Jarduketa-arloa 3.19. Energia-Estrategia Berria
Jarduketa-arloa 3.19. Energia-Estrategia Berria
Euskal sistema energetikoaren deskarbonizaziorantz eta jasangarritasunerantz aurrera egiteko erabaki irmoa mantentzen da. Nahitaezkoa da eredu ekonomiko eta energetiko berri batera aldatzea, erregai fosiletatik aldentzearen alde eta 2050erako berotegi-efektuko gasen emisioen neutraltasunaren alde egiten duena, Europar Batasunaren konpromisoekin bat etorriz.
Berresten da haustura hidraulikorik gabeko Euskadi bat lortzeko helburua, Eusko Legebiltzarrak 2015ean onetsitako ingurumena babesteko neurri gehigarrien legearen arabera. Ikuspegi horretatik eta Klima eta Energiako Europako Esparruarekin bat eginez, 2030 Euskadiko Estrategia Energetikoa eguneratuko da, hain zuzen ere, hauxe lortzeko: eraginkortasun energetikoa areagotzea; energia berriztagarrien erabilera handitzea eta ikerketa energetikoko euskal estrategian sakontzeko, bidezko trantsizio energetiko baterako palanka giltzarriak direlako.
Konpromisoa 125. Energia-eraginkortasuna handitzea autokontsumoa eta banatutako sorkuntza sustatuz
Konpromisoa 125. Energia-eraginkortasuna handitzea autokontsumoa eta banatutako sorkuntza sustatuz
Konpromisoa 126. Iturri berriztagarrien erabilera areagotzea energiaren azken kontsumoan.
Konpromisoa 126. Iturri berriztagarrien erabilera areagotzea energiaren azken kontsumoan.
Konpromisoa 127. Ikerketa energetikoko euskal estrategian sakontzea, enpresa-egitura eta enplegua
berpizteko palanka gisa.
Konpromisoa 127. Ikerketa energetikoko euskal estrategian sakontzea, enpresa-egitura eta enplegua
berpizteko palanka gisa.
Konpromisoa 128. Bidezko energia-trantsizioa bermatzea.
Konpromisoa 128. Bidezko energia-trantsizioa bermatzea.