Euskadi.eus
Funtsezkoa da Euskadik industria-egitura indartsua izaten jarraitzea, mundura irekita egongo dena eta produktibitatearen hobekuntzaren alde egingo duena, giza baliabideen trebakuntzaren eta berrikuntzaren bidez.
Industria eta horrekin lotutako zerbitzu aurreratuak euskal ekonomiaren motorra izan behar dira. Baita gure egitura ekonomikoaren bereizgarria ere.
Helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGdren % 40ra heltzea. Horretarako, industria aurreratuaren  alde egiten duen eta Euskadin errotuta dagoen Garapen Industrialerako Plan Estrategiko bat onetsiko da. Industria horrek azpiegituren eta lurzoru industrialaren euskarri egokia izango du, baita nazioartekotzea babesteko zerbitzu eraginkorrak ere. Gainera, plan eta neurri bereziak ezarriko dira lehentasunez jardun beharreko guneetarako eta zailtasunak dituzten enpresentzat.