Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ardatza 4.1. Autogobernu gehiago eta hobea

Konpromisoa 172. Autogobernu aitortuaren defentsa

Ekimena 1. Eusko Legebiltzarrak edo Jaurlaritzak beren eskumenez baliatuaz onartzen dituzten izaera sozialeko politika publikoetan eskua sartzea, baldintzatzea edo murriztea dakarten Estatuaren ekintzak salatu eta saihestu

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 2. Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluan Estatuari esleitutako eskumen sektorial batean estaldura espres eta argirik ez duten eta zeharkako tituluen gerizan soilik oinarritzen diren estatuak esku hartzeko politika guztiak salatu eta errefusatzeko lan egin

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 3. Halaber, euskal Ekonomia ltuna errespetatu gabe eta beronen bitariko batzordeen bilera deialdirik egin gabe eta, kasua bada, bertan arlo ekonomiko-finantzarioko jarduera publiko orotarako neurri egokiak adostu gabe euskal finantza eta zerga politikaren gainean esku hartzea bilatzen duten Estatuaren ekintzak salatu eta errefusatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 4. Estatuaren arau-ekimenen legalitate konstituzionalari eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuari buruzko txostenak egin

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 5. Azterlan bat egin, Estatuaren araugintzak eta Konstituzio Auzitegiaren doktrinak gai edo eskumen-titulu jakin batzuetan autonomia-erkidegoko eskumenei eragindako urraketen balorazio bat jasotzeko.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak, eraginpeko sektorearen sailari galdetu ondoren, Gobernu Kontseilura eramango ditu, legezkotasun txostenekin batera, mota guztietako konstituzio- edo auzi-prozesuetara jotzeko proposamenak euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Autonomia Erkidegoko erakunde antolakuntzaren defentsarako

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 7. Bai Eusko Jaurlaritza auzi-jartzailea denean, bai EAEko arau eta egintzen aurka Estatuak jarritako errekurtsoen ondorioz diren auzietan, autogobernuaren defentsaren arloan eskumena duen sailak lehenengo negoziazioak egitea bultzatuko du, eraginpeko sektorearen sailak lagunduta

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Konpromisoa 173. Eskuratzeke dauden Gernikako Estatutuko eskumenen transferentzia burutzeko eskatu

Ekimena 1. Eusko Legebiltzarrean eratutako Autogobernuaren Batzorde Txostengileak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak proposamen bat bidaliko dio Ganberari, non oraindik egiteke dauden transferentzien katalogoa gaurkotzeaz gain, zehatz-mehatz islatuko da Gernikako Estatutua amaitutzat eman ahal izateko Euskadiri legez aitortutako baina oraindik gauzatzeke dagoen autogobernu formalaren quantuma

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 2. Eusko Jaurlaritzak, berori eusten dioten alderdi politikoen babesaz eta adostasunez, lehentasuna emango die transferentzia hauek erreklamatzeari eta negoziatzeari: a) Espetxeak b) Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa, Gernikako Estatutuak aldi baterako bosgarren xedapenean xedatzen duen moduan

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Konpromisoa 174. Hobetu barrura begirako autogobernua. Egungo erakunde‑esparruari buruzko proposamenak

Ekimena 1. Lankidetza autogobernuari buruzko Legebiltzarreko batzorde txostengilearekin

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 2. Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena bultzatu, abian jarrita Batzorde kodifikatzailea eta gaien planifikazio ordenatua eginez Euskal Zuzenbide Zibila etengabe kontserbatzeko eta berrikusteko, Eusko Legebiltzarrean planteatzen diren legegintzako proiektu berrien bidez, zenbait arlotan, hala nola Familia Zuzenbidean, jarduera ekonomikoan eta bizikidetzan

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Konpromisoa 175. Estatutu-ituna eguneratzea

Ekimena 1. Legebiltzarreko batzorde txostengilearekin lankidetzan aritu, estatutu-ituna eguneratzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Ekimena 2. Gobernuak, baldin eta Legebiltzarrak horrela egiteko eskatzen badu, Estatutua berritzeko proposamen-zirriborroa egingo du autogobernuaren batzorde txostengilean adostutako oinarri eta printzipio zehatzei buruz

Exekuzioaren zehaztasunak