Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Hezkuntzaren Lege bat onestea, gure hezkuntza-sistemaren etorkizuneko erronkei erantzuteko, eskola publikoaren funtsezko papera eta izaera
laikoa aitortu eta sustatzeko eta aukera berdintasuna bultzatzeko irakaskuntza-maila guztietan ikasteko, pertsonen bizitokia, egoera
pertsonala, soziokulturala eta ekonomikoa edo eskolatuta dauden zentroa gorabehera, hezkuntza-zentro guztien bikaintasuna bilatuz. Lege
honek aurreko legegintzaldian lortutako oinarrizko akordioa hartuko du kontuan eta abiapuntua euskal eskola publikoaren funtsezko izaera
aitortzea izango da. Horrez gain, hauek izango dira bere ezaugarririk garrantzitsuenak: euskal hezkuntza-sistema modernizatzea eta horren
egonkortasuna hobetzea; eleaniztasunean aurrera egitea; aukera-berdintasuna bermatzea, irakaskuntza guztietan ikaskuntza bultzatzeko;
hezkuntza-sistemaren finantziazioa berrikustea, hezkuntza-zentroek benetan egiten duten gizarte-eginkizunarekin eta eginkizun hezitzailearekin lotuz eta zentroen autonomia areagotzea, arreta berezia jarriz zuzentasunean eta bikaintasunean, bizikidetza positiboko esparru batean.

Ekimena 2. 2 eta 16 urte bitarteko hezkuntza-ibilbidea duten zentro publiko integratuen finkapenean lan egitea eta horien ezarpenean aurrera egitea.

Ekimena 3. Hezkuntza-azpiegiturak hobetzea eta modernizatzea, onetsitako azpiegituren planarekin bat etorriz; hain zuzen ere, planak 200 jarduketa baino
gehiago aurreikusten ditu, besteak beste, hauek: Tolosako Orixe, Gasteizko Salburua eta Leioako Barandiaran institutu berriak; Muskizko
bigarren hezkuntzako institutua handitzea eta Dantzertiren egoitza berria.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

Ekimena 1. Aurrera egitea 0 eta 2 urte bitarteko haurren eskolatze goiztiarrean, arreta berezia jarriz gizarte-ingurune baztertuetako familien seme-alaben
eskolatzean.

Ekimena 2. Gizarte-kohesioa sustatzea dibertsitatearen eta kulturartekotasunaren aurrean, atzerriko ikasleen ehuneko altua duten ingurune baztertuetako
zentroak lehenetsiz.

Ekimena 3. Ikaskuntzarako aukera-berdintasuna bultzatzea irakaskuntza guztietan eta hezkuntzarako sarbidean dagoen edozein oreka edo desberdintasun
deuseztatzea.

Ekimena 4. Haurren zailtasunei arreta goiztiarra emateko programak indartzea, oraingo protokoloa eta horren aplikazioaren kudeaketa hobetuz. Horrez
gain, zaurgarritasun-egoeran dauden ikasleentzako eskolaz kanpoko babes-programak indartu beharko dira.

Ekimena 5. Eskola-mapa eguneratzea, hezkuntza-sistemarako sarbidea bermatzeko orekaz, zuzentasunez eta gardentasunez.

Ekimena 6. Plan bat sustatzea euskal hezkuntza-adierazleen sisteman oinarritutako emaitzak hobetzeko, antzemandako hobekuntza-arloekin lotutako
prestakuntza-ekimenak txertatuz.

Ekimena 7. Balio-hezkuntza indartzea, hezkidetza eta prebentzioa eta eskola-jazarpenaren erradikazioa errazten dituen bizikidetza positibo baterako.

Ekimena 8. Gaitasun handiko ikasleentzako hezkuntza-arretako plana garatzea.

Ekimena 9. Hezkuntza-sistema eraldaketa teknologiko eta digitalera egokitzea bultzatzea, eskola berritzailea, modernoa eta sortzailea eraikitzeko
helburuarekin. Hezkuntza-zentro guztiek edukiko dute digitalizazio-plan bat, ikaskuntza birtualeko berezko plataforma bat garatzeko, hain zuzen
ere, alderdi teknopedagogikoekin lotutako trebakuntza integraleko plan batekin batera.

Ekimena 10. Beharrezko ekintzak abiaraztea baliabide gutxiago dituzten ikasleei teknologia digital horietarako benetako sarbidea errazteko.

Ekimena 11. STEAM bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea hezkuntza-etapa guztietan, batez ere, nesken eta emakumeen artean, eten teknologikoa eta
soldata-arraila murrizteko.