Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 6. Elkarrizketa soziala, langileek enpresetan duten parte-hartzea eta langile autonomoen arteko lankidetza sustatu

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

Ekimena 1. Lan Harremanen Euskal Sistema indartu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Elkarrizketa soziala sustatu, Elkarrizketa Sozialaren Organo Iraunkorra sortuta eta bultzatuta. Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek eta ordezkaritza zabalena duten sindikatu eta enpresaburu antolakundeen ordezkariek osatuko dute

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Negoziazio kolektiboa sustatu, lan-kalitatea eta egonkortasuna eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Gizarte-eragileen parte-hartze instituzionala sustatu eta elkarrizketa sozialaren protagonista gisa duten zeregina gauzatu.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Langileek enpresetan parte hartzea bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Langile autonomoei bultzada emateko politika sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 7. Enpresen gizarte-erantzukizuna sustatu

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

Ekimena 1. Enpresen gizarte-erantzukizunaren kultura sustatu gure enpresetan. Horretarako, gardentasuna azpimarratuko da, gizarte-erantzukizuna garatze bidean enpresako estamentu guztien inplikazioa lortzeko tresna baita

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Lan-munduan eragina duten gaiei buruz –gaur-gaurkoez zein gerora begirakoez– jarduteko, gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko jarduerak garatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 8. Enplegu-politika pasiboen eta Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren kudeaketa eskatu

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

Ekimena 1. Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren kudeaketa eskualdatzeko eskatu Estatuari, eta eskualdatze hori arautzeko behar diren hitzarmenak negoziatu Transferentzien Batzorde Mistoan, elkartasun-printzipioa eta sistemaren batasuna errespetatuz

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 9. Gizarte-ekonomiaren aldeko apustua

Ekimena 2. Gaur egungo gizarte-ekonomiako sarea indartu eta garatu ekonomia-sektore guztietan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Gizarte-ekonomiaren prestakuntza eta informazioa zabaldu hezkuntzaren maila eta eremu guztietan, helburu horretara bideratutako programei laguntza ekonomikoa emanez. Bereziki, 3 euskal unibertsitateetan eta lanbide-heziketan sustatuko da gizarte-ekonomiako prestakuntza

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Elkartegintza sustatu, sektorea ordezkatzen duten elkarteekin harremana indartu eta sendotuta

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Gizarte-ekonomiako enpresen gobernu ona eta enpresa horietako bazkideen prestakuntza sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 8. Gizarte-ekonomiaren balioak eta printzipioak hedatu esparru guztietan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 9. Erakunde arteko eta eremu publiko eta pribatuaren arteko adostasuna eta lankidetza, Euskadin gizarte-ekonomia bultzatzeko eta sustatzeko politikak diseinatu eta gauzatu daitezen

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 10. Osasuna eta segurtasuna sustatu lanean eta berdintasuna

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

Ekimena 1. Gizarte-eragileekin batera lan egin, lan-baldintzak hobetzeari begira. Ildo horretatik, konpromisoa hartzen dugu enpresetako prebentzio-ordezkariekin prestakuntza-ekintzak bultzatzeko, lan-istripuei buruzko erregistroak eta informazioa modernizatzeko –ikerketari argitasun handiagoa emate aldera–, eta gaixotasun profesionalak detektatu eta aitortzeko protokoloak garatzeko.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren 2015-2020 Euskal Estrategiaren garapena sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Soldata-diskriminazioari aurre egin, eta gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna bultzatu lan-eremuan

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 11. Lan-iruzurrari aurre egin. Lan-ikuskaritza

Ekimena 1. Lantokietako lan-baldintzak zaindu eta haiei buruzko informazioa eman

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Laneko ikuskaritza-zerbitzuak indartu, eta kontratazio arloko irregulartasunak eta lan-iruzurra aurkitzeko ikuskaritza-kanpainak sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Sindikazio maila baxuko taldeen ikuskaritza egiteko lagungarri diren neurriak garatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 155. Sistema judizial modernoa, azkarra eta eraginkorra

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ekimena 1. Honelako Justizia-eredu baten alde egin: aukera-berdintasunean eta gatazka sozialaren prebentzioan oinarritua, arreta eta zerbitzu efikaza eta efizientea ematen duena, teknologia berri guztiak sartuz, eta benetako babes judiziala bermatzen duena

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Herritar guztiek Justiziarako bidea eskuratzea bermatu, eta, behar denean, doako Justiziarako bidea eskuratzea ziurtatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Bulego Judiziala behar beste giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzearen alde egin, Justizia Administrazioaren eta herritarren interkonexio elektronikoaren gaikuntza sustatuz, bai eta prozedura judizialaren informatizazio integrala ere

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Epaitegiei, bereziki espezializatuei, eman beharreko laguntza ekonomikoa eta materiala bermatu. Orobat, behar diren neurriak hartuko ditugu plantilla judiziala eta ez judiziala egonkortzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzupean lan egiten duten langileen laneko osasuna eta segurtasuna bermatzeko lan egingo dugu, eta arian-arian berrituko dugu egoitza judizialen ekipamendua

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Justizia elebidunaren garapena bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Epaileen, fiskalen, letratuen eta Justizia Administrazioaren zerbitzupean lan egiten duten langileen prestakuntzaren kalitatea indartu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Euskadiko sistema judizialaren auditoretza eta ebaluazio publikoa egiteko prozesu bat bultzatu, haren efizientzian, efikazian eta jasangarritasunean oinarritutako irizpideak eta parametroak erabilita

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 156. Hurbiltasunezko Justiziaren eta koordinazio judizialaren eredua indartu

Ekimena 1. Bake-justizia babestu, arinago tratatzen diren konplexutasun gutxiko gatazkak konpontzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-sistemen eta Estatuan diharduten prozesu-kudeaketako gainerako sistemen arteko elkarreragingarritasuna ezarri

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 157. Genero-indarkeriaren biktimei zuzendutako arreta judiziala hobetu

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

Ekimena 1. Elkarrizketa bateratu zuzena eta erraza ahalbidetu epaitegien, auzitegien eta fiskaltzaren eta Politika Sozialeko arloaren eta beste erakunde publiko batzuen artean, gizarte-larrialdiei berehalako erantzun eraginkorra emateko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Letratuen asistentzia-zerbitzuak indartzen jarraitu, deklarazioak atzeratzea eta luzatzea saihesteko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Behar diren aretoez hornitu, zentzuzko pribatutasuna eta erosotasuna ziurtatzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 158. Adingabeentzako arreta judiziala garatu

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ekimena 1. Behar adina plaza eskuragarri egotea sustatu, Zigor Legearekiko gatazkan sartu diren adingabeei judizialki ezarritako neurriei erantzuteko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Kanpoko adituek arau-hausle adingabeentzako hezkuntza‑zentroetako langile- eta funtzionamendu-sistemak aldizka ikuska ditzaten bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Gazte Justiziaren V. Plana (2019-2020) bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 159. Gatazkak ebazteko sistema alternatiboak sustatu

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ekimena 1. Gatazka judizialak ebazteko sistema alternatiboen protokolo berri bat abiarazi, Biktimaren Estatututik eratorritako errekerimenduetara egokitutakoa

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Bitartekaritza behin betiko sustatu, gatazkak ebazteko modu gisa

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 160. Desagertutako pertsonen inguruneari lagundu

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ekimena 1. Desagertutakoen eta haien senideen aldeko programa bat hasi, Segurtasun Sailarekin lankidetzan

Exekuzioaren zehaztasunak