Euskadi.eus

Euskara suspertzeko prozesua nazioarteko eredua da beste hizkuntza gutxitu askorentzat eta prozesu horrek erakutsi du urrats handiak eman direla euskal herritarren hizkuntza-eskubideen errespetuari dagokionez Ibilitako bideak baieztatzen digu hauxe dela norabide ona. Xedea da hizkuntza-eskubide horien erabateko bermerantz aurrera egitea eta euskara gure bizitzako eremu guztietan erabili ahal izatea ahalbidetzea. Eremu sozioekonomikoa eta lan-eremua, ingurune digitala eta aisialdia eta familia-transmisioa dira hurrengo urteetako erronka handiak euskararen normalizazioa lortzeko. Aurrekoei eta beste erronka batzuei erantzun beharko die 2022an onetsi beharko den Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP), baita hasi berri den legegintzaldiari dagokion Euskararen Agenda Estrategiko berriak ere.