Jarduketa-arloa 3.20.2. Ekonomia Zirkularra
Jarduketa-arloa 3.20.2. Ekonomia Zirkularra
Laugarren iraultza industrialak jauzi kualitatiboa dakar garapen teknologikoan, baina, horrez gain, hazkunde ekonomikoa materialen kontsumoarengandik banatzea eskatzen du.
Konpromisoa hartzen da ekonomia zirkularreko eredu berri bat bultzatzeko, non produktuen eta materialen bizitza-zikloa ahalik eta denbora gehien luzatuko den.
Eredu ekonomiko berri honen alde egiteak hauxe esan nahi du: “atera, produzitu, erabili eta botatzearen” ideiatik “murriztu, berrerabili eta birziklatzearen” ideiara pasatzea. Hortaz, berrerabilpena eta prebentzioa dira hitz gakoak. Ekonomia zirkularreko eredu berri honek enplegu berde berriak sustatzea eta berrikuntza piztea dakartza eta, horrela, Euskadiren lehiakortasuna eta hazkunde jasangarria ere hobetzen dira.
Hedatuko da Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030.