Euskadi.eus
Merkataritza- eta ostalaritza-jarduera gure gizartearen eta hirietako bizitza-ereduaren oinarrizko elementu bat da, tokiko hazkunde
ekonomikoan eta enpleguaren sorkuntzan laguntzeaz gain. Osasun-krisiaren eragin larriaren ostean, merkataritzan eta ostalaritzan galdutako enplegu guztia berreskuratzearen alde egiten da, bi sektoreak lehengoratuz.
Horretarako, “2030 Merkataritza eta Ostalaritza Estrategia” onetsiko da, “2030 Turismo Jasangarriko Euskal Estrategiarekin”
koordinatuko eta integratuko dena eta bost urteko ekintza-planetan garatuko dena. 2021-2025 Merkataritza eta Ostalaritza Planak
sektorearen erronka nagusiei erantzungo die, bere lehiakortasuna hobetuz, jasangarritasunaren eta digitalizazioaren zein lurraldearekin lotutako markaren sorkuntzaren alde eginez eta arreta berezia jarriz saltoki txikietan eta tokiko ostalaritzan.