Euskadi.eus

Kultura nortasuna eraikitzeko elementu bat da, baita pertsonengan eta gizartean izaera kritikoa indartzeko ere. Gainera, enplegua eta aberastasuna sortzen dituen jarduera bat da, kohesiorako eta gizarteratzerako faktorea izateaz gain. Garatuko diren politika kulturalak kulturaren balio horiek guztiak orekaz indartzera bideratuta egongo dira, sorkuntza eta produkzioa babestuz, eskaintza kulturala demokratizatuz eta kulturaren kontserbazioa-transmisioa bultzatuz, zehazki, zeharkako bi jarduketa-ardatz hauekin: emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna eta euskaraz sortutako eta bizitako kulturaren berariazko bultzada.