Euskadi.eus
Kontsumo-modu eta bide berriek kontsumitzaile berriak ere sortzen dituzte eta horiek gero eta gehiago erabiltzen dute teknologia
produktuak eta zerbitzuak erosteko. Apustua egiten da kontsumitzaileen eskubideak errespetatzen dituen kontsumo arduratsua
bultzatzearen alde, bereziki kontuan hartuz kolektiborik babesgabeenen eta zaurgarrienen eskubideak.
Horretarako, Kontsumobide kontsumo- eta ordainketa-modu berrietara egokitzea proposatzen da, kontsumitzaileen informazioa eta
prestakuntza indartuz, enpresetan jardunbide egokiak sustatuz, gatazkak bikaintasunez ebatziz eta lankidetza- eta elkarlan-sareak
hobetuz. Era berean, Kontsumitzaileak Babesteko Lege bat onetsiko da.