Jarduketa-arloa 2.15. Bizikidetza eta Giza Eskubideak
Jarduketa-arloa 2.15. Bizikidetza eta Giza Eskubideak
2011ko urriaren 20an, behin betiko bukatu zen jarduera terrorista eta, horren ostean, zehazki, 2018an, ETA desegin zen. Horrela,
Euskadik atzean utzi egin du terrorismo, indarkeria eta banaketako iragan bat.
Une egokia da bidezko bizikidetza baketsua eta inklusiboa finkatzeko asmoa partekatzen dela berresteko, eragindako kaltearen
bidegabekeriaren memorian, giza eskubideen errespetuan eta pluralismoan oinarrituk dena. Testuinguru honetan Eusko
Jaurlaritzaren bizikidetza-proiektua bizikidetza eta giza eskubideen plan baten bidez bideratuko da. Plana bi eremu handi hauetan
egituratuko da: bizikidetzarako euskal agenda eta giza eskubideen agenda globala. Giza duintasunaren eta giza eskubideen
errespetua, promozioa eta defentsa plan horren printzipio gidariak izango dira, zehazki, ukaezina den printzipio etiko honetatik
abiatuta: ez zen egon eta ez dago inolako arrazoirik pertsonen duintasuna, osotasuna eta bizitzarako eskubidea ezeztatzeko.