Euskadi.eus
COVID 19aren pandemiaren ondorioz hartutako neurriek joan den legegintzaldian onetsitako eta Europako Hiri Agendarekin eta
NBEren Habitat III Hiri Agenda Berriarekin lerrokatutako Euskadiko Bultzatu 2050 Hiri Agenda Berrian identifikatutako erronken
gaurkotasuna eta irismena nabarmendu dituzte.
Bultzatu 2050 agendaren lehentasun estrategikoetan oinarrituz eta Lurraldearen Antolamendurako Gida lerroak onetsi ostean,
onartzen da erronka Euskadiko hirien eredu berri bateranzko bilakaeran oinarritzen dela. Hiri horiek garapen jasangarria eta
inklusiboa bermatu eta ahalbidetu behar dute, adimenduna ere badena, gai izateko etengabe aldatzen diren aldagaiak
kudeatzeko eta Europan erreferentea den lurralde inklusibo, seguru, erresiliente eta jasangarri gisa kokatzeko.