta sormenaren sektoreko langile autonomoen eta mikroETEen kudeaketa-prestakuntza indartzea eta eragile kulturalen ekintzailetza babestea horien laneratzea erraztuz, bere jardueraren berezitasunetatik, zehazki, Lana eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomikoa, Jasangarritasuna eta Ingurumenaren arloetan eskudunak diren sailekin elkarlanean.

Ekimena 6. Gaitasun sortzaileak sustatzea haurtzaroan, nerabezaroan eta gazterian eta diziplina artistiko desberdinekiko harreman goiztiarra bultzatzea, hezkuntza-sisteman sormen artistikoa eta kulturala ezagutzeko programak abiaraziz, zehazki, Hezkuntza Sailaren, hezkuntza-erkidegoaren,
gurasoen elkarteen eta bestelako euskal erakunde publiko batzuen arteko adostasunarekin.

Ekimena 7. Emakumeen ahalduntzea erraztea kultur sorkuntzan eta produkzioan eta imajinario kolektiboaren eraikuntzan egiten duten ekarpenaren garrantzia ikusaraztea, Emakunderekin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean.

Ekimena 8. Erakunde publikoen arteko elkarrizketarako bideak berriz zehaztea eta hobetzea, HAKOBA Kultura indartuz. Horrez gain, egitura kulturalarekiko elkarrizketarako bideak zehaztu eta hobetuko dira, Kulturaren Euskal Kontseiluaren, Kultura Auzolanean tresnaren eta Industria Kultural
eta Sortzaileen pilotatze-estrategien bitartez, pandemiaren ondorioak arintzean elkarrekin lan egiteko helburuarekin.

Konpromisoa 113. Euskadiko eskaintza kulturala indartzea eta konektatzea, euskal gizartearentzat eta nazioarteko publikoarentzat gero eta erakargarriagoa bihurtuz.
Konpromisoa 113. Euskadiko eskaintza kulturala indartzea eta konektatzea, euskal gizartearentzat eta nazioarteko publikoarentzat gero eta erakargarriagoa bihurtuz.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. Nazioarteko proiekzioa duen artearen euskal sistema eratzea, museoen, arte-zentroen, prestakuntza- espazioen, sormen- eta hausnarketa-espazioen, galerien eta egitura sortzailearen arteko lankidetza eta osagarritasuna indartuz.

Ekimena 2. Euskadiko museoen sarearen eredua berritzea, bere potentziala modu eraginkorragoan eta koordinatuagoan kudeatzeko xedearekin.

Ekimena 3. Irakurketa eta Liburua Sustatzeko Euskal Plana zehaztea eta ezartzea, erakunde arteko lankidetzan
eta hezkuntzaren zein gizartearen arloko eragileekin elkarlanean.

Ekimena 4. Euskal hiriburuekiko elkarlanean, antzerki, dantza, literatura eta musikako jaialdiak eta zirkuitu kulturalak nazioartekotzea bultzatzea, horietan tokiko artisten presentzia sustatuz.

Ekimena 5. Kontsumo kulturala eta horretaz gozatzea bultzatzeko politikak indartzea, tokiko enpresak eta saltokiak babesteko, zinema-aretoetatik eta zuzeneko musikatik liburutegietara, zehazki, Euskadiko gainerako erakunde publikoekiko koordinazioan.

Ekimena 6. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea handitzen eta euskal liburutegien katalogo kolektiboa aberasten jarraitzea.

Konpromisoa 114. Euskadiko ondare kulturala babestea eta hori nabarmentzea bultzatzea.
Konpromisoa 114. Euskadiko ondare kulturala babestea eta hori nabarmentzea bultzatzea.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. Euskadiko dokumentu ondarea babestea eta nabarmentzea, horretarako Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren eta Dokumentu Ondarearen Legea onetsiz.

Ekimena 2. Ondare ukiezinaren babesa eta nabarmentzea artikulatzea, Ondare Kulturalaren Legea garatuz, arreta berezia jarriz emakumeen legatua ikusaraztean eta nabarmentzean.

Ekimena 3. Aurrera egitea Euskadiren ondare industrialaren babesean eta sozializazioan, publikoarentzako irekiz La Orconerako (Barakaldo) Euskadiko Ondare Industrialaren Zentroa eta lankidetza-ildoak ezarriz herrialdeko gainerako erakundeekin, ondare hori Euskadin eta Euskaditik kanpo
nabarmentzeko, gure bereizgarrietako bat delako.

Konpromisoa 115. Berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea kulturan.
Konpromisoa 115. Berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea kulturan.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. Trantsizio digitala sustatzea politika kulturaletako lehentasunezko lan-ildo gisa, produkzio kulturala, horren ikusgarritasuna eta programatzaile publikoen, sormen-egituraren eta herritarren ekimenen arteko interkonektibitatea errazteko.

Ekimena 2. Sektore kulturaleko trebetasun digitalak eta enpresa-gaitasunak eta Kultura eta Sormen Industrien aldeko apustua indartzea, Euskadi Europako erreferentziazko lurraldea bihurtzeko helburuarekin, Basque District of Culture and Creativity barrutia eta “Euskadi Sortzailea” marka
finkatuz.

Ekimena 3. Euskadiko erakunde, ekipamendu kultural eta sormen-eragile guztiek partekatutako proiektu batean, Euskal Kulturaren Atari Digitala (Euskariana) –Liburutegi Nazional Digitaleko eredu berritzaile bat – abian jartzea eta garatzea, Europako Liburutegi Digitalarekin (Europeana) lotutako euskal kulturaren alderdi guztietarako sarbide-plataforma bateratu gisa.

Ekimena 4. Maileguko Liburutegi Digitala (eLiburutegia) garatzea, Euskal Kulturaren Atarira lotuz eta ikusentzunezko edukien eta soinu- eta hezkuntza-edukien eskaintza handituz.

Konpromisoa 116. Euskararen eta euskal kulturaren nazioarteko presentzia indartzea.
Konpromisoa 116. Euskararen eta euskal kulturaren nazioarteko presentzia indartzea.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. Etxepare Euskal Institutuaren bidez, euskara eta euskal kultura irakasteko programak indartzea unibertsitateetako katedren eta irakurletzen sarearen eta Euskara Munduan programaren bitartez, euskal artistek nazioarteko programazioetan eta jaialdietan parte hartuz eta atzerrian
jarduera kulturalak produzituz.

Ekimena 2. Etxepare Euskal Institutuaren bidez, alde biko programa kulturalak garatzea Euskadirentzat estrategikoak diren herrialde eta eskualdeekin, kultura-trukea eta euskal sortzaileen atzerriko presentzia indartuz.

Ekimena 3. Euskadira, besteak beste, nazioarteko komisarioak, programatzaileak eta editoreak erakartzeko programak garatzea, euskal sormen-egitura hobeto ezagutzeko.

Ekimena 4. Diplomazia kulturala indartzea, Etxepare Euskal Institutuaren eta bestelako nazioarteko institutuen arteko koordinazioaren bidez eta horiek nazioarteko sareetan eta foroetan parte hartuz.

Ekimena 5. Euskadiko industria kulturalen parte-hartzea indartzea nazioarteko azoka eta merkatuetan, zehazki, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren bidez eta lan hori Etxepare Euskal Institutuak produzitutako zabalkunde eta promozio kulturaleko ekintzekin indartuz.

Konpromisoa 117. EiTBren zerbitzu publikoaren izaera mantentzea eta bermatzea, komunikazio pluralerako eta hizkuntzaren normalizaziorako bitarteko gisa.
Konpromisoa 117. EiTBren zerbitzu publikoaren izaera mantentzea eta bermatzea, komunikazio pluralerako eta hizkuntzaren normalizaziorako bitarteko gisa.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. EiTB euskal gizarte osoarentzako erreferentzia, lidergo eta osperik handieneko komunikaziotalde gisa finkatzea eta indartzea, kalitatezko eskaintza bereizgarrian zentratutako zerbitzu publiko gisa. Horrez gain, EiTBk bere profesionalen gaitasunen alde egin beharko du eta euskal
ikus-entzunezko industriaren motorra zein aniztasunaren bermea izango da.

Ekimena 2. Beharrezko erreformak burutzea, EiTB benetako zerbitzu publikoa izan dadin, ikus-entzunezkoa, modernoa eta herritarren premia eta eskari berrietara egokitutakoa, objektiboa, lehiakorra eta eraginkorra. Hala, horren oinarrizko helburuetako bat izango da errealitate soziolinguistikoa
kontuan hartzea eta euskararen normalizazioa sustatzea, berdintasun-printzipioa eta aniztasun politikoa, erlijiosoa eta kulturala errespetatuz.

Ekimena 3. Erreforma horiek egiteko, XI. Legegintzaldiko Eusko Legebiltzarraren berariazko ponentzian hasitako bidean jarraitzeko konpromisoa hartzea, presidentetzak proposatutako testuari jarraiki.

Ekimena 4. Inguruabar ekonomikoetara egokitutako programa-kontratu berria sinatzea, ebalua daitezkeen irizpideekin zehazten dituena EiTB zerbitzu publikoak bermatu behar dituen helburuak.

Konpromisoa 118. Euskararen ezagutza areagotzea eta, batez ere, euskararen erabilera azpimarratzea gizarte- eta kultura-eremuetan, eremu ekonomikoetan, digitaletan eta sektore publikoan.
Konpromisoa 118. Euskararen ezagutza areagotzea eta, batez ere, euskararen erabilera azpimarratzea gizarte- eta kultura-eremuetan, eremu ekonomikoetan, digitaletan eta sektore publikoan.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Miren Dobaran Urrutia (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Ekimena 1. Indarreko Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) ebaluazioa egitea eta, gizarte-eragile nagusiekin, hurrengo aldirako hizkuntza politika zehaztuko duen plangintza egitea eta adostea.

Ekimena 2. Legegintzaldi honetako Euskararen Agenda Estrategikoa onestea eta garatzea.

Ekimena 3. Euskararen ezagutza handitzeko programak eta laguntzak areagotzea, oro har, egiaztatutako B2 mailara arteko doakotasuna ezarriz eta C1 mailara arteko doakotasuna eskainiz 16 eta 30 urte bitartekoentzat.

Ekimena 4. Helduen kontziliazio-premietara hobeto egokitutako eskaintza bat sustatzea, ikaskuntza-modalitate erdipresentzialen bidez eta plataforma birtualen erabileraren bidez, betiere euskaltegiekin elkarlanean.

Ekimena 5. Helduen euskalduntze-sistemaren finantziazioa indartzea eta handitzea, irakasleen lan-baldintzak hobetzeko euskaltegien finantziaziorako ohiko deialdien bidez

Ekimena 6. Migratzaileei zuzendutako euskara ikasteko eta hobetzeko programak areagotzea, bai eremu sozioekonomikoan, bai hezkuntzaren eremuan, horien gizarteratzean eta laneratzean laguntzeko xedearekin.

Ekimena 7. Euskaraldia bezalako euskararen erabilera sustatzeko programak indartzea, bai eremu formalean, bai eremu ez-formalean: aisialdia, gizarte-hedabideak, kirola, familia, hezkuntza-sistema, kultura, etab.

Ekimena 8. Hizkuntzaren Teknologien Plana onestea eta garatzea eta euskararen presentzia, euskarazko edukien sorkuntza eta horien ingurune digitaleko erabilera sustatzea.

Ekimena 9. Garatzea Euskara Eremu Sozioekonomikoan Normalizatzeko Plan Estrategikoa 2020-2023.

Ekimena 10. Adostasunetik abiatuta, herritarrei euskara bizitzaren eremu guzietan erabiltzea ahalbidetzen dieten hitzaldi positiboak eta gizarte-aktibazioa lantzea. Horretarako, euskararen zeharkakotasuna azpimarratuko da eta gobernuaren sail eta arlo guztien, sektore publikoaren eta, orokorrean,
gizartearen inplikazioan sakonduko da (industria, berdintasuna, lanbide-heziketa, unibertsitatea, merkataritza, turismoa, etab.). Erakunde arteko lankidetzatik lan egingo da.

Ekimena 11. Hizkuntza gutxituaren ezagutzari eta erabilerari dagokienez, gizarte-eremu desberdinen analisia bermatzen duten ikerketak sustatzea eta Euskararen Adierazle Sistema elikatzen jarraitzea.

Konpromisoa 119. Hizkuntza-eskubideen erabateko errespeturantz eta normalizatutako hizkuntza-bizikidetza baterantz aurrera egitea.
Konpromisoa 119. Hizkuntza-eskubideen erabateko errespeturantz eta normalizatutako hizkuntza-bizikidetza baterantz aurrera egitea.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Miren Dobaran Urrutia (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Ekimena 1. Administrazio publikoetan Euskara Normalizatzeko VII. Plana (2023-2027) diseinatzea eta ezartzea, herritarrek administrazioarekin duten harremanean hizkuntza-eskubideak errespetatzeko helburuarekin; edonola ere, pertsonek nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko daukaten erabateko askatasuna bermatuko da. Planaren beste xede bat izango da euskararen erabileraren normalizazioan aurrera egitea, hain zuzen ere, sektore publikoaren lanerako hizkuntza gisa.

Ekimena 2. Administrazio publikoetan euskararen erabilera sustatzeko dekretu bat onestea.

Ekimena 3. Sozietate publikoentzako normalizazio-plana abiaraztea.

Ekimena 4. BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sustatzea eta beharrezko egokitzapenak egitea horren eraginkortasuna handitzeko.

Ekimena 5. Urratsak ematen jarraitzea Elebide zerbitzuaren bidez herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko.

Ekimena 6. Neurriak hartzea kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta sektoreko eragileekin adostasunak lortzeko.

Konpromisoa 120. Erakunde arteko lankidetza indartzea euskararen Lurralde guztiekin.
Konpromisoa 120. Erakunde arteko lankidetza indartzea euskararen Lurralde guztiekin.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Miren Dobaran Urrutia (Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
Ekimena 1. Erakunde arteko eta EAEko eragile pribatuekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea koordinazio- organo desberdinen bidez (Euskararen Aholku Batzordea eta HAKOBA).

Ekimena 2. Euskararen lurraldeen arteko lankidetza eta elkarlana indartzea, 2017an adostutako Hiruko Itunaren bidez.

Ekimena 3. Hizkuntza politikak koordinatzea euskararen erabilera komuna eta nagusia den eremu geografikoetako erakunde publiko eta pribatu desberdinen artean, hizkuntza-errealitate hori finkatzeko
eta indartzeko.

Ekimena 4. Nazioartean hizkuntza desberdinen arteko lankidetza sustatzea, eleaniztasunarekin eta hizkuntzen arteko bizikidetzarekin lotutako nazioarteko programetan eta foroetan parte hartuz.

Konpromisoa 121. Jarduera fisikoa eta bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea euskal herritarren artean eta Euskadi Europako gizarterik aktiboenen artean kokatzea.
Konpromisoa 121. Jarduera fisikoa eta bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea euskal herritarren artean eta Euskadi Europako gizarterik aktiboenen artean kokatzea.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. Kirol-txartel bakarraren eredua hedatzea Euskadi osora, herritarrek jarduera fisikoa egitea sustatzeko tresna gisa, zehazki, kirol-instalazio publikoen erabileraren bidez.

Ekimena 2. Kirol-jarduera Mugiment proiektuaren bidez sustatzeko helburua duten programak indartzea, batez ere, txikien eta adinekoen artean.

Konpromisoa 122. Jarduera fisikoak eta kirolak berdintasunerako eta gizarteratzeko duten potentziala baliatzea eta euskara sustatzea.
Konpromisoa 122. Jarduera fisikoak eta kirolak berdintasunerako eta gizarteratzeko duten potentziala baliatzea eta euskara sustatzea.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. Maila guztietako kirolean eta kirolaren eremuko erabaki- eta ordezkaritza-organoetan emakumeak babesteko eta ikusarazteko programak indartzea, baita emakumezkoen kirol-politiketan Europa mailan erreferentziazkoa den zentro aurreratu bat abiaraztea ere.

Ekimena 2. Neurriak garatzea kirol inklusiboa eta egokitua babesteko, pertsona desgaituei edo dibertsitate funtzionala duten pertsonei jarduera fisikorako-kirolerako sarbidea bermatuz eremu guztietan.

Ekimena 3. Euskararen presentzia eta erabilera indartzea kirol-espazioetan eta jarduera fisikoko espazioetan, aisialdia eta errealizazio pertsonala euskararekin lotzeko ingurune egokia delako. Era berean, euskal kirolarien hizkuntza-eskubideak defendatzeko lan egingo dugu.

Konpromisoa 123. Euskal kirol-sistema etorkizuneko erronketara egokitzea eta bere antolaketa hobetzea.
Konpromisoa 123. Euskal kirol-sistema etorkizuneko erronketara egokitzea eta bere antolaketa hobetzea.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. Foru aldundiekin elkarlanean, euskal federazio-sistema berrantolatzea, horren kudeaketaren eraginkortasuna areagotzeko eta kirolean duen eragina handitzeko.

Ekimena 2. Euskal Autonomia Erkidegoan Kirol arloko Lanbideetan Sartzeari eta Jarduteari buruzko Legea onestea.

Ekimena 3. Jarduera fisikoaren eta kirolaren lege berri bat onestea, sektorearen erronkei eta premiei erantzungo diena.

Ekimena 4. Dopinaren aurkako egungo legea Dopinaren kontrako Mundu Agentziaren kode berrietara egokitzea eta Dopinaren kontrako Euskal Agentziaren erreferentziazko izaera indartzea.

Konpromisoa 124. Kirolaren potentziala ustiatzea Euskadiren nazioartekotzerako tresna gisa.
Konpromisoa 124. Kirolaren potentziala ustiatzea Euskadiren nazioartekotzerako tresna gisa.
- Saila
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Arduraduna
- Andoni Iturbe Amorebieta (Kulturako Sailburuordea)
Ekimena 1. Esfortzuak areagotzea Euskadira nazioarteko lehenengo mailako kirol-ekitaldiak erakartzeko, hori guztia foru aldundiekin eta udalekin koordinazioan.

Ekimena 2. “Basque Team” bultzatzea maila altuko euskal kirolaren erreferente gisa, kirolarien presentzia areagotzeko nazioarteko lehiaketetan eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan.

Ekimena 3. Euskal selekzioei ematen zaien babesa indartzea, bi alderdiok Eusko Legebiltzarrean 2017ko urtarrilaren 22an sinatutako bat eginez. Horrez gain, nazioartean lehiatzen diren maila altuko kirolari eta taldeentzako babesa indartuko da, Euskadi - Basque Country marka kanpoan proiektatzeko elementuak baitira.

Ekimena 4. Gure kirol autoktonoak sustatzea (pilota, herri kirolak eta arrauna), euskal gizartearen ohituren eta identitatearen adierazgarri gisa.