Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Konpromisoa 41. Karbono gutxiko ekonomia lehiakorra bultzatu
![]() |
|
---|---|
13 | Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (Aintzat hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena klima aldaketari mundu mailan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foroa nagusia dela). |
Ekimena 1. Klima Aldaketaren Estrategia 2050-Klima 2050 ezarri
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe sozietate publikoaren bitartez, 390 milioi euro zuzenduko ditu, 2017-2018 aldirako Klima-aldaketara Euskadin egokitzera zuzendutako Berrikuntza eta Erakusketa Proiektuak erostera, Klimatek Programaren baitan (2017-04-12). |
2019/01/07 | Ingurumen sailburuordea | ||
Euskadi klima-aldaketara egokitzeko berrikuntzarako Klimatek 2016 deialdiaren proiektuak kontratatu dira: • KLIMPACT : EAEko kostaldearen gaineko itsas mailaren gorakadak ekarritako inpaktuaren ebaluazioa |
2018/05/29 | Ingurumen sailburuordea | ||
EAEko udalerriek klima-aldaketaren kontra duten kalteberatasunaren analisia. Horretan, bero-irlei, uholdeei, itsasoaren gorakadei eta nekazaritzako sektorearen lehorteari aurre egiteko kalteberatasunari buruzko udalerri bakoitzeko berariazko informazioa izango da.(15-05-2017) |
2018/05/29 | Ingurumen sailburuordea | ||
Euskadi #porelclima komunitateari atxikitzeko proposamena, pertsona, enpresa, erakunde eta administrazio publikoen ekimen aitzindaria klima-aldaketaren aurkako borrokan. #PorElClima Komunitatea egitasmoa Plataforma Española de Acción Climática plataformak sustatutako ekimena da, zeinari dagoeneko 2.680 pertsona eta erakunde atxiki zaizkion. (12-09-2017) |
2019/01/07 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak EHUri 325.000 euroko diru-laguntza eman dio, energia kontsumo ia nuluak lortzera bideratutako eraikinen birgaitze energetikoan irtenbide berritzaileak garatzeko (Gobernu Kontseilua 2017-11-28). |
2018/05/30 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak berretsi egin du, UHINAK 2018an (Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko III. Biltzarra), klima-aldaketa moteltzeari eta berari egokitzeari buruzko ikerketari ematen dion sostengua. (2018-03-06). |
2019/01/07 | Ingurumen sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzak, Bruselan, eskualde eta tokiko erakundeek klima-aldaketari aurre egiteko neurriak proposatu ditu. Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Europako Parlamentuko Hemizikloan Eusko Jaurlaritzak Europako araudiaren inguruan duen jarrera defendatuko du; egunotan eztabaidan dago Bruselan, EBko Europako Eskualdeetako Lantaldearen Osoko Bilkuran.
|
2018/09/25 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Europako Eskualdeen Ingurumen Konferentzian (Enviromental Conference of the Regions of Europa, ENCORE) parte hartzen ari da irailaren 20tik 22ra bitartean, posizioak trukatzeko eta estrategia komunak planteatzeko aurtengo hitzorduaren hiru gai nagusien inguruan: ekonomia zirkularra, klima-erronkak eta sistema ekologikoak.
|
2018/09/25 | Ingurumen sailburuordea | ||
AZTI-Tecnaliaren eta Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundien lankidetzarekin bultzatutako Kostegoki azterlanak klima-aldaketaren ondorioz Euskadiko itsasertzean arriskuan dauden eremuak identifikatzen ditu eta Euskadiko kostaldea klima-aldaketari egokitzeko zein diren lehentasunak ezarriko du. (2018-12-05)
|
2019/01/29 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 2. Aurrezte eta efizientzia energetikoa sustatzeko programak egin
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
- Energia Jasangarriko Ekintza Planetarako Datuak Eskuratzeko Gida» argitalpena eratzea, Data4Action Europako proiektuaren ondorioz. Proiektu horretan Ihobek eta EEEk parte hartu dute Udalsarea 21ekin elkarlanean arituz. - Euskadiko Tokiko Jasangarritasun Begiratoki gisa: Udalaz gaindiko erakundeek emandako tokiko datuak biltzea, erabiltzea eta bidaltzea (EEE, Iberdrola, EDP, DGT, etab.), Energiaren Eskualdeko Planak prestatzeko. - Eskualdeek energiaren tokiko kudeaketari aurre egiteko bidea» jardunaldia antolatzea (2017ko maiatzaren 30a) 3 euskal foru-aldundiekin, EEErekin eta sareko kideekin elkarlanean arituz. - Udalek eta eskualde-entitateek energiaren alorraren inguruan egiten dituzten sektoreko eskariak batzea. |
2018/05/29 | Ingurumen sailburuordea | ||
Asmo handiko plan bat jarri du abian Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak alokairuko etxebizitzen parke publikoko eraginkortasun energetikoa hobetzeko, eta epe ertainean oraingo eraikinetan ia energia-kontsumorik ez izatea lortzeko. Plan honek Euskadi osoko 7.000 etxebizitza baino gehiago ‒tipologia anitzekoak eta antzinatasun desberdinetakoak‒ hartzen dituzten 137 eraikinetan burutuko diren jarduketak biltzen ditu.
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea |
Erantsitako dokumentuak eta estekak
Ekimena 3. Energia berriztagarrien erabilera bultzatu, % 20ra iritsi arte
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Geotermia instalatzea eta abiaraztea Ekoetxea Txingudin. Geotermia instalatzea eta abiaraztea Ekoetxea Azpeitian. Geotermia instalatzea eta abiaraztea Ekoetxea Urdaibain. A kalifikazio energetikoa lortzea Madariaga Dorrerako. |
2017/07/18 | Ingurumen sailburuordea | ||
Gobernu Kontseiluak onartu du % 100 berriztagarriak diren energia-iturri berriztagarrietatik eta/edo goi-efizientziako kogeneraziotik abiatuta sortutako energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko espedientea hasteari. Kontratazioak gasturako 22.260.272 euro izango ditu, eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta sektore publiko autonomikoko erakunde gehienen hornidura elektrikoa ekarriko du. (Gobernu Bilera 2018-09-04)
|
2018/12/04 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 4. Eraikuntza jasangarria, ekodiseinua sustatzea eta garraio publikoa erabiltzea sustatu.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Basque Ecodesign Center erakundeak ekodiseinuari buruzko nazioarteko ekitaldi bat antolatu du, Basque Ecodesign Meeting- BEM2017 alegia. Ekodiseinuari buruzko topaketarik garrantzitsuena da Europa mailan. Bertan, beraien erakundearen politiketan erabaki estrategikoak hartzeko ardura eta produktuaren ekodiseinua eta ingurumen-berrikuntza sartzeko interesa dituzten ia bostehun enpresari biltzen dira.(19-09-2017) |
2018/06/11 | Ingurumen sailburuordea |
IRAGARKIA, zeinaren bidez laguntzetarako deialdia egiten baita, 2018ko ekitaldian ekodiseinuko proiektuak egiteko. Xedea:Alde batetik, bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktu txikiagoa izango duten, iraunkorragoak diren eta konpontzeko, eguneratzeko edo birsortzeko errazagoak diren produktuak eta zerbitzuak diseinatzea sustatzea, eta bestetik, 2020rako Ingurumen Esparru Programako «Baliabideen kontsumoa hobetzea, produktu eta prozesu eraginkorragoen bidez lehiakortasuna hobetzeko» izeneko jarduera-ildoko helburuak betetzen eta Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategia hedatzen laguntzea. (2018-06-19) |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 5. Klima-aldaketara egokitzeko ikuspegia txertatu Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak onartzeko prozesuetan eta lurralde- eta hiri-plangintza antolatzeko bitartekoetan
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Saileko ekipoen barruan lankidetzan egin da lan, KLIMA 2050 Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategia Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan (LAG) sartzeko. Horretarako, EAEko klima-aldaketaren egoerak eta proiekzioak sartu dira, klima-aldaketaren eta lurralde-eremuaren egokitzapenaren kausak eta ondorioak barne. Inpaktuen zein ahultasunaren kartografia tematiko baten bidezko hiri-plangintza ere sartu da. |
2018/05/30 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 6. Udalekin lankidetzan aritu, klima-aldaketara egokitzeko politikak eta neurriak ezartzeko, Udalsarea 21 sarearen esparruan.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak, udalerri, mankomunitate, tokiko erakunde, erkidego-erakunde, tokiko garapen-agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateei urtero ematen dizkien diru-laguntzen bidez, 1,8 milioi euro banatu ditu 103 proiekturen artean, zeinek hobekuntzak proposatzen baitituzte arlo hauetan: lurzoru poluituak, klima-aldaketa eta atmosfera, natura-ondarea eta biodibertsitatea, eta jasangarritasunerako heziketa.(03/03/2017). |
2018/06/04 | Ingurumen sailburuordea | ||
Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak (Udalsarea 21ek) Berringurumena programaren zortzigarren edizioa deitu du, 250.000 euroko hornidurarekin, toki-mailan jasangarritasunaren gaineko berrikuntza- eta froga-proiektuak diruz laguntzeko.(29-04-2018).
|
2018/05/22 | Ingurumen sailburuordea | ||
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Aginduak egin zuen deialdia. Agindu hartan, diru-laguntza batzuetarako deialdia egin zen garapen iraunkorreko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate eta beste toki-entitate eta tokiko erakunde autonomo, toki-garapenerako agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateetarako, eta deialdi horretarako oinarri arautzaileak ezarri ziren. |
2018/06/11 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen Sailak 1.960.000 euroko ekarpenarekin lagunduko die tokiko iraunkortasuna helburu duten eta 2017 eta 2019 urte bitartean burutu behar diren 107 proiekturi. Udalek eta tokiko erakundeek gauzatuko dituzten proiektuak dira, arlo hauetan hain zuzen: lurzoru kutsatuak, klima-aldaketa eta atmosfera, ondare naturala eta biodibertsitatea, ekonomia zirkularra eta iraunkortasunaren aldeko hezkuntza. (2018-08-02)
|
2019/01/07 | Ingurumen sailburuordea |
Konpromisoa 42. Ekonomia zirkularra bultzatu
![]() |
|
---|---|
12 | Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea. |
Ekimena 1. Foru-aldundiekin koordinatuta, zerga-sistema berdearen tresnak proposatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Hiri Hondakinak Koordinatzeko Organoa politikoaren bilera, 2017-06-29 |
2017/07/18 | Ingurumen sailburuordea |
Teknologia garbien euskal zerrenda: Teknologia garbien, led argiztapen-sistemen eta ponpen 2 kategoria berrietarako irizpideak garatu dira. Labeetan beroa berreskuratzeko sistemetarako irizpideak garatzen ari dira. |
2017/07/17 | Ingurumen sailburuordea |
Bilerak Ingurumen Sailburuordetza eta Ogasuna Sailburuordetzaren artean eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza eta Zerga Administrazioko Zuzendaritzaren artean. |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
Adituekin koordinatu tresna fiskalak aztertzeko autonomia-erkidegoaren, foru-aldundien eta udalen mailan. Euskal Autonomia Erkidegoan aplikagarriak diren Europako tresnak berrikusi |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
Udal-araudiaren eta -fiskalitatearen alderdien azterketa egin berotegi-efektuko gasen murrizketa sustatzeko |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 2. Hondakinak berrerabiltzea, birziklatzea eta balorizatzea sustatuko duten tresna ekonomikoak bultzatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuen deialdia argitaratu da |
2018/06/14 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, bere sozietate publikoa den Ihoberen bidez, ekonomia zirkularraren erakuste-proiektuetarako eta ekodiseinuaren proiektuetarako laguntzen deialdia egin du, 2017 ekitaldirako. (400.000.- Ekonomia Zirkularra + 120.000.- Ekodiseinua).
|
2018/06/18 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ekonomia zirkularreko demostrazio-proiektuentzako eta ekodiseinuarentzako laguntza-deialdiak ebatzita daude. Ekonomia zirkularrean, 26 eskabide jaso dira guztira. Haietatik 21 proiektu esleitu dira, guztira 514.000 euro. Arrakasta izanez gero, kalkulatzen da 2021erako proiektu horiek 85 enplegu berri baino gehiago, urteko 22 milioi euroko fakturazioa eta urtean 60.000 tona hondakinen birziklatzea edo “upcycling”a sortuko lituzketela. |
2018/06/14 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ekodiseinuko deialdian aurkeztutako 10 proiektuetatik 7 esleitu dira, guztira 87.000 euro. Esleitutako proiektuek batera, 10 milioi euro baino gehiagoko igoera sor dezakete urtean fakturazioan eta datozen hiru urteetan 35 enplegu berri sor ditzakete |
2018/06/14 | Ingurumen sailburuordea | ||
Hurbileko konpostaje-instalazioak arautzeko agindua. Aurreko galdeketa publikoa. (08-01-2018)
|
2018/07/04 | Ingurumen sailburuordea | ||
Kontsulta publikoa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zeparen balorizazioa eta gerora agregakin siderurgiko gisa erabiltzea edota zepa zuriak fabrikazio-prozesuetan lehengai gisa erabiltzea erregulatzen duen Dekretua egin aurrekoa.(07-03-2018) |
2018/07/04 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Agindua. Horren bidez, komunitateko konpostaje-instalazio eta konpostaje-jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen agindu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematea erabakitzen da.(10-04-2018)
|
2018/07/05 | Ingurumen sailburuordea | ||
Hurbileko konpostaje-instalazioak arautzeko agindua. Aurreko galdeketa Publikoa. Ondorioak (02-05-2018) |
2018/06/14 | Ingurumen sailburuordea | ||
EBAZPENA, 2018ko ekainaren 6koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen agindu-proiektua. |
2018/06/14 | Ingurumen sailburuordea | ||
Kontsulta publikoa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zeparen balorizazioa eta gerora agregakin siderurgiko gisa erabiltzea edota zepa zuriak fabrikazio-prozesuetan lehengai gisa erabiltzea erregulatzen duen Dekretua egin aurrekoa. Ondorioak |
2018/09/11 | Ingurumen sailburuordea | ||
EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 28koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako dekretu-proiektu hau: dekretu-proiektu honen bidez, araubide juridiko bat ezartzen da, arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jardueretarako eta ondoren siderurgiarako agregakin gisa erabiltzeko. |
2018/09/11 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskadiko 2017ko Ingurumen Profila aurkeztu du. Hondakinak sortu eta tratatzeari buruzkoa da. Ingurumen Profila Euskadiko ingurumenaren egoera orokorra baloratzeko urteroko argitalpenik ezagunena da.
|
2018/12/10 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 3. Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 garatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
- Erabiltzen ez diren ibilgailuei buruzko Dekretua garatzea - Hondakin ez-arriskutsuen inbentarioak - Hiri-hondakinen inbentarioa - Hondakin Arriskutsuen inbentarioa - Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen inbentarioa 2016 - Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen inbentarioa 2014 - Jardueren ingurumen-egiaztapena - Gorabeherak eta larrialdiak kudeatzea - Arku elektrikoko labeetako zepak erabiltzeko Dekretuaren testua egitea - Lantaldea osatzea erraustegiko zepak erabiltzeko Dekretua egiteko EEHen estrategia definitzeko lantaldea sortzea - Konpostatze komunitarioari buruzko Aginduaren zirriborroa egitea - Galdaketa-sektoreko hondakinekin lotutako lanak - Oregintza- eta papergintza-sektoretako hondakinekin lotutako lanak - Siderurgiako sektoretako hondakinekin, bereziki zepa beltzekin, lotutako lanak - Araztegiko lohiekin lotutako lanak - Barne-lantalde bat ezartzea eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen kudeaketa hobetzeko, eta eraginkortasunik ezak identifikatzeko dokumentua eratzea - Zepak balioztatzeko dekretuaren zirriborroa egitea |
2017/07/18 | Ingurumen sailburuordea |
Aurretiko kontsulta publikoa, 4/2015 Legea, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, garatzeko Dekretuari buruzkoa.
|
2018/12/04 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 4. Enpresen gizarte-erantzukizun korporatiboko politiken barruan ingurumen-protokoloak txertatzea sustatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
AGINDUA, 2017ko irailaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen deialdia, 2017ko ekitaldirako. Dekretu horrek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen ditu. (1.400.000.-€) |
2017/12/22 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ihoberen eta Deustu Fundazioko Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren eremuan. 2017ko proiektua: Euskal enpresentzako aukeren ikerketa, ekonomia zirkularraren alderdiak lehiakortasun-eragile gisa txertatuz |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ekonomia zirkularraren diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko irailaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen deialdia, 2017ko ekitaldirako. Dekretu horrek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen ditu. |
2018/07/04 | Ingurumen sailburuordea | ||
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan 2017ko ekitaldirako aurreikusitako diru-laguntzen deialdia ebazten den. Dekretuak ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen ditu.
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko ekainaren 6koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, 2018ko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia egiten duena, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuari jarraikiz.
|
2018/07/04 | Ingurumen sailburuordea |
Konpromisoa 43. Ingurumenari, Klima Aldaketari eta Natura Zaintzeari buruzko Legea
Ekimena 1. lngurumenari, Klima Aldaketari eta Natura Zaintzeari buruzko Lege Orokor baten proiektua onartu, arlo honetan dagoen legedia integratu eta eguneratuko duena, isurketen murrizketa-helburuak jarriko dituena eta klima-aldaketaren aurkako borroka bultzatzeko neurri arautzaileak ezarriko dituena
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura-ondarea Kontserbatzeko Legearen Aurreproiektua egiteko prozedurari ekitea onartzen duena. |
2018/02/15 | Ingurumen sailburuordea |
Kontsulta publikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura-Ondarea Kontserbatzeari buruzko Legearen Aurreproiektua egin aurretikoa. |
2018/11/13 | Ingurumen sailburuordea |
Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburuarena, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege-Aurreproiektua egiteko prozedura hastea erabakitzen duena. |
2018/02/15 | Ingurumen sailburuordea |
Kontsulta publikoa, Euskal Autonomia erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen Aurreproiektua egin aurretikoa |
2018/11/13 | Ingurumen sailburuordea |
EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 28koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege Aurreproiektua. |
2018/06/06 | Ingurumen sailburuordea |
EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 29koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko Legearen aurreproiektua. |
2018/06/06 | Ingurumen sailburuordea |
Kontsulta Publikoa, Klima -Aldaketari buruzko Euskal Aunotomia Erkidegoko Legearen Aurreproiektua egin aurretikoa. |
2018/11/13 | Ingurumen sailburuordea |
Erantsitako dokumentuak eta estekak
Konpromisoa 44. Enplegu berdea
Ekimena 1. Ekintzailetza sustatu, indartzen ari den sektore ekonomiko honetan, enpresa eta enplegu berriak sortzeko aukera-iturri bihur dadin
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Basque Ecodesign HUB sortu da, honako hauekin batera: Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Novia Salcedo fundazioa. Horren bidez, EAEko enpresak merkatuak eskaintzen dituen aukeretarantz (zaintza, prestakuntza, negozio-eredu berriak) bultzatu ez ezik, negozio-eredu berriekin lan egiteko proiektuak prestatzen kolaboratu ere egin nahi da. |
2018/12/04 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 2. Enplegu berdea sustatu, sinergiak bultzatuz euskal enpresekin, elkarteekin, erakundeekin eta klusterrekin, eta I+G+b-ren aldeko apustu sendoa eginez.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
- Ingurumen-zaintzako arloan prestatutako eta enpresetan proiektu bat eratzen ari diren 8 gazte - Zaintza estrategikoan prestatutako 18 erakunde - 4 ekostegun egin dira. |
2017/07/17 | Ingurumen sailburuordea |
2017ko deialdia amaitu da, ingurumen-zaintzarakoa. 8 enpresak eta 8 gazte langabetuk parte hartu dute eta gogobetetasun-maila 8.5etik gorakoa izan da, 10 puntutatik. 2018ko deialdi berria abiarazi da eta 10 enpresa hautatu dira harentzat. |
2019/01/07 | Ingurumen sailburuordea |
22 erakunde prestatu dira ingurumen-zaintza estrategikoko tailerretan. Tailerrak ekainean eta urrian egin dira eta gogobetetasun maila 8.4koa izan da, 10 puntutatik. |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea |
7 ekostegun egin dira |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea |
Erantsitako dokumentuak eta estekak
- http://www.ihobe.eus/Noticias/ficha.aspx?IdMenu=c7a02482-9afb-4d77-9e2e-91b31d95d6c9&Cod=ed2a870b-63e9-4205-a18a-38d1c3896f88&Idioma=es-ES
- http://www.ihobe.eus/Eventos/ficha.aspx?IdMenu=74e0675a-2235-4892-af39-e5bf7072bc20&Cod=868&Idioma=es-ES
- http://www.ihobe.eus/Eventos/ficha.aspx?IdMenu=74e0675a-2235-4892-af39-e5bf7072bc20&Cod=868&Idioma=es-ES
- http://www.ihobe.eus/Eventos/ficha.aspx?IdMenu=c7a02482-9afb-4d77-9e2e-91b31d95d6c9&Cod=ed2a870b-63e9-4205-a18a-38d1c3896f88&Idioma=es-ES
Ekimena 3. Ikerketa eta berrikuntza bultzatu, Ekoberrikuntzaren proiektuen bidez, Ekodiseinua sustatuta, eta Unibertsitatearekin elkarlanean
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
- 2016an esleitutako ekoberrikuntzako 7 proiektuak amaitu dira. Emaitzak zabaltzeko eguna 2017/07/06an izan da - Europako finantzaketa-funtsetara aurkezteko 11 proiektu babestu dira - Basque Ecodesign Hub |
2017/07/17 | Ingurumen sailburuordea | ||
Enpresetan Ingurumen Aztarna Korporatiboa ezartzea bultzatzen da Basque Ecodesign Center-en bidez (2017/03/13)
|
2017/07/18 | Ingurumen sailburuordea | ||
2017ko deialdi berria ebatzi da, ekoberrikuntza-proiektuentzakoa. 19 proiektutatik 11 esleitu dira, guztira 999.955 euro |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea | ||
2017ko deialdia ebatzi da, ekoberrikuntzako I+G+B proiektuen diseinu bikainari laguntzekoa, guztira 80.000 euro |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea | ||
BEM 2017 egin da (2017-09-19/20), Europako hegoaldeko ekodiseinuari buruzko topaketarik handiena. Biltzarraren 2017ko edizioan hauek aztertu dira nagusiki: zer ondorio izango duen industria-sektorearentzat ekonomia-eredua aldatzeak, Europan ekonomia zirkularrerantz mugitzearen ondorioz, eta nola izan gai erronka horiek negoziorako eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukera bihurtzeko. 600 pertsona baino gehiago joan dira BEM 2017ra eta 150 hizlarik baino gehiagok parte hartu dute, zenbait eremu soziekonomikoetakoek, administrazio publikotik sektore pribaturaino. Hori guztia biltzarrak iraun duen 2 egunetan banatuta. Hiru osoko bilkura eta 12 saio paralelo egin dira. |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea | ||
IRAGARKIA, zeinaren bidez laguntzetarako deialdia egiten baita, 2018ko ekitaldian ekoberrikuntzako proiektuak egiteko. Xedea:Impulsar un diseño excelente de proyectos de los I+D+i que se presenten a los programas de financiación de apoyo a la I+D+i europeos focalizando la innovación en los ámbitos prioritarios de la política ambiental, industrial y competitiva del Gobierno Vasco. |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea |
Erantsitako dokumentuak eta estekak
- http://www.ihobe.eus/Eventos/ficha.aspx?IdMenu=74e0675a-2235-4892-af39-e5bf7072bc20&Cod=866&Idioma=es-ES
- http://www.ihobe.eus/Eventos/fichaaspx?IdMenu=74e0675a-2235-4892-af39-e5bf7072bc20&Cod=866&Idioma=es-ES
- http://www.ihobe.eus/Noticias/ficha.aspx?IdMenu=c7a02482-9afb-4d77-9e2e-91b31d95d6c9&Cod=b22e986c-0d6c-40e2-85fb-1ea735ce7dfb&Idioma=es-ES
- http://www.ihobe.eus/Noticias/ficha.aspx?IdMenu=c7a02482-9afb-4d77-9e2e-91b31d95d6c9&Cod=b22e986c-0d6c-40e2-85fb-1ea735ce7dfb&Idioma=es-ES
- http://www.basqueecodesigncenter.net/Noticias/ficha.aspx?IdMenu=93fc4bfe-6d40-4f7e-834d-0ea21a0e66dd&Cod=a98a0c9e-ef43-49ee-962a-e21e952095a0&Idioma=es-ES
Konpromisoa 45. Politika publikoetan ingurumenaren aldagaia txertatu
![]() |
|
---|---|
12 | Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea. |
Ekimena 1. Indarrean dagoen IV. Ingurumen Esparru Programa 2020 garatu eta ebaluatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
AGINDUA, 2017ko maiatzaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen dituena (2017-2018 ikasturtea). |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko uztailaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena eta diru-laguntzok emateko deialdia egiten duena. |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Aginduak egin zuen deialdia. Agindu hartan, diru-laguntza batzuetarako deialdia egin zen garapen iraunkorreko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate eta beste toki-entitate eta tokiko erakunde autonomo, toki-garapenerako agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateetarako, eta deialdi horretarako oinarri arautzaileak ezarri ziren. |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
Euskadi izango da 2018ko urtarriletik ekainera bitarte autonomia-erkidegoen ordezkaria Europar Batasuneko Ingurumenaren Ministroen Kontseiluetan. Ordezkaritza hori Europar Batasuneko gaietan autonomia-erkidegoen partaidetza-mekanismoen baitan kokatzen da, eta eskualdeek komunitateko xedapen eta araudien osaera, aplikazio eta jarraipenean presentzia handiagoa izateko eskakizunari erantzuten dio.(30-01-2018)
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta horiek emateko deialdia egiten baita 2018. urterako.
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko ekainaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Eskolako Agenda 21 programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten baita (2018-2019 ikasturtea). |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak “2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia” aurkeztu du. Horren bidez, EAEko gizarte zuzenagoa eta jasangarriagoa lortzea ahalbidetuko duen hezkuntza eraldatzaile baten garapenerako oinarriak finkatu nahi dira. Gainera, jarduketa-gida praktikoa eta eragile guztien artean kolaboratzailea izan nahi du, EAEko herritarrak jasangarritasunaren kultura eraikitzean inplikatzeko. Aurrekontua: 4,16 milioi. |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sektore ekonomikoen ordezkarien eta EAEko administrazio publikoaren aurrean aurkeztu du EAEko IV Ingurumeneko Esparru Programak izandako emaitzen balantzea. Tresna horren bidez, Ingurumen Sailburuordetzak azken lau urteotan izandako jarduera jaso da. (2018-06-08) |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko ekainaren 6koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena eta diru-laguntzok emateko deialdia egiten duena.
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
Klima Ekintzaren Munduko Gailurrean parte hartzen ari dira Eusko Jaurlaritzaren zenbait ordezkari atzotik San Frantziskon (AEB), Ingurumeneko sailburu Elena Moreno, haien buru.Eusko Jaurlaritzak KLIMA 2050 Klima Aldaketaren Euskal Estrategiaren betetze-maila ez ezik, Euskadin abian jarritako klima-aldaketaren arloko egokitzeko eta arintzeko ekintza zehatzak ere aurkeztuko ditu.(2018-09-13)
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Unesco Etxearen arteko Lankidetza Hitzarmena, Euskadiko natura-ondarearen nazioarteko sustapenerako eta ingurumen-hezkuntzarako (2018-09-18ko Gobernu Kontseilua)
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko urriaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzen oinarri arautzaileak, eta laguntza horiek jasotzeko deialdia egiten. |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Europako Eskualdeen Ingurumen Konferentzian (Enviromental Conference of the Regions of Europa, ENCORE) parte hartzen ari da, posizioak trukatzeko eta estrategia komunak planteatzeko aurtengo hitzorduaren hiru gai nagusien inguruan: ekonomia zirkularra, klima-erronkak eta sistema ekologikoak.(2018-09-22) |
2019/01/07 | Ingurumen sailburuordea |
Erantsitako dokumentuak eta estekak
- http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/pma2020/es_def/adjuntos/1_IVPMA_Seguimiento2016_v1_Memoria_170126.pdf
- http://www.udalsarea21.net/Eventos/ficha.aspx?IdMenu=db3f78f8-af7f-434d-8169-564d45a1b702&Cod=244&Idioma=es-ES
- https://bookshop.europa.eu/en/an-overview-of-regions-and-cities-with-in-the-global-climate-change-process-pbQG0217226/?CatalogCategoryID=h2YKABstrXcAAAEjXJEY4e5L
Ekimena 2. Euskal Ingurumen Estrategia berria egiten hasi, non ingurumena oparotasunaren eta ongizatearen faktoretzat hartuko den
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
“Euskal herritarren jarrerak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenari buruz 2017” ikerketa soziologikoa, Lehendakaritzako Azterketa soziologikoen bulegoarekin lankidetzan. |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea |
“Euskal herritarren jarrerak klima-aldaketari eta energiari buruz. 2017” ikerketa aitzindaria, EEErekin eta Lehendakaritzako Azterketa soziologikoen bulegoarekin lankidetzan |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea |
Jardunbide egokiak elikadura zirkularrean Euskal Autonomia Erkidegoan. Hazirekin eta Elikarekin lankidetzan |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea |
Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasunerako Hezkuntzarako 2030 Estrategia egiteko proiektua. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Hezkuntza Saila. |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea |
Klima-aldaketarako 2050 Estrategiaren biurteko jarraipena |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea |
“52 keinu klima-aldaketaren alde” dibulgazio-dokumentua egitea |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea |
Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2020 Planaren jarraipena eta ebaluazioa |
2017/12/27 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 3. Ingurumenaren arloan eredugarria izango den administrazioa eratzeko urratsak egin, EAEko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programa zabalduta
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Argitaratu egin dira Europako Batzordearentzat lehentasuna duten produktu eta zerbitzuen kategoriak, baita horietako bakoitzean aplikatu ahal diren erosketa publiko berdearen irizpideak ere. Kategoria bakoitzak kasu bakoitzaren egoera zehatzen araberako hiru eskakizun-maila dauzka. Produktu eta zerbitzuen kategorietako bakoitzean zehaztutako irizpideak aurretiaz adostu dira Ihobe sozietate publikoaren, “2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programa” idazkaritza teknikoaren eta sektore bakoitzeko enpresa hornitzaileen artean. |
2018/06/13 | Ingurumen sailburuordea |
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, IHOBE sozietate publikoaren bidez, AZTI Fundazioak garatzen duen “Euskal itsasertzaren kalteberatasuna, arriskua eta egokitzapena klima-aldaketaren aurrean” proiektua (KOSTEGOKI) finantzatzen du. (2018-06-04) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 4. lngurumen-kudeaketako prozedurak eta izapideak sinplifikatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Ingurumen-ebaluazioko txosten teknikoak prestatzea |
2017/07/17 | Ingurumen sailburuordea |
IKS sistemaren informazioa mantentzea |
2017/07/17 | Ingurumen sailburuordea |
IPPC diseinatzea, eraikitzea eta ezartzea |
2017/07/17 | Ingurumen sailburuordea |
Ingurumen Sailburuordetzako prozedurak telematikoki izapidetzeko eta elkar lotzeko basea sortu, bikoiztasunak ekiditeko |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
IPPC modulua egin da eta jarduera sailkatuen modulua prozesuan da |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
Barneko aurkezpena Ingurumen Sailburuordetzako, IHOBEko eta URAko teknikariei, eta kanpoko aurkezpena hainbat saiotan jarduera-sektore eta enpresa ezberdinetakoei |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
IPPC modulua probatu eta kontrastatu enpresekin |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 600 mila eurotik gora inbertitu ditu herritarrekiko komunikazioa arintzeko hobekuntzan. Horretarako, ingurumenerako sistema global berria sortu du, herritarrekiko harremanak bizkorrago egiteko, administrazio-izapideak enpresekin errazago egiteko eta mugikorretarako zein beste gailu elektroniko batzuetarako aplikazioak garatzeko.
|
2018/06/13 | Ingurumen sailburuordea |
INGURUNET piztea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko ingurumen-kudeaketari buruzko informazio eta tramitazio-sistema berria da eta Ingurumen-baimen integratua behar duten jarduerekin lotutako informazioa berrikustea(2018-08-29). |
2018/09/11 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 5. Foru-aldundiekin elkarlanean, nekazaritza- eta basogintza‑politikan ingurumen-aldagaiak erantsi, bereziki Natura 2000 Sarea.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Basogintza sektoreko konpentsazio sistema baten oinarriak garatzea, bertako espezieak oinarritzat dituen baso-politika bat ezartze aldera. Urdaibaiko Biosfera Erreserbarako fase pilotua. |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
Aldundiekin eta sektore pribatuarekin batera baso-konpentsaziora bideratutako proiektuak izapidetzea, Estatuaren PIMA Adapta Ekosistemak programaren barruan. |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
Nekazaritza eta basogintza sektoreari lotutako alegazioak eta ekarpenak jasotzea Armañon, Gorbeia, Izki eta Valderejo parke naturalak antolatzeko plan berrien hasierako garapenean. |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
AGINDUA, 2018ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasierako onarpena ematen baitzaio Gorbeiako eremuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari eta jendaurrean jartzen baita. |
2018/12/16 | Ingurumen sailburuordea |
Konpromisoa 46. Ingurune naturalaren kalitatea hobetu
![]() |
|
---|---|
6 | Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea. |
14 | Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira. |
15 | Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. |
Ekimena 1. Uraren kalitatea bermatzeko eta xahutzea, espekulatzea eta kutsatzea eragozteko ur politika bultzatu, URA-Uraren Euskal Agentziaren bidez.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Uraren Euskal Agentziak, Arabako Foru Aldundiak eta Aguraingo Udalak lankidetza-hitzarmen sinatu dute Agurainen hondakin-uren araztegi (HUA) berri bat eraikitzeko: bertan, erakunde bakoitzak hartuko dituen betebeharrak zehazten dira; baita horien guztien finantziazioa ere.(19-12-2017) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentzia (URA) Karrantzako Udalarekin bildu da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sar daitezen bultzatzeko eta Karrantza ibaian egiten diren isurien inpaktuak gutxitzea ahalbidetuko duen ur-hornidura eta –saneamendu hobea lortzeko. Behin betiko sartzea Foru Aldundiaren eta Udalaren arteko negoziazioa amaitzeko zain dago.
|
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak eta Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Ilumpe ART eta Arabako Espeologia taldeen laguntzarekin, Gasteizko Ataria-n ireki berri dute “Lurraren erraietatik isurtzen den ura” erakusketa. Bertan, lurpeko uren izaeran murgiltzeko dibulgaziozko ibilbide bat egiten da, interesa pizten duten kontzeptu hidrogeologiko anitz hurbiltzeko: zer dira, zer da akuifero bat, nola funtzionatzen du, nola erabiltzen ditugu, zein bestelako erabilera izan zitzaketen, zeinek kaltetzen ditu, besteak beste |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak (URA) Goi Nerbioiko kutsadura gutxitzeko plana egin du. Horretarako, Laudio eta Amurrioko udalerriei isurketa-baimen berria eman zaie. Laudioko hondakin-uren isurketa-baimenaren berrikuspenak kutsadura murrizteko programa bat ezarri du; ondorioz, Udala behartzen du zenbait neurri ezartzera egungo isurketa urbano ohiko baten parekidea izateko.(17-01-2018) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak 19.000 zuhaitz ale landatu eta espezie inbaditzaileen kontrol eta erauzteko ekintzak burutu ditu, 2.017an, EAEko ibaiertzetako 51.000 m2-an: lurraldeko ibai-ekosistemak hobetzea xede. Horretarako, 1,1 milioi euro inbestitu ditu.(31-05-2018) |
2018/07/23 | Ingurumen sailburuordea | ||
URA-Uraren Euskal Agentziak egindako Oioneko araztegia (HUA) handitzeko eta eguneratzeko lanek udalerriko hondakin-uren tratamendu osoa bermatzen dute. Urtean, ia 600.000 m³ hondakin-ur araztu ahal izango du. 3,5 milioi euroko inbertsioa izan da eta, horren bidez, ekaitz-tanga, IFAS teknologiaz hornitutako erreaktore biologiko berria eta kiratsa deuseztatzeko sistema instalatu dira.
|
2019/01/29 | Ingurumen sailburuordea | ||
2017an, lehenaldiz, saneamendu-sistemaren kolektorearekin konektatuta egoteagatik, hiri-lurzorutik ibaietara edo kostaldera egindako isurketa baimenduen kopurua gutxitu egin da. Hiri-lurzoruko isurketen konexioak hondakin-uren arazketa egokia lortzeko berme handiagoak eskaintzen ditu, ibaietara iristen den kutsadura lausoa gutxitzea ahalbidetzen du eta isurketen jarraipena, ikuskapena eta kontrola errazten ditu.
|
2019/01/29 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 2. Plan Hidrologikoa 2015-2021 eta Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana 2015-2021 berrikusi
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Plan Hidrologikoa: - Euskadiko Barne Arroetako Lehorraldietarako Plan Berezia prestatzen ari da (50.335 €) |
2017/07/17 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana: - Uholde-arriskuari buruzko 84 txosten |
2017/07/18 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uholdeen aurkako babes-azpiegiturak: - Uholdeen aurkako babes-azpiegituren obren bukaera Gobela ibaian: Errekagane zatia. 14,5 M €. |
2017/07/17 | Ingurumen sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko apirilaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, EAEko Barne Arroetan jabari publiko hidraulikoko ur-aprobetxamenduetatik ateratako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituena. |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Urumea ibaiaren arroaren uholde-arriskua kudeatzeko Erakunde arteko Batzordearen hamazazpigarren bilera egin da. Topaketan, erakunde parte-hartzaileek azken hilotan Urumea ibaiaren arroaren uholde-arriskua gutxitze aldera egindako jarduketak aztertu dira (2017/05/16). |
2018/06/11 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak (URA) hasi ditu Cadagua ibaiaren ur-goraldiei aurre egiteko lanak, Zallako Mimetiz auzoan. Lanok xede dute ibilguari ur-hustuketarako ahalmen handiagoa ematea, hartara, inguruko etxebizitza, enpresa eta azpiegituren segurtasuna handitzeko -ibaiaren ur-goraldi errepikakorrekiko-. (2017-07-27) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
URAk eta Sondikako Udalak hitzarmena sinatu dute gaur Asua ibaian Sondikako Industrias Alba-tik Sangroizko zubira arteko bideratze-lanak aurrera eramateko.(19-10-2017) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Urumea ibaiaren ur-goraldien kontrako obren lehen fasea amaitu da. Añarbeko ur-hornidurarako hodi berria eraiki da eta hori martxan jartzea prestatzen ari dira Uraren Euskal Agentzia eta Añarbeko Urak. (2017-11-09) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Elorriokoko Udalak Toloto errekaren ur-goraldiak saihesteko hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, Toloto errekaren estalduraren zati bat kentzeko, ur handien emariak hobeto hartzeko ibilgua zabaltzeko eta ertzak konektatzeko zubi bat eraikitzeko ahaleginak bateratuko dira. (2018-01-19) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak (URA) amaitu du Vitoria-Gasteizko Abetxukoko zubi zaharraren egokitze hidrauliko eta arkitektonikoa. Lanok Zadorra ibaiaren ur-hustutze ahalmena handitu dute Vitoria-Gasteizko Abetxuko auzorako sarbidearen eremuan. Era berean, lanok Abetxukoko zubi zaharraren leheneratze arkitektonikoa izan dute xede, Zadorra ibaiaren arroko zubien kultura-ondasun izendapen berriari jarraiki- monumentu-multzoaren kategorian sailkatuta-. (2017-10-02) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak EAEko herritarrei luzatu berri die jabari publiko hidraulikoan eta zaintza-eremuan lanak egiteko baimenen izapidetze elektronikoa egiteko aukera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko egoitza elektronikoan.(2018-04-06)
|
2018/07/05 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Konfederazioak, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Administrazio hidraulikoak diren heinean, atzotik, 2018.ko irailaren 19tik aurrera eta 3 hilabeteren zehar, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa eguneratu eta berrikusteko kontsulta publikora zabaltzen dute, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrofrafikoko espainiar zatian.
|
2018/10/18 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziako Ibaiak leheneratu eta zaintzeko zerbitzuak Lantziegoko (Araba) Valvarriniga ibaiaren 550 metroko tarte batean ahalmen hidraulikoa handitu du, Lantziegoko mahastizain talde baten lankidetzarekin: ibaitarte horretako ibaiertzetako galeria basoa erauzitakoan, metakinak bildu eta ibilgua buxatu baitzen
|
2018/10/18 | Ingurumen sailburuordea | ||
URAk Martutene auzoa Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren II. Fasearen lizitazioa hasi du 16,8 milioi euroko lizitazio-aurrekontuarekin. Donostiako Martutene auzoa Urumea ibaiaren ur-goraldietatik babesteko Proiektuaren bigarren fase honek ahalbidetuko du Urumearen bideratzearekin aurrera jarraitzea, Martutene auzoaren inguruan, Martuteneko zubi berritik ibaian behera.
|
2018/11/13 | Ingurumen sailburuordea | ||
Las inversiones realizadas para recuperar las aguas del estuario han ayudado a detener la degradación, recuperar la biodiversidad y asegurar el suministro de los servicios recreativos del ecosistema como, por ejemplo, el uso recreativo de las playas de Areeta, Ereaga y Arrigunaga, que suponen un beneficio de 3,5 millones de euros anuales, según el trabajo de investigación cofinanciado por URA (Agencia Vasca del Agua) en el marco de MARS, un proyecto europeo centrado en la gestión de los ecosistemas acuáticos sometidos a múltiples presiones.
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 3. Ura hornitzeko, saneatzeko eta arazteko azpiegitura hidraulikoak garatu eta eraiki, dagoen plangintzaren arabera
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Arabako Foru Aldundiak esparru akordio bat sinatu dute Arabako Lurralde Historikoan azpiegitura hidraulikoak finantzatzeko eta egiteko. Esparru akordioan (2017 eta 2027) jasotako jarduerak egiteko aurrekontu aurreikuspena 74 milioi eurokoa da. Horietatik, Uraren Euskal Agentziak 50 milioi agindu ditu eta Arabako Foru Aldundiak 24 milioi.(10-07-2017) |
2018/06/11 | Ingurumen sailburuordea | ||
URAk, Arabako Foru Aldundiak eta Aguraingo Udalak hitzarmen bat sinatu dute, Agurainen hondakin-uren araztegi (HUA) berri bat eraikitzeko. (2017-12-19) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak eta Durangoko Udalak sinatu berri dute lanok elkarrekin egiteko: bai Ulllibarri kaleko 23an diren etxebizitza eta lokalak eraisteko; baita Montevideo kaleko zubi eraitsi eta berri bat eraikitzeko ere. (08-02-2018). |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak (URA) amaitu du Oiartzun ibaiaren ingurumen-leheneratze lanen 2. fasea bukatu du Fanderia-Lartzabalen (Errenteria). Lanon barruan erribera basoa berreskuratu da eta Fanderiako meandroaren ezker ertza finkatu da, 180 metroan zehar, bioingeniaritza teknika desberdinen bitartez (estaldura sahats adar bizien bidez eta zur-hesi bizia), oraintsu arte nabarmena izan den narriadura gelditzeko helburuarekin. (2018-04-18) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
URAk Gernika eta Busturia artean eraikitzen ari den kolektorea aldatuko du Foruan atzeman dituen terma erromatar batzuen aztarna arkeologikoak babesteko.
|
2018/09/25 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP) hitzarmena sinatu dute Bizkaiko saneamendu sistema orokorretara konektaturik ez dauden ur-isurketen kopuru, bolumen eta kutsadura-karga murrizteko. |
2018/09/25 | Ingurumen sailburuordea | ||
URA-Uraren Euskal Agentziak Arabako Oyón-Oiongo araztegian egindako handitze- eta eguneratze-lanak inauguratu dira. Horietan, 3,5 milioi euro inbertitu dira. Araztegi berriak hondakin-uren tratamendu osoa bermatzen du, baita arazteko urteko ia 600.000 m3-ko gaitasuna ere.
|
2018/10/18 | Ingurumen sailburuordea | ||
URAk hasi berri ditu Asua ibaian Sondikako Industrias Alba-tik Sangroizko zubira arteko bideratze-lanak
|
2018/09/25 | Ingurumen sailburuordea | ||
Uraren Euskal Agentziako Ibaiak leheneratu eta zaintzeko zerbitzuak Lantziegoko (Araba) Valvarriniga ibaiaren 550 metroko tarte batean ahalmen hidraulikoa handitu du, Lantziegoko mahastizain talde baten lankidetzarekin: ibaitarte horretako ibaiertzetako galeria basoa erauzitakoan, metakinak bildu eta ibilgua buxatu baitzen.
|
2018/09/25 | Ingurumen sailburuordea | ||
Kantauriko Konfederazioak eta Uraren Euskal Agentziak Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa eguneratu eta berrikusteko kontsulta publikora zabaltzen dute, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrofrafikoko espainiar zatian |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
12,4 milioi euroko aurrekontua baliatuta, URA-Uraren Euskal Agentziak Mundakako itsasadarraren ezkerraldeko hondakin-uren ponpatze-estazioko obrak amaitu ditu. Hori Sukarrietako Padurako parkeko zorupean dago kokatuta, eta itsasadarreko ezkerraldeko hondakin-ur asko Bermeotik gertu dagoen Lamiarango araztegiraino ponpeatzea ahalbidetuko du. Horrek nabamenki hobetuko du uren egoera. (2018-11-11)
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 4. Airearen kalitatea hobetzen jarraitu, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) emandako gomendioei jarraituz
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskadiko ingurumen profila 2016 (Airea) landu du, batez ere, EAEko ingurumenaren egoeraren bilakaerari buruzko informazioa emateko asmoz. Horretarako, adierazle esanguratsuak erabiltzen ditu.(18-08-2017) |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Gailu guztietan erabiltzeko moduko app mugikor bat garatu da, EAEko airearen kalitatearen sarea kontsultatu ahal izateko |
2018/06/12 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Bilboko Udalak hitzarmen bat sinatu dute, Bizkaiko hiriburuko airea hobetzeko. Hitzarmen horren bidez, Bilboko udal-mugarte osoko airearen kalitatearen modelo bat zehaztu, airearen kalitatea hobetzeko ezarri beharreko neurri ezberdinen efektuari buruzko aurretiazko datuak jaso eta Euskadiko edozein udalerritara esportatu ahal den lan metodologia bat ezarri nahi da. (2018-05-28)
|
2018/06/13 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 5. Lurzoru kutsatuak babesteko Plana egin, eta lurzoru horiek ikertzeko eta berroneratzeko proiektuak berariaz sustatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
- Ustiapen-ikerkuntza eta hondakinak kudeatzea Artziniegan - Behin-behineko neurriak - Giza osasunerako arriskuak aztertzeko gida - IPPCaren oinarrizko txostena balioztatzeko esperientzia pilotua - Hondakin arriskutsuak petrolioaren guztizko hidrokarburoen eraginpeko lurretan sailkatzeko araudia aplikatzeko prozedura - Lurraren kalitateari buruzko ikerketen dokumentu teknikoen ebaluazioa - Loiuko segurtasun-biltegiaren kontrola eta jarraipena - Argalarioko segurtasun-biltegiaren kontrola eta jarraipena - Lurraren informazio geografikoari buruzko programa eguneratzea |
2018/06/14 | Ingurumen sailburuordea |
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Agindua. Horren bidez, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzeko Dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematea erabakitzen da. (2017-06-26)
|
2018/06/18 | Ingurumen sailburuordea |
Aurretiko kontsulta publikoa, 4/2015 Legea, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, garatzeko Dekretuari buruzkoa. (29-01-2018) |
2018/07/05 | Ingurumen sailburuordea |
Aurretiko kontsulta publikoa, 4/2015 Legea, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, garatzeko Dekretuari buruzkoa. Ondorioak. (04-05-2018) |
2018/06/14 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 6. Txinbadia+ Europako proiektua sustatu. INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra Europako Programaren esparruan sartzen da, lurraldeen arteko elkarlanean gauzatzen da, eta lurralde mugakideen garapen jasangarria sustatzeko sortu zen.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Mugaz gaindiko TXINBADIA+ proiektuak herritarren sentsibilizazioa indartuko du naturaguneen babesaren inguruan (2017/03/31)
|
2017/12/19 | Ingurumen sailburuordea | ||
Kudeaketa eta komunikazioa. Txinbadia proiektuak garatzea. Obrak eta hobekuntzak |
2017/07/18 | Ingurumen sailburuordea | ||
Txingudiko Plan Zuzentzailearen barruan, San Lorentzo aintziran Plaiaundiren atzealdea sartzeko proiektuak hartzen dituen lurrak prestatzeko espedientea hastea. |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea | ||
Eraikuntza txikiak kentzeko eta ukitutako espazioa antolatzeko beharrezkoak diren neurriak definitzea proiektu bidez (abian da). |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea | ||
Plaiaundiren atzealderako aurreikusitako jarduketak eta etorkizunean izango duen egoera definitzea eta justifikatzea aurreproiektu bidez. |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea | ||
Oinezkoentzako eta bizikletentzako perimetro-bidea eta Plaiaundiren atzealdea leheneratzean ukituko den espazioa lotzeko dokumentuak idaztea (abian da). |
2017/12/28 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 7. Ingurumen-hezkuntzako politikak indartu, eta aurrera egin herritarrek ingurumena babesteko eta zaintzeko duten benetako erantzukidetasunean, Ekoetxeen zeregin aktiboaren bidez
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Gatz Harana Fundazioarekin (Arabako Añana) hitzarmen bat sinatu du, Gatz Haranean oinezkoentzako ibilibide bat eraikitzeko eta etorkizunean Gobernuko Ingurumen Hezkuntzaren programetan sartzeko. Ibilbide hori finantzatzeko 50.000 euro inbertitu dira, eta sortu da Gatz Haranetik funtsean Arabako leku honen aberastasun ekologikoa eta biodibertsitatea erakusteko ibilbide berria sortu beharra baitago. (2018-04-23)
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana 2020 dokumentuaren zirroborroaren idazketan parte hartu da; bertan, Ingurumen Hezkuntza sartu da, jarduera-ildo gisa. |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ekoetxeen sareak, Urdaibai, Txingudi, Peñas Negras eta Azpeitiko ingurumen zentroak barne, Berdeago Nature izeneko Jasangarritasunaren EAEko Azokan aurkeztuko du bere eskaintza zabala. Urtero, Ekoetxeak 120.000 pertsonatik gora bisitatzen dituzte, eta zentro horiek herritarrak ingurumenean inplikatzen saiatuko dira.(26-01-2018) |
2018/06/13 | Ingurumen sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Azpeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, Gipuzkoako udalerriko Egibar baserrian dagoen “Ekoetxea Azpeitia” kudeatzeko. Hitzarmen horren bidez, ingurumenaren ezagutza sustatuko da eta ingurumen-kontzientziazioaren arloan lan emankorra egingo da.(05-06-2018)
|
2018/06/26 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Abanto Zierbenako Udalarekin akordio bat sinatu du. Horren bidez, udal horrek Korta izeneko eraikina eta finka lagatuko ditu 30 urtez, Ingurumen Hezkuntzarako Ikastegietan sartzeko, EKOETXEA MEATZALDEA gisa. Horrela, eskualdeko ingurumeneko jarduera eta jarduera kulturala sustatu eta indartu nahi dira. (2018-06-05) |
2018/06/13 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Gobernu Kontseiluari 2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategiaren onespenaren berri eman dio; horren bidez, euskal gizarte bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortu ahal izateko hezkuntza eraldatzailea garatzeko euskarriak finkatu nahi dira.(2018-06-05)
|
2018/07/05 | Ingurumen sailburuordea |
Erantsitako dokumentuak eta estekak
Ekimena 8. EAEren Biodibertsitate Estrategia 2030 garatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hitzarmen bat sinatu du Geogarapen elkartearekin (Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkartea), kostaldeko Zumaia, Deba eta Mutriku udalerriek partekatzen duten espazio horren kontserbazio- eta sustapen-jarduerak bultzatzeko eta garatzeko. Guztira, 280.000 euro bideratuko dira 2020. urtera arte. |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
75/2018 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Geogarapen, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Kudeaketarako Elkartearekin sinatutako hitzarmena; hitzarmen horren bidez lan-ildoak ezartzen dira EAEko Geodibertsitate Estrategia-2020aren eta Euskadiko Biodibertsitate Estrategia-2030aren barruko jarduketak garatzeko. |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, IHOBE sozietate publikoaren bidez, AZTI Fundazioak garatzen duen “Euskal itsasertzaren kalteberatasuna, arriskua eta egokitzapena klima-aldaketaren aurrean” proiektua (KOSTEGOKI) finantzatzen du. (2018-06-04) |
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko ekainaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Eskolako Agenda 21 programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten baita (2018-2019 ikasturtea).
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
UPV/EHUren lana Garapen Iraunkor eta Ingurumen Hezkuntzarako UNESCO Katedrak hartu du bere gain, haren ikerketa eta prestakuntza jardueraren xedea EAEko espazioetan garapen jasangarriari lotuta dauden arazoak ulertzea eta konpontzea baita, arreta berezia jarrita Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, leku hori gaiari lotutako esperientziak frogatzeko eta erakusteko gune izatea nahi baita.
|
2019/01/06 | Ingurumen sailburuordea |
Ekimena 9. Euskadin Natura 2000 Sarea osatzen duten espazioak antolatzeko planak egin, eta sinergiak indartu beste politika batzuekin besteak beste, basogintza, nekazaritza, arrantzakoak, etab.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
3/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, Armañon Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren arau-zatia onartzen duena, eta Armañon ES2130001 Kontserbazio Bereziko Eremurako (KBE) eta Parke Naturalerako Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana eta Kudeaketarako Jarraibide eta Jarduketen Dokumentua osorik argitaratzea agintzen duena. |
2018/06/11 | Ingurumen sailburuordea | ||
Vitoria-Gasteizko Salburuko hezegunea, Nazioarteko Garrantzidun Hezeguneen Zerrendan kokatua (Ramsar Hitzarmena), Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBEren) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren (BBE) hedadura osora zabaltzeko erabakia. Ramsar eremuaren hasierako azalera % 25 handitu da 217,4 hektarea osatzeraino, Natura 2000 Sareak onartzen duen bezala. Horrek asko balioko du Vitoria-Gasteizko hezeguneko habitatak eta espezieak hobeto kudeatu eta kontserbatzeko. (2017-06-06).
|
2018/06/13 | Ingurumen sailburuordea | ||
Baliabide Naturalen Antolamendurako Plan berriak idaztea (dokumentu bereziak), EHNBLren 18. artikulua aplikatuz (Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bategina. Izan ere, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategin hori, eta azken horretan honako hau ezartzen da: “gune babestuetarako figura desberdinak leku berean gainezarriko balira, berauen arauak zein plangintza mekanismoak dokumentu bakar batean koordinatu beharko dira, eremuaren kudeaketa planaren baitan, kategoria bakoitzaren arabera aplikatu daitezkeen erregimenek osotasun koherente bat osatzearen helburuarekin”. Armañon, Gorbeia, Izki eta Valderejo parke naturalei buruzko dokumentuak (prestatzen ari dira). |
2018/06/11 | Ingurumen sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritza, Ingurumen Sailaren bitartez, Natusfera zientzia herritarraren plataformara gehitu da. Plataforma horrek mundu osoko naturazaleak konektatzen ditu eta, horiek, mugikor eta webgune ireki baten bitartez naturako bizitzako irudi eta informazio geolokalizatuak parteka ditzakete.(12-02-2018 )
|
2019/02/06 | Ingurumen sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta horiek emateko deialdia egiten baita 2018. urterako
|
2019/02/06 | Ingurumen sailburuordea |
Konpromisoa 47. Lurraldearen oreka. Lurralde-plangintza eta estrategia
![]() |
|
---|---|
11 | Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. |
14 | Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira. |
15 | Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. |
Ekimena 1. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak-Lurraldea 2040 berrikusi, berariaz bultzatuz degradatutako guneak berroneratzea eta ekosistemen galera mugatuz, populazio-dentsitate handiagoak nagusitzeko, eta lurzoruaren erabilera-konbinazioa eta berrerabilera indartzeko
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Kantabria, Gaztela eta Leon, Errioxa, Nafarroa autonomia erkidego eta Akitania eskualdeko ordezkariekin bilera izan du; bertan, Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen ildo estrategikoak aurkeztu dira. EAEko hainbat kolektiborekin, eragile sozialekin eta instituzionalekin izan diren bilerak amaitu dira. Horietan, Euskadiko LAGen aurrerapenarari buruzko eduki tematiko nagusiak aurkeztu dira. Horiek gaur egun lantzen ari dira.(29-05-2017)
|
2018/09/14 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
EUSKAL HIRIA 2017 egin da, eta “Euskadi Lurralde Bizia” izenburua eman zaio. Bertan, “Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAGak) Berrikuspenaren Hasierako Onespena” dokumentuaren edukia azaldu da. Gainera, Aurrerapena onetsi zenetik aldatu diren alderdi nagusiak eta izan diren berrikuntzak azpimarratu dira.(27-11-2017) |
2018/05/03 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Lurralde Antolamendurako Batzordea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu buru zela. Batzordeak onartu egin du Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) hasierako onarpenerako dokumentua. (31-01-2018)
|
2018/07/05 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko otsailaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasierako onarpena ematen baitzaio Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspenari buruzko dokumentuari. |
2018/05/02 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak eta EAEko Lurralde Politikarako Aholku Batzordeak erakundeen partaidetza sustatzen dute. Horretarako, organo horietako bakoitzean Ponentzia Tekniko bat sortu da. Bertan, Eusko Jaurlaritzako sailek, hiru foru-aldundiek, Eudel-Euskadiko Udalen Elkarteak, estatuko gobernuaren ordezkariek eta lurralde-gaietako ordezkariek hartu dute parte |
2018/05/08 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAGak) berrikusteko prozesuan partaidetza soziala sustatzeko, parte hartzeko hiru espaziotan bildutako hainbat ekintza zabaldu dira. Batetik, eragileei kontsultak egiteko bat. Horretarako, eragile sozialen, akademikoen, ekonomikoen eta ingurumen arloko elkarteekin eta kolektiboekin ez ezik, Euskadi osoko profesionalen elkargoekin ere jarri da harremanetan. Bestetik, herritar guztiei zuzendu den aurrez aurre parte hartzeko bigarren bat. Eta, bukatzeko, partaidetza digitalerako beste bat. |
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Lurralde Antolamendurako Batzordea (EAELAB) Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola buru zela, eta Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen behin-behineko onarpenerako dokumentua onartu du. Erabakia aho batez hartu da, eta EUDELeko, URA agentziako, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundietako, Estatuko Administrazioko eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura, Segurtasun, Kultura eta Hizkuntza Politika eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailetako ordezkarien oniritzia jaso du.
|
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Erantsitako dokumentuak eta estekak
- http://www.euskadi.eus/noticia/informe-final-de-la-participacion-de-la-revision-de-las-dot-previa-al-avance/web01-s2ing/es/
- http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-565/es/contenidos/informacion/dots/es_1165/indice_c.html
- http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/revision_dot/es_def/adjuntos/Aprobacion%20incial/Diligencia_aprob_inic_%20revi_DOT.pdf
- http://www.euskadi.eus/web01-a2lurral/es/contenidos/informacion/revision_dot/es_def/index.shtml
Ekimena 2. Lurralde-plangintza, partziala zein sektoriala, Lurralde-antolamenduaren gidalerro berrien joerara egokitu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
AGINDUA, 2017ko irailaren 6koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena, 2017ko ekitaldirako, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko. |
2018/07/05 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Lurralde Politikarako Aholku Batzordeak Hasierako Onespenerako Documentauari buruzko aldeko txostena eman du. |
2018/05/14 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Jardueretarako eta Merkataritza Horniduretarako Lurzoruaren Sorkuntza Publikoaren Lurralde Arloko Planaren Berrikuspen Partzialaren Aurrerapena, merkataritza-zentro handiei dagokienez. Ondorioak.(2018-05-31) |
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpenen agiria prestatzeko beharrezkoa den lantalde teknikoa kontratatzeko prozedura abiarazi da.
|
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
145/2018 DEKRETUA urriaren 9koa, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita Araba Erdialdeko eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren aldaketa, Jundiz-Billodako terminal intermodal logistikoa eraiki ahal izateko.
|
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Ekimena 3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio guztien koordinazioa sustatu lurralde-antolamenduaren gaian, Lurralde Antolamendurako Batzordearen bidez.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Lurralde Plangintzaren Zuzendaritzak txostena egin du, Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionalaren lurralde-plangintza partzialaren aurrerapenari buruz. |
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Ipar Euskal Herriko Agence d´Urbanisme Atlantique et Pyrenées agentziaren artean elkar ulertzeko memorandum bat sinatu da. Memorandum horren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartuko dute lau arlotan mugaz gaindiko lankidetzan jarduteko. Arloetako bat “mugaz gaindiko eremuaren behaketa eta azpiegitura berdeei, landa-habitatari eta hiri-habitatari, paisaiari, mugikortasunari, energiari, urari eta hondakinei buruzko adierazleak” izango da.(2018-11-06)
|
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Erantsitako dokumentuak eta estekak
Ekimena 4. Udal-plangintzaren informazio geografikoa eta lurralde-informazioa kudeatzen jarraitu.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
UDALPLAN hirigintza-plangintza oinarritzat hartuta, EAEren hirigintza- eta lurralde-bilakaera adierazten duten zenbait lurralde- eta hirigintza-adierazle landu dira. Adierazle horiek, zenbakien bidez, lurralde-antolamenduan erabiltzen diren parametroen arteko harremana neurtzen dute. Lurzoru erabilgarria, berorri ematen zaion erabilera, erabilera horren intentsitatea, eta horrek guztiak biztanleriarekin daukan zeregina eta inguruarengan daukan eragina harremanetan jartzen dituzte
|
2018/07/05 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko ekainaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta horiek emateko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko udaletarako, informazio geografikoa hobetu eta udal mapak egin eta zabal ditzaten. |
2018/07/05 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baitira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduan ezarritako laguntzak. Agindu horren bidez ezartzen dira diru-laguntzak emateko arauak eta deialdia egiten, 2017ko ekitaldirako, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko. |
2018/09/11 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko ekainaren 21ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta horiek emateko deialdia egiten Euskal Autonomia Erkidegoko udaletarako, informazio geografikoa hobetu eta udal mapak egin eta zabal ditzaten
|
2018/09/11 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko uztailaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta 2018ko ekitaldirako deialdia egiten duena.
|
2018/11/13 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Arantza Leturiondo Lurralde Plangintzaren sailburuordeak Donostian izandako GEOEUSKADI Kongresuan parte hartu du. Bertan, kartografia eta informazio geografikoaren arloko azken berrikuntzak aztertu dira. |
2018/10/18 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Ekimena 5. Lurzoruaren legedia eta hirigintza egokitu, jasangarritasunaren eta hiri-berroneratzearen eta -berritzearen helburuen zerbitzura. Horretarako, erregelamendu bidez garatuko dira Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea eta Etxebizitzaren 3/2015 Legea, eta Hirigintza eta Eraikuntza Ordenantzak egingo dira
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Eraikuntzan eta batez ere bizitegi-erabilera duten hiri- eta landa-multzoetan birgaitzeak egiteko araubide juridikoaren Dekretu-proiektuari buruzkoa. Aurretiko kontsulta Publiko. Ondorioak(02-05-2018) |
2018/07/05 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen lege-garapena egiteko lanei ekin zaie berriro. |
2018/07/23 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Ekimena 6. Paisaiaren balioa azpimarratu, herritarren bizi-kalitatean elementu garrantzitsua baita, eta LAG eta gainerako lurralde-planetan txertatu, paisaiaren balioak kontserbatuko direla bermatzeko moduan.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
AGINDUA, 2017ko maiatzaren 31koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira paisaiaren ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako diru-laguntzak emateko deialdia. |
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko ekainaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira 2018ko ekitaldirako paisaien ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako diru-laguntzak emateko deialdia.
|
2018/10/18 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
132/2018 DEKRETUA, irailaren 18koa, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita Zarautz-Azpeitia (Urola Kosta) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren 2. aldaketa, paisaiaren zehaztapenei buruzkoa. |
2018/10/18 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
133/2018 DEKRETUA, irailaren 18koa, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita Balmaseda-Zalla (Enkarterri) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren aldaketa, paisaiaren zehaztapenei zehaztapenei buruzkoa |
2018/10/18 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
134/2018 DEKRETUA, irailaren 18koa, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita Laguardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren 2. aldaketa, paisaiaren zehaztapenei buruzkoa. |
2018/10/18 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Ekimena 7. Euskal Herriko Unibertsitatearen “Kultur paisaiak eta ondarea” UNESCO Katedrarekiko lankidetza indartu eta berritu, eta paisaiaren garrantzia sustatu eskoletan.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
- Paisaiaren UNESCO Katedrarekin lankidetzan aritzeko prozesua berritu da. - Hiri-berroneratzeari buruzko Udako Ikastaroaren Zuzendaritzan parte hartu da. - 2018rako Aurrekontuan sartu da Paisaiari buruzko UNESCO Katedrarekin lankidetzan jarduten jarraitzeko partida. |
2017/12/28 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
- Lehenengo bilera egin da EHUren hurrengo uda-ikastaroa planifikatzen hasteko. Ikastaro hori UNESCO Katedrarekin batera zuzentzen da. |
2018/05/30 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Konpromisoa 48. Hiri-birgaitzea, -berroneratzea eta -berritzea
![]() |
|
---|---|
11 | Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. |
Ekimena 1. Europako 27/12 Zuzentaraua betez, eraikita dagoen parkean esku hartzeko epe luzerako estrategia bat zehaztu, bide emango duena egoerak zehaztu eta dagokion ekintza-planak hiri-garapen jasangarriaren ikuspegitik egiteko (hiri-habitata)
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Formalizatu da EHUko eta UPCko ikerketa-taldeei emango zaien zuzeneko diru-laguntza, erabiliko dena eraikita dagoen parkearen ezaugarriak aztertzeko eta, bizitegi-parkearen berezko ezaugarrien arabera, esku-hartzeen eta aukeren katalogoa zehazteko, horixe izango baita oinarritzat hartuko dena epe luzerako estrategia prestatzeko garaian. |
2018/09/13 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
AGINDUA, 2018ko uztailaren 31koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena; honen bidez, 2018ko ekitaldirako diru-laguntzak arautzeko oinarriak ezartzen dira eta horietarako deialdia egiten da, ZTBP Euskadi 2020ren (BAI+D+i programa) «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko. |
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Ekimena 2. Hirietan eta auzoetan esku hartzeko programa berri bat sustatu, beharrezkoa den erakunde arteko lankidetzarekin. Horrela, batetik, hiri-birgaitze, -berritze eta -berroneratzeari lotutako esku-hartzeak planifikatu ahal izango dira (“Hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen aldeko udalerriak” programa) eta, bestetik, Euskadi lurralde orekatu eta jasangarri batean antolatu ahal izango da, gune degradatuak murriztuta
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak diru-laguntza zuzen horiek 4,3 milioi euroan eman zuen Donostia-San Sebastiango eta Eibarko udalei, Txomin Enea eta Txonta auzoetan hiri-berroneratzeko proiektuei ekiteko. Esku-hartze pilotu horiek Sailak sustatzen duen eta Gobernu Programan jasotzen den birgaitzeko, birsortzeko eta berritzeko politika berriaren garapenean kokatzen dira, gure hiri eta herrietako auzo eta arlo suntsituak suspertzeko.(2017-11-27)
|
2018/12/11 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Sustapen Ministerioaren, Estatuko Portuen, Bilboko Portu Agintaritzaren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren, Bilboko Udalaren, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen eta Zorrotzaurreko 1. Jarduketa Integratuko 1. Egikaritze Unitatearen Itun Batzarraren arteko hitzarmena, Bilboko portuan betelanak prestatzeko eta ondoren ondoriozko lurzorua Zorrotzaurreko penintsulako hirigintza-garapenari gehitzeko dena.(23-01-2018)
|
2018/09/14 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaketa Bilboko Udalak Otxarkoagan Euskadin aitzindaria den hiri-berroneratzeari buruzko ikerketa-laborategia "Otxar Urban Lab" jarri dute martxan, Otxarkoagan egingo duten eraikinen hiri-birgaitzeari eta -berroneratzeari buruzko proiektu handinahiaren barruan kokatzen da; proiektuak 7 milioi euroko aurrekontua du.(2018-09-10)
|
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Durangoko Udalari zuzeneko diru-laguntza eman dio, Aramotz auzoa birgaitzeko eta bertako hiri-berroneratzea egiteko. Aramotzeko jarduna auzo eta eremu kalteberen hiri-berroneratze integrala egiteko lanak biltzen dituen eta sailak bultzatzen duen 2017-2022 aldiko Lurralde Inbertsioko Plan Integratuan txertatuta dago.
|
2019/01/29 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko azaroaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako diru-laguntzak arautzen eta deitzen baitira 2019. ekitaldirako. |
2019/01/29 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Lasarte-Oriako Udalari zuzeneko diru-laguntza emateari, 2.390.000 eurokoa, Lasarte-Oria udalerriko Basaundi Bailara auzoaren hiri-berroneratze proiektuari heltzeko. Diru-laguntza datozen hiru urteetan igorriko da, Lasarte-Oriako gune horretan esku-hartzea egiten den bitartean, 2011n prestatutako auzo ahulen inbentarioan jaso den horretan.
|
2019/01/29 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Ekimena 3. Birgaitze Integratuko Eremuak, Eremu Degradatuak edo Europar Batasuneko Eskualdeetako Laguntzen Mapan sartutako eremuak berroneratzea sustatu, eta lurzoru industrialak berreskuratzea bultzatu, berriz ere Industria Aurriak Eraisteko Programa sustatuta.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
EBAZPENA, 2017ko urriaren 11koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduz deitutako laguntzak. |
2018/09/13 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
AGINDUA, 2017ko azaroaren 13koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinen bidez erabaki baita Zallako Mimetiz herriguneari zabaltzea Birgaitze Integratuko Areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua. |
2018/05/14 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
AGINDUA, 2018ko otsailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Hondarribiko Alde Zaharra Birgaitze integratuko area deklaratzeko espedientea hastekoa. |
2018/07/09 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
AGINDUA, 2018ko otsailaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Haranako Kontrasta Hirigune historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hastekoa. |
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
AGINDUA, 2018ko otsailaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabaki baita Lekeitioko Udalerriko San Andres auzoari zabaltzea birgaitze integratuko areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua. |
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Erantsitako dokumentuak eta estekak
Ekimena 4. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean, tokiko ekonomia eta enplegua sustatu, hiri-berroneratzearen esparruan, Ekintza Plan Integralaren bidez. Jarduera/enplegua sortzera, guztion ona eta jasangarritasuna lortzera bideratutako ekimenei emango zaie lehentasuna, auzo edo distritu mailako ekonomia-jarduerak bultzatuko dira, eta, aldi berean, hiri-birgaitzea eta -berroneratzea sustatuko dira
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Bultzatu Hiri Agenda 2050 jarri du martxan, hiri eta herri inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak lortzeko bide-orria, alegia. Sailak lan honetan emandako lehen urratsak aurkeztu ditu Euskal Hiria kongresuan, NBE-Habitat gidalerroekin bat eginez, eta Euskal Autonomia Erkidegorako etorkizuneko erronka nagusiak finkatuko ditu 2050. urteari begira.
|
2018/12/11 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Ekimena 5. Hiri-zaurgarritasunaren inbentarioa eta eraikita dagoen parkean esku hartzeko beharren diagnostikoa eguneratu, bizitegi-parkearen ezaugarriak zehaztuta, eta, horrekin batera, kontsumoen ebaluazioa eta herritarren baldintza sozioekonomikoen azterketa ere eguneratu.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
EUSTATekin eta EHUko eta UPCko lantaldeekin batera lan egiten ari gara, informazioa eguneratzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren lankidetza-tresnak eta -mekanismoak zehazteko. |
2019/01/06 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Ekimena 6. Finantza-mekanismo eta -bitarteko berri eta berritzaileak bultzatu eta garatu, elkarlanean jardunez tokiko, lurraldeko, autonomiako, Estatuko eta Europako entitate eta erakundeekin
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
- Koroatze auzoko berme-funtsean aurreikusitako mekanismoa berrikusi eta zuzendu da. Horrela, bada, funts horretara iristeko aukerak hobetu dira eta eskura dauden baliabideak modu orekatuagoan banatuko dira. |
2018/09/27 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
- Koroatze auzoko esperientziaren nondik norakoak ikusita, berme-funts bat sartu da Txonta eta Txomin Enea auzoetarako hitzarmenetan. Finantza-tresna horren bidez, hortaz, eragindako guztien esku-hartzea bermatu nahi da. |
2017/12/28 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Europako Batzordeak, Ogasun Ministerioak, Kreditu Ofizialeko Erakundeak eta IDEAk antolatutako Finantza Mekanismo Berriei buruzko Jardunaldian parte hartu dugu. |
2018/09/27 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Konpromisoa 49. Pasaiako badia berroneratu
Ekimena 1. Erakundeen artean behar diren akordioen bitartez, Pasaiako badiaren berroneratze progresiboa garatzen jarraitu eta bere ingurunea berreskuratu.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Lau bilera egin dira hainbat sektore eta mailatako ordezkariak biltzen dituen Auzolab Pasaia lan-taldearekin. Garraioko sailburuordetzak ETSri Trintxerpen agindu dizkion hirigintza-lanak izan dira bilera horietako hizpidea; zehazki, lan horien garapena eta jarraipena. |
2017/12/28 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea | ||
Akordio horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari Pasaiako Badiako lurzoruaren kalitatea aztertzeko (123.830.- €) diru-laguntza zuzena eman zaio eta horretarako oinarri arautzaileak onartu dira.
|
2018/05/14 | Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Konpromisoa 142. Etxebizitzaren Legean aitortutako etxebizitza bat izateko eskubide subjektiboa garatu
![]() |
|
---|---|
11 | Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. |
Ekimena 1. Etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzeko bide egonkorra bermatu baliabide ekonomikorik ez duten pertsonei, edo, hala badagokio, etxebizitza hori eskuratzea bermatzen duen prestazio ekonomiko bat aitortu, Eusko Legebiltzarrak 2016ko apirilean onetsitako moduan
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak prozedura bat jarri du abian azalera-eskubideko erregimenean dagoen etxebizitza baten jabeei beren etxebizitzaren jabetza osoa lortzeko, une honetan babes ofizialeko etxebizitzak diren ala ez gorabehera.(27/02/2017) |
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Etxebizitza bat legez okupatzeko edo etxebizitzarako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubide subjektiboa arautzen duen dekretu-proiektuari aldez aurreko onespena ematen dion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko martxoaren 21eko AGINDUA.
|
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
VISESAk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoakEuropako hego-mendebaldeko egurrezko eraikin handiena egiten ari da Hondarribian eta eraikuntza iraunkorreko erreferente bihurtu da.(29-03-2017) |
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
VISESAk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta etxebizitza Sailaren sozietate publikoak bizitegi-eraikinik garaiena ari da eraikitzen Boluetan energia efizientzia handiko passivhaus estandarraren arabera eraikitzen ari den 28 solairuko eraikina bisitatzen. Eraikinak 171 etxebizitza ditu, 108 salmentarako babes ofizialeko etxebizitzak dira eta 63 etxebizitza sozialak. Darmstadteko (Alemania) Passivhaus Institut ziurtagiria duen munduko eraikinik garaiena izango da 88 metro dituenez, eta ziurtagiria une hauetan ari dira tramitatzen.(10/05/2017)
|
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Ingurumen Sailak Donostiako Txomin Enea auzoan 9.000 metro koadroko lur-zatia erosiko du;erosteko eragiketa hori baimentzen da, 3.720.000 euroan. bertan, erabilera lagatzeko kooperatiben modalitatearen bidez alokatzeko 100 etxebizitza baino gehiago eraiki ahalko dira. (21-11-2017) |
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Gobernu Kontseiluak baimena eman du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Ingurumen Sailak Sestaon, Txabarri kalean, Arkuaren Etxea izenez ezagutzen den ehun urteko higiezineko 47 pisutatik hamar erosteko; oraintsu amaitu dira osorik birgaitzeko lanak. (21-11-2017)
|
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Etxebizitza bat legez okupatzeko edo etxebizitzarako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubide subjektiboa arautzen duen dekretu-proiektuaren jendaurreko informazioaldia amaitu ostean eta horren emaitzaren balorazioa egin ondoren, aurrera egin da dekretu-proiektu hori egiteko prozedura tramitatzen eta saileko sailburuaren aldez aurreko onespena jasoko duen testua landuko da. Ondorioak. (2018-01-26) |
2018/04/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 28 etxebizitza erosi ditu Irunen zein Hondarribian, eta alokairu sozialerako erabiliko ditu eta Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu. Eusko Jaurlaritzak 4,3 milioi euro erabili ditu etxebizitza horiek erosteko. (06-02-2018) |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Irungo Udalarekin sinatutako hitzarmen baten bidez Oinaurren konprometitutako babes ofizialeko 128 etxebizitzaren eraikuntza amaitu du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak. Eusko Jaurlaritzak 9 milioi euroko inbertsioa egin du jardun osorako. |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, Bilboko udalerriko Txurdinaga, 96 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena.
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu positibotzat jo du Konstituzio Auzitegiak eman berri duen epaia 2015eko ekainean Legebiltzarrak onetsitako Etxebizitzaren Legeari buruz. “Lege horrekin berretsita garatzen dira etxebizitzaren funtzio soziala eta berau arautzeko Autonomia Erkidegoaren eskumen osoa”.(2018-10-02)
|
2018/12/11 | Etxebizitza sailburuordea |
Ekimena 2. Etxebizitzaren (ekainaren 18ko 3/2015) Legea erregelamendu bidez garatu, garapen operatibo efektiboa lortze aldera
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
272/2017 DEKRETUA, abenduaren 19koa, kreditu-erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan duten finantza-lankidetzari buruzko Dekretua aldatzen duena. |
2018/05/17 | Etxebizitza sailburuordea |
Eraikuntzan eta batez ere bizitegi-erabilera duten hiri- eta landa-multzoetan birgaitzeak egiteko araubide juridikoaren Dekretu-proiektuari buruzkoa. Aurretiko kontsulta Publiko. Ondorioak.
|
2018/07/05 | Etxebizitza sailburuordea |
Ekimena 3. Etxebizitzan eskumena duten administrazioen eta haren menpeko erakundeen arteko koordinazioan aurrera egin.
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Etxebizitzaren Gida Plan berriak, neurrien artean, politika sektorialak hobeto kudeatu eta integratzea errazten duten lankidetza-sareak sortu eta koordinatzea jasotzen du. Horrela, planaren 6. ardatz estrategikoak, jarduketen artean, udalen eta udal sozietateen etxebizitza arloekin lankidetza-sarea bultzatzea ez ezik, udaletako zerbitzu sozialekin lankidetza sarea garatzea ere jasotzen du |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea |
Ekimena 4. Etxebizitza Plan Zuzentzailea (2018-2020) egin eta gauzatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Etxebizitza sortu du, eztabaida eta herritarrekiko komunikazioa sustatzeko plataforma.(20-09-2017)
|
2018/05/17 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Bilbon, 200 profesional baino gehiagoren aurrean, datozen hiru urteotarako duen etxebizitza-politikaren ildo estrategikoak aurkeztu du; horiek 2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendariaren oinarri izango dira, kontuan hartuta horren helburua dela pertsona guztiek etxebizitza duinera jotzeko duten sarbide eraginkorrean eta jasangarrian aurrera egitea.(23-11-2017) |
2018/07/05 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Gobernu Kontseiluak Eusko Legebiltzarrari 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planaren berri ematea eta helaraztea erabaki du.(10-04-2018)
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Legebiltzarreko Batzordean, 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana aurkeztu da. Plan horren ildo estrategiko nagusiak honako hauek dira: alokairuaren aldeko apustua; eraikinak birgaitu eta hiri-berroneratzea; etxebizitza politiken eta gainontzeko politika sozialen arteko lotura handiagoa; eta, gazteak etxebizitza politiken erdian kokatu beharra.(11-04-2018)
|
2018/07/05 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aurkeztutako 2017ko Etxebizitza-politikei buruzko Ebaluazio Integralaren Txostena Eusko Legebiltzarrera bidali da. Dokumentu horretan, 2017ko etxebizitza-politiken ebaluazio integralaren emaitzak jasotzen dira, batez ere, 2017ko Etxebizitza Programarenak zein azken bost urteetako aldian jasotzen diren emaitzen laburpena.
|
2019/01/29 | Etxebizitza sailburuordea |
Konpromisoa 143. Alokairu-erregimena lehenetsi, baita gazteen emantzipazioa ere
Ekimena 1. Alokairu sozialeko etxebizitza-parkea handitu, zenbait formularen bitartez, baina etxebizitza hutsen merkatua mugitzea lehenetsiz, Bizigune eta Asap programen bidez (merkatuan bitartekaritza egitekoak)
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 24 milioi euro zuzendu ditu, partikularren etxebizitza hutsak mobilizatzera alokairuan jartzeko (2017-05-23). |
2019/02/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Mina del Morroko gazteentzako 86 apartamentu entregatuko ditu Bilbon. Hori da Sailak etxebizitza-tipologia honekin egindako jarduketa garrantzitsuenetako bat, eraikuntza- edo plangintza-prozesuan dauden eta, 2015ean onetsitako Etxebizitza Legearekin bat, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei.(22-06-2017)
2017-06-30: Etxebizitza Sailak, datorren astean, Mina del Morroko gazteentzako 86 apartamentu entregatuko ditu Bilbon |
2019/02/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko azaroaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, honako agindu honen hutsak zuzentzeko dena: 2017ko urriaren 27ko Agindua, Sestaoko udalerriko Vega Galindon babes ofizialeko 52 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona. |
2019/02/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak udal-titularitatepeko etxebizitzak erakartzeko eta alokairu sozialean eskaintzeko Bizigune programa berezia jarri du abian. Programa honetarako lagatako udal-etxebizitzak Alokabidek kudeatuko ditu, prozesuaren ondorioz sortutako jarduketa guztiak hartuko dituelako bere gain. Lasarte-Oriako Udalak lehenengo 16 etxebizitzak laga zituen programa honetarako. (14-03-2018) |
2019/02/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ebazpena, 2018ko urtarrilaren 17koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena. Horren bidez, "Alokabide SA" sozietate publikoari, 2018rako, 26 milioi euro ematen zaio, partikularren etxebizitza hutsak bildu eta alokairuan eskaintzeko den Bizigune programarako.
|
2019/02/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak programa pilotu bat sustatu du, erabiltzen ez diren lokal komertzialak etxebizitza sozial eta zuzkidura-bizitoki bihurtzeko. Bilbon, zehazki, Santutxun eta Indalecio Prieto kalean egingo da lehen esku-hartzea. Horren bidez, lau lokal hiru etxebizitza bihurtuko dira; horietako bat, mugikortasun urriko pertsonei egokituta egongo da. Jarduketa osoaren aurrekontua 283.000 eurokoa da. (2018-04-25)
|
2019/02/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko azaroaren 14koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Hondarribiko udalerriko Muliate eremuko alokatzeko babes ofizialeko 33 etxebizitza esleitzeko prozedurari. |
2019/02/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko azaroaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Leioako udalerriko Leioandin babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona. |
2019/02/06 | Etxebizitza sailburuordea |
Ekimena 2. Alokairurako etxebizitzen eraikuntza edota birgaikuntza finantzatzea ahalbidetzen duten sistema berriak bultzatu, eragile pribatuei bermeak eskainiz, baita lankidetza¬ eredu berriak ere lurzoruen lagapenaren bidez
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
272/2017 DEKRETUA, abenduaren 19koa, kreditu-erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan duten finantza-lankidetzari buruzko Dekretua aldatzen duena.
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea |
Agindua, 2018ko martxoaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako eta Ogasun eta Ekonomiako Sailburuena, 2018 - 2020 aldian kreditu-erakundeen eta euskal autonomia erki degoko administrazi oaren artean etxebizitzaren eta lurzoruaren esparruan finantzalanki detzarako dekretuaren proiektua egiteko prozedura hasten duena.
|
2018/07/09 | Etxebizitza sailburuordea |
Ekimena 3. Gazteak etxebizitza eskuratzea bultzatu, zuzkidura-bizitokien eta alokairuko etxebizitza babestuen bidez
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
AGINDUA, 2017ko urriaren 26koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Irungo udalerriko Oinaurren, 32 etxebizitza sozial alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoa den VISESAk eta Getxoko Udalak hitzarmen bat sinatu dute, Bizkaiko udalerri horretan alokairurako 91 etxebizitza sozial (Alokabidek kudeatuko ditu) eta 49 BOE eraikitzeko. Proiektu horren zenbateko osoa 18,3 milioi eurokoa da.(02-11-2017). |
2018/12/10 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
139/2017 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Zarauzko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Zarautz udalerriko OR Salberdin 10.2 sektorean zuzkidura-bizitokiak sustatzeko. |
2018/12/10 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Erabaki-proposamena, Azpeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzea baimentzeko dena, Azpeitia udalerriko "Arana Ingurunea" HEn "4.3 Esklabak-Iturzulo" hirigintza azpieremuan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.(2018-01-08) |
2018/12/10 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Azpeitiko Udalak hitzarmen bat sinatu dute 45 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko. Horiek lehentasunez gazteentzat izango dira eta Gipuzkoako udalerri horretako Esklabetako eraikinean egongo dira. Aurreikusitako aurrekontua 3.620.000 eurokoa da eta guztiz hartuko du bere gain Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak. Gainera, berak kudeatuko ditu zuzkidura-bizitoki horiek Alokabide - Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoaren bidez.(2018-02-15)
|
2019/01/29 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 846 zuzkidura-bizitoki eraikitzea sustatu du. Aurreikusitako zuzkidura-bizitokietatik, 212 eraikitze-fasean daude, 60 Bilboko Arangoiti auzoan, 58 Santurtzin, 51 Errenterian eta 43 Irunen. (20-02-2018)
|
2018/12/10 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak alokairuko 162 etxebizitzaren eraikuntzaren lizitaziorako deialdia egin du, Gazteentzako 107 zuzkidura-bizitoki (Txurdinagan) eta 44 etxebizitza sozial (Arangoitin) eraikiko dira. Sustapenek 15 milioi eurotik gorako inbertsioa izango dute.(01-03-2018)
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
AGINDUA, 2018ko martxoaren 16koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Irungo udalerriko Oinaurren, 32 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona. |
2018/12/10 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Gaztelagun sortu du; programa hori 23 eta 35 urte arteko gazteei dago zuzenduta eta, horren bidez, gazteen emantzipazioa erraztu nahi da, alokairua ordaintzeko laguntza zuzenak emanda. Ildo horretatik, 3 urtez, etxebizitza baten alokairuaren kostuaren % 50 finantzatuko da, gehienez.(10-04-2018)
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Lekeitioko Udalaren artean, partzela horretan 48 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko.
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Gobernu Kontseiluak baimendu egin du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Irungo Udalaren artean hitzarmena sinatzea, Oinaurre auzoan 34 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko.
|
2018/12/10 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Zarauzko Udalaren artean hitzarmen bat sinatzea onetsi du Gobernu Kontseiluak, Gipuzkoako herri horretan, Azken Portu 7 eremuan zehazki, alokairu sozialeko 25 etxebizitza eraikitzeko.
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak alokairurako etxebizitza publikoaren bi sustapen eraiki eta urbanizatzeko obrei ekingo die. Horietan, gazteek lehentasuna izango dute. Eraikuntza horiek Zorrotzaurren eta Deustun egingo dira, lau urteko epean. Zorrotzaurreko sustapenak gazteentzako 66 apartamentu eraikitzea jasotzen du, bizitegi-zuzkiduraren formulapean.
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
AGINDUA, 2018ko azaroaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 60 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Bilboko udalerrian, Arangoitin. |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
AGINDUA, 2018ko abenduaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, etxebizitzaren alokairurako Gaztelagun programaren laguntzak arautzen dituena eta deialdia egiten duena.
|
2019/01/08 | Etxebizitza sailburuordea | ||||
Etxebizitza Sailak eta Zumarragako Udalak alokairurako babes publikoko 108 etxebizitza eraikitzea adostu dute. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari aukera emango dio Eizaga Berri auzoko hiru lur-zatitan eraikitzeko; lur-zati horiek doan laga dizkio Udalak, bertan alokairurako 108 etxebizitza eraikitzeko, eta horien kudeaketa Alokabidek egingo du. |
2019/01/29 | Etxebizitza sailburuordea |
Konpromisoa 144. Eraikita dagoen parkea birgaitzen lagundu
Ekimena 1. Etxebizitzak birgaitzen laguntzeko 2017a eta 2020a bitarteko programa egin eta garatu, eraikinak behar bezala mantentzeko eta kontserbatzeko premisarekin, Europar Batasunek Horizon 2020 programatik ondorioztatzen diren eraginkortasun energetikoko eta irisgarritasuneko baldintzak beteta
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
AGINDUA, 2016ko abenduaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena; horren bidez, etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove programaren 2017ko deialdia egin eta arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko. |
2018/09/14 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko irailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko eta hobetzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko 2017rako diru-laguntzak arautzen dituena eta haien deialdia egiten duena (Eraikal 2017 programa). |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 325.000 euroko diru-laguntza eman dio EHUko Donostiako Arkitekturako Goi-Eskolari, energia-kontsumo ia nuluekin birgaitutako eraikin errealak lortzeko gai diren birgaitzearen eta, zehazki, birgaitze energetikoaren arloan eredu eta irtenbide berritzaileak garatzeko (2017-11-28). |
2018/09/14 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko irailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Honen bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako 2017ko ekitaldirako deialdia egiten da.
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena, Euskadiko arkitektura eta hirigintza aztertzea, sustatzea eta zabaltzea bultzatzeko, bai eta lan horri lotutako jarduera zientifikoa sustatzeko ere, nagusiki ingurumenarekin errespetuzkoak diren sistema eta eraikuntza-materialetan zentratuta.(720.000€) (15-05-2018).
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Lankidetza-hitzarmena sinatzea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, Donostian Euskadiko Arkitektura Garaikideko Institutua (EAGI) sortzeko. Arkitekturaren arloan erreferentziazko zentro bilakatzeko sortu da. Bertan, MUGAK - Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren bulego iraunkorra egongo da, eta haren egoitza nagusi izango da hurrengo edizioetan. (15-06-2018) |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berritzen laguntzeko (Eraikal 2017 programa). |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko irailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Honen bidez, udalentzako, tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako 2018ko ekitaldirako deialdia egiten da, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko xedez. |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko irailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko, eta berrikuntzari laguntzeko 2018rako diru-laguntzak arautzen dituena eta haien deialdia egiten duena (Eraikal 2018 programa). |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2018ko azaroaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako diru-laguntzak arautzen eta deitzen baitira 2019. ekitaldirako. |
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea |
Ekimena 2. Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak egitea bultzatu, arau bidez garatuz eta ekintza pizgarriak eginez
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
AGINDUA, Ingurumen,Lurralde Plangintza eta Etxebizitako Sailburuarena; honen bidez, aldez aurreko onespena ematen zaio Euskal Autonomia erkidegoko eraikinen Ikuskapen Teknikoa eta Ikuskapen Teknikoen Erregistroa arautzen duen Dekretu Proiektuari Agindua, Ingurumen,Lurralde Plangintza eta Etxebizitako Sailburuarena; honen bidez, aldez aurreko onespena ematen.(21-03-2017)
|
2018/09/11 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskaritza teknikoa eta Ikuskaritza Teknikoen Erregistroa erregulatzen dituen Dekretuaren Proiektua. Ondorioak. (06-02-2018) |
2018/05/02 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta EUDEL- Euskadidko Udalen Elkartearen arteko Lankidetza-Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan eraikinen ikuskapen teknikoaren ezarpena eta jarraipena indartzeko. 230.000 € (17-04-2018).
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea | ||
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) hitzarmena sinatu du, udalei EITen kudeaketa koordinatu baterako beharrezko informazioa eta laguntza teknikoa emateko, Euskoregite plataformako erregistroan oinarrituta.
|
2019/01/29 | Etxebizitza sailburuordea | ||
17/2018 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa.
|
2018/09/24 | Etxebizitza sailburuordea |
Ekimena 3. Euskadin, hiri-birgaitzeari, zaharberritzeari eta berrenoratzeari dagokienez, eragile publikoek eta pribatuek egiten dituzten jarduerak koordinatu, Europatik eutsitako eta orain dela gutxi indartutako ildoan, eta Etxebizitza arlotik erakarritako FEDER egiturazko finantziazioko mekanismoak erabilita
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Lankidetza-Akordioa Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko eta Plangintza Zuzendaritzaren eta, Inguremena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren Artekoa, Euskal Autonomia erkidekoko EGEF 2014-2020 Programa Operativoa dela eta jarritako egitekoak antolatzeko. (24-03-2017) |
2018/04/26 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA, 2017ko uztailaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan 2017. urtean babes daitezkeen zenbait jardunetarako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoak. |
2018/05/22 | Etxebizitza sailburuordea | ||
AGINDUA 2018ko ekainaren 8koa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baita etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko diru-laguntzen programa (Renove programaren) 2018rako, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko
|
2019/01/06 | Etxebizitza sailburuordea |