Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 56. Enplegu publikoaren arau-esparrua zerbitzu publiko gehiago eta hobeak eskatzen dituen gizartearen beharretara egokitu. Euskal Enplegu Publikoaren Legea

Ekimena 1. Euskal Enplegu Publikoaren Legea onartu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 57. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kargu publikodunen integritate etikoa ziurtatu

Ekimena 1. EAEko sektore publikoko kargu publikodunek “Etika eta jokabide onaren kodean” jasotako estandar etikoak beteko dituztela zaindu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. 1/2014 Legeak ezartzen dituen betebeharren jarraipena eta kontrola egiteko “Langileen Erregistro Zerbitzua” bultzatu, Kargu publikodunen Jokabide Kodea eta haien interes gatazkak arautzen ditu 1/2014 Legeak

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 58. Euskal enplegu publikoa erronka berrietara egokitu

Ekimena 1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Enplegu Plana garatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Administrazio Orokorreko Berdintasunerako I. Plana garatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Lanpostu-zerrendaren beste balorazio bat egin, euskal administrazio moderno, telematiko, zero papereko eta gardenari egokitzeko, eta hizkuntza-eskakizunak egokitzen eta eguneratzen jarraitzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 59. Sektore publikoa sinplifikatu

Ekimena 1. Enpresa-sektore publikoa berrantolatzeko hasitako prozesuarekin jarraitu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Euskal Sektore Publikoaren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko Legea onar dadin bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 60. Efizientzian eta berrikuntzan oinarritutako administrazio publiko hurbilagoa bultzatu

Ekimena 1. Xedapen Orokorrak egiteko Prozedura aldatzeko Lege‑proiektua onar dadin bultzatu, prozeduren digitalizazioa jaso dezan eta Estatuaren oinarrizko araudiari egokitu dakion

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea aldatzeko lege bat onar dadin bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. “Konbergentzia Plan Orokorra IKTen arloan” ekintza‑planaren neurriak ezarri. Halaber, egokitu egingo da informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituen otsailaren 18ko 35/1997 Dekretua.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Gobernu digitalaren estrategia sustatu, horretarako, EAEko administrazioen arteko elkarlana eta plataforma digital konpartituak garatzea bultzatuko da, eta ekintza publiko-pribatuan sortutako datu digitalek sortutako aukerak aprobetxatuko dira zerbitzu publiko berriak optimizatu, aldatu edo sortzeko. (Digital Moments).

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. "Open data" datu irekien plan operatiboa garatu.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 8. Euskadiko Administrazio Orokorreko maila anitzeko erakundez osatuta dauden kontseiluak aztertu, eta identifikatu horietatik zeinen zereginak bete ditzakeen “Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluak”.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 9. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea eta EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea erregelamendu bidez garatzeari ekin

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 61. Gardentasuna eta herritarren partaidetza sustatu

Ekimena 1. Euskal Sektore Publikoaren Gardentasuna, Herri Partaidetza eta Gobernu Oneko Legea onar dadin bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Gardentasunaren Sail arteko Batzordea eratu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Gardentasunaren arloko jardunbide egokiak elkarrekin landu eta horien berri eman elkarri, erakunde publiko autonomiko, lokal eta nazioartekoen eta gobernuz kanpoko erakundeen artean

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. “Demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Euskadiko Liburu Zurian” jasotako konpromisoak bete

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Politika eta zerbitzu publikoen ebaluazioa sustatu, elkarlanaren ikuspegitik eta kontuak emate aldera

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. ZUZENEAN Herritarrentzako Arreta Zerbitzua garatu eta hobetu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Jaurlaritzaren informazio osoaren publizitate aktiboa sustatu modu proaktiboan

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 62. Gobernantza publikoan berritzailea den Europako eskualde gisa sendotu Euskadi

Ekimena 1. Gobernantzaren eta Berrikuntza Publikoaren 2020 Plan Estrategikoa onartu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 63. konpromisoa: Hiriburutza dela-eta Gasteizekin hartutako erantzukidetasun konpromisoari eutsi

Ekimena 1. Gasteizen hiriburutza-kanona areagotu, erakunde komunen egoitzak izateagatik hiriak duen zama konpentsatzeko elementua baita

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 172. Autogobernu aitortuaren defentsa

Ekimena 1. Eusko Legebiltzarrak edo Jaurlaritzak beren eskumenez baliatuaz onartzen dituzten izaera sozialeko politika publikoetan eskua sartzea, baldintzatzea edo murriztea dakarten Estatuaren ekintzak salatu eta saihestu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluan Estatuari esleitutako eskumen sektorial batean estaldura espres eta argirik ez duten eta zeharkako tituluen gerizan soilik oinarritzen diren estatuak esku hartzeko politika guztiak salatu eta errefusatzeko lan egin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Halaber, euskal Ekonomia ltuna errespetatu gabe eta beronen bitariko batzordeen bilera deialdirik egin gabe eta, kasua bada, bertan arlo ekonomiko-finantzarioko jarduera publiko orotarako neurri egokiak adostu gabe euskal finantza eta zerga politikaren gainean esku hartzea bilatzen duten Estatuaren ekintzak salatu eta errefusatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Estatuaren arau-ekimenen legalitate konstituzionalari eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuari buruzko txostenak egin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Euskal autogobernuaren urraketak detektatzen direnean, Espainiako Gobernuari galdatu egingo zaio, lankidetza gutun baten bidez, gatazka judizialak saihesteko aurreneurriak bilatzen esku har dezan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak, eraginpeko sektorearen sailari galdetu ondoren, Gobernu Kontseilura eramango ditu, legezkotasun txostenekin batera, mota guztietako konstituzio- edo auzi-prozesuetara jotzeko proposamenak euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Autonomia Erkidegoko erakunde antolakuntzaren defentsarako

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Bai Eusko Jaurlaritza auzi-jartzailea denean, bai EAEko arau eta egintzen aurka Estatuak jarritako errekurtsoen ondorioz diren auzietan, autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak lehenengo negoziazioak egitea bultzatuko du, eraginpeko sektorearen sailak lagunduta

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 173. Eskuratzeke dauden Gernikako Estatutuko eskumenen transferentzia burutzeko eskatu

Ekimena 1. Eusko Legebiltzarrean eratutako Autogobernuaren Batzorde Txostengileak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak proposamen bat bidaliko dio Ganberari, non oraindik egiteke dauden transferentzien katalogoa gaurkotzeaz gain, zehatz-mehatz islatuko da Gernikako Estatutua amaitutzat eman ahal izateko Euskadiri legez aitortutako baina oraindik gauzatzeke dagoen autogobernu formalaren quantuma

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 174. Hobetu barrura begirako autogobernua. Egungo erakunde‑esparruari buruzko proposamenak

Ekimena 1. Lankidetza autogobernuari buruzko Legebiltzarreko batzorde txostengilearekin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena bultzatu, abian jarrita Batzorde kodifikatzailea eta gaien planifikazio ordenatua eginez Euskal Zuzenbide Zibila etengabe kontserbatzeko eta berrikusteko, Eusko Legebiltzarrean planteatzen diren legegintzako proiektu berrien bidez, zenbait arlotan, hala nola Familia Zuzenbidean, jarduera ekonomikoan eta bizikidetzan

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 175. Estatutu-ituna eguneratzea

Ekimena 1. Legebiltzarreko batzorde txostengilearekin lankidetzan aritu, estatutu-ituna eguneratzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Gobernuak, baldin eta Legebiltzarrak horrela egiteko eskatzen badu, Estatutua berritzeko proposamen-zirriborroa egingo du autogobernuaren batzorde txostengilean adostutako oinarri eta printzipio zehatzei buruz

Exekuzioaren zehaztasunak