Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Konpromisoa 64. Osasun-sistemaren estaldura unibertsala eta irisgarritasuna bermatu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Herritarrak osasun-sistemara gerturatzea eta iristea errazten duten zerbitzu telematikoak bultzatu eta aurrez aurrekoak ez diren harreman-bideak finkatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen etxez etxeko arretaren zerbitzu telematikoak sustatzen jarraitu; Osakidetzako erakundeen zerbitzu-eskaintzan sartuko dira.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenen irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak egin euskal osasun-sistemaren zentro, instalazio, baliabide eta zerbitzu guztietan.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Herritarren parte-hartzeari leku handiagoa eman osasun-zerbitzuen antolaketan eta erabakiguneetan, eta pazienteen elkarteekin lankidetza izatea sustatu, gaixotasuna hobeto ezagutzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko tresnak garatzeko xedez

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 65. ltxarote-zerrendak ezarritako ratioen azpitik mantendu

Ekimena 1. Abian jarritako neurrietan sakondu, arreta espezializatuko kontsultetara eta proba osagarrietara iristeko itxaron beharreko denbora laburtuta

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Prozedura kirurgikoetarako batez besteko itxarote-denbora martxoaren 21eko 65/2006 Dekretuak ezarritako ratioen azpitik mantentzea bermatu; dekretu horren bidez, Euskadiko Osasun Sistemaren konturako prozedura kirurgiko programatuetara eta urgenteak ez direnetara iristeko gehienezko epeak ezarri ziren

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 66. Osasunaren zainketan pertsonen erantzukidetasuna sustatu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. "Osasun Eskola" ekimena indartuko da, haurtzarotik bizitza‑estilo osasuntsuagoak sustatzeko, baita osasun-zerbitzuen erabilera egokia ere

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Herritarrak gaixotasuna ezagutu, prebenitu eta kudeatzen inplikazio handiagoa edukitzea erraztu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei “Paziente Bizia “ Programaren bidez lagundu, dauzkaten osasun-arazoen kontrol handiagoa izan dezaten

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 67. Ekitatea babestea osasun-arretan, arreta berezia jarriz genero-ikuspegian eta giza talde ahulenetan

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Osasun-zerbitzuen ekitatea bultzatu, eta herritarren osasunari arreta egokia ematen zaiola bermatu, prestazioak eta horien iraupena homogeneizatuz.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Osasun maila baxuagoak dituzten pertsonei bideratutako jarduketa espezifikoak garatu, desberdintasunak saihesteko. Hala, arreta berezia jarriko da adineko pertsonengan, desgaitasunen bat duten pertsonengan, immigranteengan, gaixotasun mentalak dituzten pertsonengan eta askatasunik ez duten pertsonengan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Osasunaren Tokiko Sareak finkatu eta zabaldu, Lehen Mailako Arretako zerbitzuen, Osasun Publikoko zerbitzuen, udalen eta tokiko sektore eta elkarteen artean lankidetzan aritzeko egitura gisa.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. C hepatitisa duten paziente guztiei kasu egin, gaixotasuna sendatzeko tratamenduak emateko; eta gaixotasun hori goiz detektatzeko eta ez zabaltzeko plan bat ezarri

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Genero-ikuspegia sustatu osasun-arloko jarduketa guztietan, desberdintasunik egon ez dadin

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 68. Pazienteari informazio eta arreta pertsonalizatu osoa eta kalitatezkoa eman

Ekimena 1. Informazio eta arreta pertsonalizatu osoa eta kalitatezkoa eman pazienteari, osasun-sistemaren baliabideak eta funtzionamendua hobeto ezagutu ditzan, eta, horrela, osasun-arreta pertsonal eta indibidualizatua bultza dadin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak sartu, herritarrek harreman arinagoa izan dezaten osasun-sistemarekin egiten dituzten kudeaketetan, ahalik eta segurtasun eta konfidentzialtasun handiena bermatuz

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Osasun Karpetaren bidez, osasun-sistemetara sarbide pertsonala izatea sustatu, segurtasun eta konfidentzialtasun osoa bermatuta

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Herritar guztiei osasun-arreta bere lehentasunezko hizkuntzan, euskaraz ala gaztelaniaz, emango zaiela bermatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Osasun-sistemaren prestazioetan izandako atzerapenei buruzko aldizkako informazioa eman, eta prozedura kirurgikoei buruzko informazioa eskuratzeko gardentasuna sustatu, osasun-karpetaren bidez

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 69. Osasuna sustatu ingurune komunitarioan

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Elikadura osasuntsua, ohiko ariketa fisikoa eta bizitza-estilo osasuntsuak sustatu. Elikadurari dagokionez, Elikadura Osasuntsuaren Estrategia egingo da

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Haurren Obesitatea Prebenitzeko Plana egin. Informazioan, osasun-heziketan, jarduera fisikoan eta elikadura osasuntsuan oinarritutako neurriak bilduko ditu, gizartea kontzientziatzeko eta obesitatea prebenitzeko jardunbideak ezartzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Gazteen artean alkoholaren kontsumoa prebenitzeko ekintza instituzionala indartu, ingurune komunitarioan, hezkuntzan, osasunean arau-esparruan eta gizartearen sentsibilizazioan neurriak hartuta. “Adingabeak eta alkohola” programa.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Txertaketa-egutegiak etengabe berrikusi eta eguneratu, irizpide zientifikoak eta datu epidemiologikoak kontuan hartuta

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Gazteen aho-hortzetako osasuna sustatu, Haurrentzako Hortz Arreta Programak eskaintzen dituen zerbitzuen irisgarritasuna eta erabilera hobetuta

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 70. Osasun publikoa sustatu, eta zaintza-sistema integral bat abian jarri

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Zaintza-sistema integral bat abian jarri, hobeto erantzun ahal izateko gaixotasun-agerraldien, gaixotasun berrien eta osasun publikoko alerten aurrean.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Hainbat eragileren eta mailaren artean koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko formula berriak jarri

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 71. Koordinazioa bultzatu, osasuna hobetzeko

Ekimena 1. 2013-2020rako Osasun Planetik eratorritako ekintzak ezarri, eta tokiko osasun-sareei bultzada eman

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Osasun-zerbitzuen eta gizarte-zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzen jarraitu, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren lidergotik abiatuta eta 2017-2020rako Ildo Estrategiko Soziosanitarioen testuinguruan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Politika eta plan sektorial guztiek osasunean duten eragina ebaluatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Osasun-sistemako eta osasun publikoko profesionalen artean sarean lan egin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiteko elkarteen proiektuei lagundu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 72. Arreta berezia eman mendekotasun-arazoak dituzten pertsonei

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Mendekotasunen Euskal Autonomia Erkidegoko VII. Plana egin; mendekotasunak prebenitzeko programak eta ekintzak bilduko ditu, bereziki familia-, hezkuntza-, erkidego- eta lan-eremuetara bideratutakoak

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko Legea garatzeko dekretu bat onartu. Besteak beste, honako hauek jasoko ditu: koordinaziorako eta parte hartzeko bitartekoen antolaketa eta funtzionamendua; tabakoaren, zigarro elektronikoaren eta alkoholaren eskaintza murrizteko neurriak, eta Mendekotasunen Behatokiaren arauketa

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 73. HIESaren eta beste gaixotasun infekzioso batzuen prebentzioa

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Sexu-transmisiozko infekzioen prebentzioari buruz kontzientziatu gizartea, talde zaurgarrienengan arreta berezia jarrita

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. GIBa ez kutsatzeko prebentzio-programak sustatu arrisku‑taldeetan.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Neurri berriak hartu gaixotasun horiek eta, batik bat, C hepatitisa goiz detektatzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 74. Osasun-esparruko arreta integratua indartu, Osasun Erakunde Integratuen eredua finkatuz

Ekimena 1. Diziplina anitzeko ekipo profesionalak sortu, pazienteei arreta integrala emateko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Ebaluazioaren kultura sustatu, Osasun Erakunde lntegratuak kudeaketaren eta emaitza asistentzialen etengabeko hobekuntzara bideratuz

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Epidemiologiako edo osasuna sustatzeko zereginak dituzten Osasun Publikoko eskualde edota lurralde mailako egituren koordinazioa hobetu Erakunde Sanitario Integratuetan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Paziente kronikoentzako Ospitalizazio Unitateak sortzea bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 75. Informazio Klinikoko Sistema Bateratua sendotu

Ekimena 1. Informazio Klinikoko Sistema Bateratua zabaldu Osakidetzaren baliabide guztietan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Informazio Klinikoko Sistema erabiltzea bultzatu egoitza‑baliabide guztietan, gizarte- zein osasun-sektorekoetan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Osasunaren eta Asistentzia Zerbitzuen Behatokia sortu, zerbitzuen erabilera eta erabilera horren emaitzak hobeto ezagutzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Konpromisoa 76. Koordinazio soziosanitarioa sustatu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Erakunde Sanitario Integratuetako Batzorde Soziosanitarioak sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Koordinazio soziosanitarioa bultzatu, pertsonak modu integralean ebaluatuko dituzten lehen mailako arreta soziosanitarioko taldeak ezarriz eta hedatuz.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Historia Soziosanitarioa zabaldu, osasun- eta gizarte‑eragileen artean elkarreragiteko informazio komunaren oinarri gisa

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Jarduketa-protokoloak sinatu tokiko erakundeekin, koordinazio sozial eta sanitarioa sustatzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 77. Espezializazio altua eta bikaintasun klinikoa sustatu

Ekimena 1. Espezializazio altuko baliabideak erreferentziazko ospitale jakin batzuetan bildu, jarduera bikaintasun klinikoaren arabera garatu ahal izateko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Kasuak kontzentratzeko eta profesional adituen jakintza baliatzeko bide ematen duten erreferentziazko unitateak sendotu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 78. Morbimortalitatean eraginik handiena duten arazoentzako prozesu asistentzialak berrantolatu

Ekimena 1. “Infartu kodearen” sareko lana sustatu, jarduketa-denborak hobetzeko eta, ondorioz, miokardioko infartu akutuaren morbimortalitatea jaisteko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. “Iktus kodea" modu homogeneoan eta orekatuan garatu EAE osoan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Prozesu onkologikoetarako eta morbilmortalitate garrantzitsua duten beste gaixotasun batzuetarako irispide azkarrak jartzea sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Gaixotasun neurodegeneratiboei heltzeko estrategia bat ezarri

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 79. Asistentzia onkologikoa berrantolatu. Plan Onkologiko Integrala

Ekimena 1. Euskadiko Plan Onkologiko Integrala garatu. Euskadik onkologian dituen baliabide guztiak bildu eta antolatuko dira bertan, eta hurrengo urteetarako helburu eta estrategia asistentzialak ezarriko dira, oraingo egoeraren azterketatik abiatuta eta Euskadiko onkologiaren bikaintasun-helmuga definituz

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Minbiziaren Aholku Batzordearen bidez, minbizia bahetzeko egungo programak ebaluatu eta beste programa batzuen ebidentzia zientifikoa aztertu, ezar daitezkeen ikusteko

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 80. Zainketa aringarria bultzatu. Zainketa Aringarrien Plana zabaldu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Zainketa aringarria orokortu. Horretarako, Euskadiko Zainketa Aringarrien Planean (2020) jasotako lan-lerroak garatuko ditugu eta bertan proposatutako ekintza guztiak ezarriko ditugu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 81. Gaixotasun kronikoei, gaixotasun mentalei eta gaixotasun arraroei berariazko arreta eman

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Paziente kronikoentzako ospitaleratze-unitateak sortzea bultzatu, paziente horiei tratamendu globala emateko, eta egonaldi ertaineko eta egonaldi luzeko ospitaletako antolamenduari eta baliabideei ekin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen errehabilitazioa sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Osasun mentaleko programa espezifikoen garapena bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Gaixotasun arraroei berariazko arreta eman. Horretarako, informazio-jarioak eta epidemiologien erregistroa bizkortzeaz gain, asistentziaren koordinazioa, diagnostikoa eta tratamendua areagotuko ditugu, eta gizarte-zerbitzuekiko eta hezkuntza-sistemarekiko koordinazioa hobetuko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Gaixotasun neurodegeneratiboen arreta-programa garatu: alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA); esklerosi anizkoitza; Parkinson eta Alzheimer

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 82. Arreta farmazeutikoa

Ekimena 1. Farmazia-bulegoak Euskadiko Osasun Sistema Publikoan eragile gisa sartzea sendotu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Euskadiko zahar-egoitzetan eta zentro soziosanitarioetan artatutako pertsona guztiei farmazia-arreta egokia ematea bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Farmazia-gastua arrazionaltasunez kudeatu, preskripzio efizientea eta kalitatezkoa eginez, farmazia komunitarioaren balioa azpimarratuz, farmazia-arretaren programa garatuz, eta haren etengabeko segimendua eginez

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 83. Pazienteen premietara egokitutako osasun-azpiegiturak bermatu

Ekimena 1. Eibarreko Ospitalea eraikitzen amaitu eta zabaldu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Urdulizeko Ospitale berriaren zerbitzu eta ekipamendu mediko guztiak zabaldu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Bio-Cruces Osasun Ikerketa Institutua jasoko duen eraikin berria amaitu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Arabako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu orokorretako eraikin berria eraiki, Gasteizko Txagorritxu auzoan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko Kirurgia eta Bizkorketa Bloke berria abian jarri

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 84. Lehen mailako arreta eta hark sistema sanitarioan jokatzen duen eginkizun nagusia bultzatu

Ekimena 1. Lehen mailako arretarako zentro berriak zabaldu (sei)

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Diagnostiko-, terapia- eta segimendu-baliabide teknikoak hornitu, osasun-arazo gehienak konpontzeko gaitasun handiagoa egon dadin

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 85. Osasun-sistemari eutsi, metodoak eta baliabideak optimizatuz

Ekimena 1. Ohiko ospitaleratzearen alternatibak bultzatu, telemedikuntza sustatuz, bereziki paziente kronikoentzat

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Teknologia berriak sistematikoki ebaluatu, Osakidetzaren ekipamendu teknologikoa eguneratuta egon dadin etengabe. Horretarako, haren finantzazioa bultzatzeko hitzarmenak egingo ditugu Osteba-Ebaluazio Teknologikoko Zerbitzuarekin lankidetzan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. xxxAurrez aurrekoak ez diren zerbitzuen zerrenda zabaldu, pazienteen eta osasun-arloko profesionalen premiak aintzat hartuta

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Gai hauek guztiak zorrotz eta sakon aztertu: dauden prestazioak; teknikak eta prozedurak; eta horiek guztiek biztanleen osasun-egoeran duten benetako inpaktua. Horrela, lehentasunak ezarri ahal izango ditugu, eta erabilpen desegokiak saihestu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 86. Pazientearen Segurtasun Estrategia garatu

Ekimena 1. Pazientearen Segurtasun Estrategia ezarri, haren segurtasun-kulturaren sustapena lehenetsiz

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Sistemek eta esku-hartzeek pazientearen segurtasunean duten eraginkortasuna baloratu, bereziki gizarteari eta pertsonen bizi-kalitateari balioa eransten dietenak

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 87. Herritarren partaidetza eta Osasun Sistema Publikoaren gardentasuna bultzatu

Ekimena 1. Euskadiko Osasun Sistema Publikoan Herritarren Partaidetza Programa zabaldu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Herritarren Partaidetzaren Praktika Onen Behatokia sortu, Euskadiko Osasun Sistema Publikoaren barruan. Horretarako, nazioartean arrakastatsuak izan diren kasuak antzeman eta aplikatuko ditugu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Gardentasuna areagotu aplika daitezkeen tratamenduei buruzko informazioari dagokionez, bai eta kalitateari buruzko adierazleei eta osasun-emaitzei dagokienez ere

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 88. Osasun-arloko profesionalen inplikazioa

Ekimena 1. Osasun-arloko profesionalen lidergo partekatua bultzatu eta profesional horiek zentroen eta zerbitzuen kudeaketan parte-hartzeko bide eraginkorrak ezarri, erabakiak hartzeko eta sistema eraldatzeko prozesuetan gehiago inplika daitezen

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Osasun-arloko profesionalen gaikuntza eta etengabeko prestakuntza erraztu, profesional horiei zuzendutako prestakuntza ziurtatuz, haien kualifikazioa ziurtatzeko eta garapen profesionala bultzatzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Euskadiko Osasun Sisteman euskararen erabilpenaren normalizazioan aurrera egin. Horretarako, Euskararen erabilpena normalizatzeko II. Plana ezarriko dugu Osakidetzan, pazienteak aukeratzen duen hizkuntzan eskaintzeko osasun-prestazio guztiak

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Erizaintzako profesionalen gaitasunak eta funtzioak bultzatu, erizainen eginkizun eta autonomia profesionala sustatuz

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Erizaintzako profesionalen birbideratzea bultzatu, bereziki ospitale-loturako eta lehen mailako praktika aurreratuetako profiletan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Lege-esparru egokia sustatu, zentro publikoetako eta pribatuetako erizainek agindu eta erabili ahal izateko osasun-produktu eta medikamentu ohikoenak

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Osasun-arloko langileen lan-baldintzak hobetu. Horretarako, Euskadiko Osasun Sistemako langileen lana eta familia bateragarriak egiteko neurriak garatuko ditugu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 89. Osasun-arloko ikerkuntzarako eta berrikuntzarako inbertsioa handitu. Jakintzaren kudeaketa sustatu, bai eta osasun-arloko ikerketan parte hartzen duten eragileekiko lankidetza ere

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekimena 1. Osasun-zientziekin zerikusia duten lanbideak garatu, hezkuntza-sare publikoan zein pribatuan

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 2. Graduaren aurreko eta graduaren osteko prestakuntza bultzatu, osasun-arloko lanbideen premiak ebaluatuz

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Osasun-arloko ikerkuntzarako eta berrikuntzarako inbertsioa mailaka handitu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Osasun-arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategian (2020) jasotako ekintzak ezarri. Haien bidez, ikerketa-zentroen eta entitateen sarearen jarduera indartuko dugu, bereziki biozeanikoen eta osasunaren eremuan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Osasun-sistemari, haren antolamenduari eta pazienteekin egiten den praktika klinikoari emaitzak transferitzea eta aplikatzea bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Osasun-arloko profesionalen eta bikaintasun-zentroen arteko harremanak bultzatu, eta profesional horiek diziplina eta erdigune askoko ikerkuntza-sareetan parte hartzea sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak