Euskadi.eus

80ko hamarkadan, Euskadik herritarren osasuna eta ingurumenaren egoera orokorra mehatxatzen zituzten kutsadura-arazo larriak zituen. Ordutik hona, ingurumen-babeseko politikak aplikatu izan dira, betiere politika europarrekin bat etorriz. Esfortzu horri esker, ingurumen-adierazle nagusiak hobetu ahal izan dira, bai uraren kalitateari dagokionez, bai lurzoruaren zein airearen kalitateari dagokionez. Halaber, biodibertsitatearen defentsan eta errespetuan aurrera egin da. 2030eko horizontean eta Garapen Jasangarrirako Helburuen arabera, bultzada berria emango da ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa kokatzeko; hain zuzen ere, horrek espezie guztientzako eta gizakiarentzako oparotasun- eta ongizate-faktoretzat hartuko du ingurumenaren defentsa: