Euskadi.eus
Azkenengo bi hamarkadetan, paradigma-aldaketak gertatu dira eta horiek trantsizio ekologikoa, trantsizio digitala eta trantsizio soziala iradokitzen dituzte. Gainera, 2008tik, ikuspegi horrek krisi ekonomiko eta finantzario sakon bat pairatu zuen, eraldaketa horien premia nabarmendu zuena.
2015ean, Nazio Batuek Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onetsi zuten.

2020an, COVID-19 birusaren ondorioak jasan ditugu. Pandemia horrek ekonomiaren eta gizartearen eremuetan nabarmen eragin duen osasun-krisialdia globalizatu du eta, oraindik ere, zaila da pandemia honen ondorioak eta bilakaera aurreikustea.
Hiru mugarri horiek eratzen dute errealitate konplexu hau, zeinean beharrezkoa den, Eusko Jaurlaritzaren barruan eta Eusko Jaurlaritzatik, eragiten diguten gizarte-eraldaketekin lotutako eta uztartutako hiru prozesuen estrategiak eta jarduketak dinamizatzea eta koordinatzea:
- gizarte-trantsizio nagusien arreta eta bultzada, gure kasuan eta beren-beregi, erronka demografikoa eta Migraziorako Euskal Itun Sozialaren garapena.
- Bizi Berri Planaren eguneraketa, gizarte-ohiturak COVID-19aren pandemiaren bilakaerara eta horren ondorioetara egokitzeko;
- eta Euskadiko 2030 Agendaren koordinazioa eta bultzada, baita horrekin lotutako lehentasunen programa batena ere.