Jarduketa-arloa 1.1. Lehentasun bat: Enplegua

COVID-19aren osasun-krisiak larriki eragin dio gure gizarteari eta jarduera produktiboaren eta ekonomikoaren mailak murriztu egin ditu. Horren ondorioz, langabezia nabarmen igo egin da; beraz, enplegua berrizere da gizartearen, erakundeen eta politikaren lehentasuna.
Xedea da langabezia-tasa berriz ere kokatzea % 10aren azpitik eta hazkundearen bidera itzultzea. Horretarako, gobernuak sail arteko esparru-programa bat onetsiko du, susperraldi ekonomikoa eta enplegua aurreikusten dituena, Lanbide ardatz egituratzailea delarik eta betiere txertatuz genero-ikuspegia.
Esparru-programa honen esparruan berariazko enplegu-plan bat aurreikusiko da eta estrategia hori kalitatezko enplegu jasangarriaren sorkuntza, ekintzailetza, gizarte-ekonomia eta langabeen laneratzea sustatzean zentratuko da, arreta berezia jarriz zailtasun handiagoak dituzten kolektiboengan.
Horrez gain, estrategia horrek gizarte elkarrizketan sakonduko du eta enpresa-kultura inklusiboago eta parte-hartzaileago berri bat sustatuko du.
Konpromisoa 1. Euskadiren berreraikitze sozial eta ekonomikora zuzendutako Susperraldi Ekonomikorako eta Enplegurako Sail arteko Esparru-programa.

Konpromisoa 2. Susperraldi Ekonomikorako eta Enplegurako Esparru-programarekin lerrokatutako Enplegu-plan bat onestea.

Konpromisoa 3. Enplegu-sistema integrala eta suspertzailea, Lanbide ardatz egituratzailea delarik.

Konpromisoa 4. Enpleguaren kalitatearen hobekuntza.

Konpromisoa 5. Mikro ekintzailetzaren sustapena eta autonomo eta mikro Eteentzako babesa.

Konpromisoa 6. Gizarte-ekonomiaren papera indartzea.

Konpromisoa 7. Zailtasun handiagoak dituzten langabeen laneratzea sustatzea eta enpleguarekiko sarbidea hobetzea.

Konpromisoa 8. Gizarte-elkarrizketan sakontzea eta euskal enpresan eredu parte-hartzaile inklusibo
bat sustatzea.

Konpromisoa 9. Lan-iruzurraren aurka borrokatzea eta laneko ikuskatzailetza indartzea.

Konpromisoa 10. Lan-osasuna eta prebentzioa.

Konpromisoa 11. Bazterkeriaren aurkako diru-sarrerak bermatzeko sistema garatzea eta hobetzea.

Konpromisoa 12. 2022-2025 Gizarteratzeko V. Euskal Plana onestea.