Ardatza 3. Planeta. Bidezko trantsizio energetiko eta klimatikoa
Ardatza 3. Planeta. Bidezko trantsizio energetiko eta klimatikoa
Euskal gizarteak bere ekarpena egin behar du planetaren oreka lehengoratzea lortzeko eta 2050eko horizontean berotegi-efektuko gasen emisioen neutraltasuna lortzeko, betiere Europar Batasunaren konpromisoekin bat etorriz.
Helburu hori erakusten da gobernuak honekiko duen konpromisoan: bidezko trantsizio energetiko eta klimatikoa; energia berriztagarrien aldeko apustua; ingurune naturalaren kontserbazioa eta biodibertsitatea eta ekonomia zirkularraren bultzada.
Jarduketa-arloa 3.19. Energia-Estrategia Berria
Jarduketa-arloa 3.19. Energia-Estrategia Berria
Euskal sistema energetikoaren deskarbonizaziorantz eta jasangarritasunerantz aurrera egiteko erabaki irmoa mantentzen da. Nahitaezkoa da eredu ekonomiko eta energetiko berri batera aldatzea, erregai fosiletatik aldentzearen alde eta 2050erako berotegi-efektuko gasen emisioen neutraltasunaren alde egiten duena, Europar Batasunaren konpromisoekin bat etorriz.
Berresten da haustura hidraulikorik gabeko Euskadi bat lortzeko helburua, Eusko Legebiltzarrak 2015ean onetsitako ingurumena babesteko neurri gehigarrien legearen arabera. Ikuspegi horretatik eta Klima eta Energiako Europako Esparruarekin bat eginez, 2030 Euskadiko Estrategia Energetikoa eguneratuko da, hain zuzen ere, hauxe lortzeko: eraginkortasun energetikoa areagotzea; energia berriztagarrien erabilera handitzea eta ikerketa energetikoko euskal estrategian sakontzeko, bidezko trantsizio energetiko baterako palanka giltzarriak direlako.
Konpromisoa 125. Energia-eraginkortasuna handitzea autokontsumoa eta banatutako sorkuntza sustatuz
Konpromisoa 125. Energia-eraginkortasuna handitzea autokontsumoa eta banatutako sorkuntza sustatuz
Konpromisoa 126. Iturri berriztagarrien erabilera areagotzea energiaren azken kontsumoan.
Konpromisoa 126. Iturri berriztagarrien erabilera areagotzea energiaren azken kontsumoan.
Konpromisoa 127. Ikerketa energetikoko euskal estrategian sakontzea, enpresa-egitura eta enplegua
berpizteko palanka gisa.
Konpromisoa 127. Ikerketa energetikoko euskal estrategian sakontzea, enpresa-egitura eta enplegua
berpizteko palanka gisa.
Konpromisoa 128. Bidezko energia-trantsizioa bermatzea.
Konpromisoa 128. Bidezko energia-trantsizioa bermatzea.
Jarduketa-arloa 3.20. Klimaren eta Ekonomia Zirkularraren Aldeko Ekintza
Jarduketa-arloa 3.20. Klimaren eta Ekonomia Zirkularraren Aldeko Ekintza
Jarduketa-arloa 3.20.1. Klimaren Aldeko Ekintza
Jarduketa-arloa 3.20.1. Klimaren Aldeko Ekintza
Euskadi garapen jasangarriarekin eta nazioartean adostutako helburu klimatikoekin konprometitutako erkidego bat da. Eusko Jaurlaritzaren Klima-larrialdiaren Adierazpenak konpromiso hori indartu du eta erreferentziazko erkidego gisa kokatzen du Euskadi klima-aldaketaren aurkako borrokan. Apustu irmoa egiten da Euskadin “Basque Green Deal” Klimaren aldeko Akordio Sozial zabala lortzearen apustua egiten da gure lurraldeak, Parisko Akordioarekin eta Europako Itun Berdearekin (European Green Deal) bat etorriz, batez besteko tenperatura globalak 2 gradu zentigradoak gainditzea saihesten laguntzeko eta, 2050ean, berotegiefektuko gasen emisioan herrialde neutroa izateko.
Jarduketa-arloa 3.20.2. Ekonomia Zirkularra
Jarduketa-arloa 3.20.2. Ekonomia Zirkularra
Jarduketa-arloa 3.21. Ingurune Naturalaren Kontserbazioa eta Biodibertsitatea Aaintzea
Jarduketa-arloa 3.21. Ingurune Naturalaren Kontserbazioa eta Biodibertsitatea Aaintzea
80ko hamarkadan, Euskadik herritarren osasuna eta ingurumenaren egoera orokorra mehatxatzen zituzten kutsadura-arazo larriak zituen. Ordutik hona, ingurumen-babeseko politikak aplikatu izan dira, betiere politika europarrekin bat etorriz. Esfortzu horri esker, ingurumen-adierazle nagusiak hobetu ahal izan dira, bai uraren kalitateari dagokionez, bai lurzoruaren zein airearen kalitateari dagokionez. Halaber, biodibertsitatearen defentsan eta errespetuan aurrera egin da. 2030eko horizontean eta Garapen Jasangarrirako Helburuen arabera, bultzada berria emango da ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa kokatzeko; hain zuzen ere, horrek espezie guztientzako eta gizakiarentzako oparotasun- eta ongizate-faktoretzat hartuko du ingurumenaren defentsa: