Euskadi.eus
Errealitate demografikoa eta gure gizartearen zahartze azkartua kudeatu beharreko erronkak dira eta, orain, pandemiaren
ondorioz, are premiazkoagoa da horiei aurre egitea, pentsio publiko duinen defentsa berresteaz gain.

Bizi-itxaropena areagotzea aldi berean da albiste on bat, erronka bat eta gizartearentzako aukera bat. Erronka demografikoak
eta erretiro-adinaren eta 75-80 urteen arteko bizitza-etapa berri baten larrialdiak, bizitza osasuntsuaren itxaropenaren egungo
horizonte gisa, adinekoei begiratzeko modu berri bat eskatzen du, hau da, herritar aktibo eta bere patuaren protagonista gisa
ikusi behar ditugu. Zentzu horretan, menpekotasun- egoeren prebentzioa, autonomia pertsonalaren promozioa eta adinekoen
talentuaren sustapena bereziki garrantzitsuak dira orain, adinekoek ahalik eta bizitzarik aktiboena, osoena eta integratuena
garatzen jarraitzeko bere ingurunean, zehazki, bere egoerara egokitutako babesekin.