Jarduketa-arloa 3.20.1. Klimaren Aldeko Ekintza
Jarduketa-arloa 3.20.1. Klimaren Aldeko Ekintza
Euskadi garapen jasangarriarekin eta nazioartean adostutako helburu klimatikoekin konprometitutako erkidego bat da. Eusko Jaurlaritzaren Klima-larrialdiaren Adierazpenak konpromiso hori indartu du eta erreferentziazko erkidego gisa kokatzen du Euskadi klima-aldaketaren aurkako borrokan. Apustu irmoa egiten da Euskadin “Basque Green Deal” Klimaren aldeko Akordio Sozial zabala lortzearen apustua egiten da gure lurraldeak, Parisko Akordioarekin eta Europako Itun Berdearekin (European Green Deal) bat etorriz, batez besteko tenperatura globalak 2 gradu zentigradoak gainditzea saihesten laguntzeko eta, 2050ean, berotegiefektuko gasen emisioan herrialde neutroa izateko.