Jarduketa-arloa 4.25. Kudeaketa Publikoa, Gardena eta Arduratsua
Jarduketa-arloa 4.25. Kudeaketa Publikoa, Gardena eta Arduratsua
Modernizazio soiletik harago, beharrezkoa da administrazioa berriz diseinatzea sustatzen duen etapa berri bati ekitea, herritarren eskari eta eskakizun berriei hobeto erantzuteko. Administrazioa berriz diseinatzeko prozesu hori euskal administrazio berria eratzen duten lau oinarri hauetatik abiatzen da: administrazio hurbila, sinplea eta eraginkorra, bikoiztasunak saihesten dituena; administrazio irekia eta gardena, kontuak denbora errealean ematen dituena; administrazio berritua eta digitala, finkatutako eta prestatutako giza baliabideekin eta baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzen dituen administrazio bat.
Beharrezkoa da bidezko zerga-sistema progresiboa eta nahikoa zaintzea, zergen eremuan eta eremu ekonomiko- finantzarioan konfiantza, egonkortasun eta segurtasun juridikoko printzipioak bermatzen dituena. Horrez gain, diru-sarrera eta gastu publikoen arteko oreka optimoa bermatu behar da, zorroztasun ekonomikoa eta aurrekontu-zorroztasuna oinarrizko zerbitzu publikoen eta COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren osteko susperraldi ekonomikoko beharrezko neurriekin konbinatuz.
Konpromisoa 147. Aurrera egitea bikoiztasunak saihesten dituen administrazio hurbilagoa, sinpleagoa eta eraginkorragoa lortzeko prozesuan.
Konpromisoa 147. Aurrera egitea bikoiztasunak saihesten dituen administrazio hurbilagoa, sinpleagoa eta eraginkorragoa lortzeko prozesuan.
Konpromisoa 148. Administrazio irekiagoa eta gardena bultzatzea, kontuak denbora errealean ematen dituena.
Konpromisoa 148. Administrazio irekiagoa eta gardena bultzatzea, kontuak denbora errealean ematen dituena.
Konpromisoa 149. Administrazio berritua eta digitala bultzatzea, finkatutako eta prestatutako giza baliabideekin.
Konpromisoa 149. Administrazio berritua eta digitala bultzatzea, finkatutako eta prestatutako giza baliabideekin.
Konpromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.
Konpromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.