Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ardatza 1.2. Hazkunde iraunkorra

Konpromisoa 33. Garraio publikoa eta intermodalitatea sustatu

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ekimena 1. Garraio Jasangarriaren Gida Plana: Euskadi 2030 egin eta ezarri

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Intermodalitatea bultzatu,

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala egin eta ezarri

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 34. Mugikortasun jasangarriaren estrategia

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ekimena 1. Mugikortasun Jasangarriaren Lege Proiektua

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 35. Txartel bakarra

Ekimena 1. Tarifa-integrazioko eta txartel bakarreko sistema ezartzea.

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 36. Euskadiko Garraio Agintaritzaren barruan, garraio agintaritzak koordinatuta jardutea

Ekimena 1. Euskadiko Garraio Agintaritzaren Legea aldatzea.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Ponentzia berriak sortzea EGAn

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 37. Euskadi, korapilo logistikoa. Euskal Y amaitu

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Ekimena 1. Euskadik Iberiar Penintsularen eta Europaren artean Ardatz Atlantikoaren lotune izateko duen kokagunea indartu, Euskal Y azpiegitura amaituz eta hiriburuetan eta lrunen izango duen hiri‑integrazioari konponbidea emanez • AHT Donostian Atotxako geltokiraino sartuta. • AHT Bilbon Abandoko geltokiraino sartuta; hala, desagertu egingo da gaur egun lur gainean dagoen burdinbide multzoa. • Gasteizen burdinbidea lurpera eramanda, hiriak gune berriak irabaz ditzan. • lrunen, mugan dagoela kontuan hartuta, lurpean geltoki berri bat eraikita, 2011ko martxoan Estatuarekin izenpetutako protokoloaren arabera.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. "Basque Country Logistics" lankidetza publiko-pribatuaren eredua bultzatu, plataforma logistiko eta intermodal berriak garatzeko: Jundiz-Foronda, Lezo eta Arasur

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Euskal hirien artean tren-autobideak bultzatu eta "intercity zerbitzuak" garatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 38. Trenbideko garraioa hobetu

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Ekimena 1. Renferen eta Feveren aldirietako lineen transferentzia eskatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Euskotren sarearen hiri-integrazioa hobetu hirietan, dagokien udalekin kasuan kasuko hitzarmenak eginez

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. xxx

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Gasteizko tranbia Unibertsitatera eta Salburura luzatu, eta gero Zabalgana auzora

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Bilboko tranbia luzatu (Zabalburu-Plaza Biribila), tranbia-eraztuna osatzeko helburua betetzen jarraitzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Bilboko metroaren 3. linea guztiz amaitu, eta 4. eta 5. linea aztertzen jarraitu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Loiuko aireportuarekin bat egiteko tren bidezko lotura diseinatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 39. Jarduera integral eta koordinatua portu eta aireportuetan

Ekimena 1. Aireportu arloan egiteke dagoen transferentzia eskatu, Loiu, Foronda eta Hondarribiko aireportuen kudeaketa-eredu koordinatu eta osagarria ezartzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Bilboko eta Pasaiako portuen kudeaketaren transferentzia eskatu, kudeaketa deszentralizatu bat garatzeko eta zentro logistiko intermodalekin dituzten konexioak optimizatzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Euskadiko Portuen Lege Proiektua onartu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Instalazioen egokitzapena eta hobekuntzak portuaren kudeaketan eta azpiegituretan.

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 40. Nafarroa eta Akitaniarekiko interkonexioa hobetu

Ekimena 1. Mugaz gaindiko garraio-politikak garatu; eskualdeetako agintariekin lankidetza izatea bultzatuko da, zerbitzu-eskaintza optimizatzeko xedez

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 41. Karbono gutxiko ekonomia lehiakorra bultzatu

Eremua: Oparotasuna
13 Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (Aintzat hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena klima aldaketari mundu mailan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foroa nagusia dela).

Ekimena 1. Klima Aldaketaren Estrategia 2050-Klima 2050 ezarri

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Aurrezte eta efizientzia energetikoa sustatzeko programak egin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Energia berriztagarrien erabilera bultzatu, % 20ra iritsi arte

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Eraikuntza jasangarria, ekodiseinua sustatzea eta garraio publikoa erabiltzea sustatu.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Klima-aldaketara egokitzeko ikuspegia txertatu Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak onartzeko prozesuetan eta lurralde- eta hiri-plangintza antolatzeko bitartekoetan

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Udalekin lankidetzan aritu, klima-aldaketara egokitzeko politikak eta neurriak ezartzeko, Udalsarea 21 sarearen esparruan.

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 42. Ekonomia zirkularra bultzatu

Eremua: Oparotasuna
12 Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ekimena 1. Foru-aldundiekin koordinatuta, zerga-sistema berdearen tresnak proposatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Hondakinak berrerabiltzea, birziklatzea eta balorizatzea sustatuko duten tresna ekonomikoak bultzatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 garatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Enpresen gizarte-erantzukizun korporatiboko politiken barruan ingurumen-protokoloak txertatzea sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 43. Ingurumenari, Klima Aldaketari eta Natura Zaintzeari buruzko Legea

Ekimena 1. lngurumenari, Klima Aldaketari eta Natura Zaintzeari buruzko Lege Orokor baten proiektua onartu, arlo honetan dagoen legedia integratu eta eguneratuko duena, isurketen murrizketa-helburuak jarriko dituena eta klima-aldaketaren aurkako borroka bultzatzeko neurri arautzaileak ezarriko dituena

Exekuzioaren zehaztasunak

Erantsitako dokumentuak eta estekak

Konpromisoa 44. Enplegu berdea

Ekimena 1. Ekintzailetza sustatu, indartzen ari den sektore ekonomiko honetan, enpresa eta enplegu berriak sortzeko aukera-iturri bihur dadin

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Enplegu berdea sustatu, sinergiak bultzatuz euskal enpresekin, elkarteekin, erakundeekin eta klusterrekin, eta I+G+b-ren aldeko apustu sendoa eginez.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Ikerketa eta berrikuntza bultzatu, Ekoberrikuntzaren proiektuen bidez, Ekodiseinua sustatuta, eta Unibertsitatearekin elkarlanean

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 45. Politika publikoetan ingurumenaren aldagaia txertatu

Eremua: Oparotasuna
12 Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ekimena 1. Indarrean dagoen IV. Ingurumen Esparru Programa 2020 garatu eta ebaluatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Euskal Ingurumen Estrategia berria egiten hasi, non ingurumena oparotasunaren eta ongizatearen faktoretzat hartuko den

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Ingurumenaren arloan eredugarria izango den administrazioa eratzeko urratsak egin, EAEko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programa zabalduta

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. lngurumen-kudeaketako prozedurak eta izapideak sinplifikatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Foru-aldundiekin elkarlanean, nekazaritza- eta basogintza‑politikan ingurumen-aldagaiak erantsi, bereziki Natura 2000 Sarea.

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 46. Ingurune naturalaren kalitatea hobetu

Eremua: Planeta
6 Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ekimena 1. Uraren kalitatea bermatzeko eta xahutzea, espekulatzea eta kutsatzea eragozteko ur politika bultzatu, URA-Uraren Euskal Agentziaren bidez.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Plan Hidrologikoa 2015-2021 eta Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana 2015-2021 berrikusi

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Ura hornitzeko, saneatzeko eta arazteko azpiegitura hidraulikoak garatu eta eraiki, dagoen plangintzaren arabera

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Airearen kalitatea hobetzen jarraitu, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) emandako gomendioei jarraituz

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Lurzoru kutsatuak babesteko Plana egin, eta lurzoru horiek ikertzeko eta berroneratzeko proiektuak berariaz sustatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Txinbadia+ Europako proiektua sustatu. INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra Europako Programaren esparruan sartzen da, lurraldeen arteko elkarlanean gauzatzen da, eta lurralde mugakideen garapen jasangarria sustatzeko sortu zen.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Ingurumen-hezkuntzako politikak indartu, eta aurrera egin herritarrek ingurumena babesteko eta zaintzeko duten benetako erantzukidetasunean, Ekoetxeen zeregin aktiboaren bidez

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 8. EAEren Biodibertsitate Estrategia 2030 garatu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 9. Euskadin Natura 2000 Sarea osatzen duten espazioak antolatzeko planak egin, eta sinergiak indartu beste politika batzuekin besteak beste, basogintza, nekazaritza, arrantzakoak, etab.

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 47. Lurraldearen oreka. Lurralde-plangintza eta estrategia

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ekimena 1. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak-Lurraldea 2040 berrikusi, berariaz bultzatuz degradatutako guneak berroneratzea eta ekosistemen galera mugatuz, populazio-dentsitate handiagoak nagusitzeko, eta lurzoruaren erabilera-konbinazioa eta berrerabilera indartzeko

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Lurralde-plangintza, partziala zein sektoriala, Lurralde-antolamenduaren gidalerro berrien joerara egokitu

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio guztien koordinazioa sustatu lurralde-antolamenduaren gaian, Lurralde Antolamendurako Batzordearen bidez.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Udal-plangintzaren informazio geografikoa eta lurralde-informazioa kudeatzen jarraitu.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Lurzoruaren legedia eta hirigintza egokitu, jasangarritasunaren eta hiri-berroneratzearen eta -berritzearen helburuen zerbitzura. Horretarako, erregelamendu bidez garatuko dira Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea eta Etxebizitzaren 3/2015 Legea, eta Hirigintza eta Eraikuntza Ordenantzak egingo dira

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Paisaiaren balioa azpimarratu, herritarren bizi-kalitatean elementu garrantzitsua baita, eta LAG eta gainerako lurralde-planetan txertatu, paisaiaren balioak kontserbatuko direla bermatzeko moduan.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 7. Euskal Herriko Unibertsitatearen “Kultur paisaiak eta ondarea” UNESCO Katedrarekiko lankidetza indartu eta berritu, eta paisaiaren garrantzia sustatu eskoletan.

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 48. Hiri-birgaitzea, -berroneratzea eta -berritzea

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ekimena 1. Europako 27/12 Zuzentaraua betez, eraikita dagoen parkean esku hartzeko epe luzerako estrategia bat zehaztu, bide emango duena egoerak zehaztu eta dagokion ekintza-planak hiri-garapen jasangarriaren ikuspegitik egiteko (hiri-habitata)

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 2. Hirietan eta auzoetan esku hartzeko programa berri bat sustatu, beharrezkoa den erakunde arteko lankidetzarekin. Horrela, batetik, hiri-birgaitze, -berritze eta -berroneratzeari lotutako esku-hartzeak planifikatu ahal izango dira (“Hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen aldeko udalerriak” programa) eta, bestetik, Euskadi lurralde orekatu eta jasangarri batean antolatu ahal izango da, gune degradatuak murriztuta

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 3. Birgaitze Integratuko Eremuak, Eremu Degradatuak edo Europar Batasuneko Eskualdeetako Laguntzen Mapan sartutako eremuak berroneratzea sustatu, eta lurzoru industrialak berreskuratzea bultzatu, berriz ere Industria Aurriak Eraisteko Programa sustatuta.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 4. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean, tokiko ekonomia eta enplegua sustatu, hiri-berroneratzearen esparruan, Ekintza Plan Integralaren bidez. Jarduera/enplegua sortzera, guztion ona eta jasangarritasuna lortzera bideratutako ekimenei emango zaie lehentasuna, auzo edo distritu mailako ekonomia-jarduerak bultzatuko dira, eta, aldi berean, hiri-birgaitzea eta -berroneratzea sustatuko dira

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 5. Hiri-zaurgarritasunaren inbentarioa eta eraikita dagoen parkean esku hartzeko beharren diagnostikoa eguneratu, bizitegi-parkearen ezaugarriak zehaztuta, eta, horrekin batera, kontsumoen ebaluazioa eta herritarren baldintza sozioekonomikoen azterketa ere eguneratu.

Exekuzioaren zehaztasunak

Ekimena 6. Finantza-mekanismo eta -bitarteko berri eta berritzaileak bultzatu eta garatu, elkarlanean jardunez tokiko, lurraldeko, autonomiako, Estatuko eta Europako entitate eta erakundeekin

Exekuzioaren zehaztasunak

Konpromisoa 49. Pasaiako badia berroneratu

Ekimena 1. Erakundeen artean behar diren akordioen bitartez, Pasaiako badiaren berroneratze progresiboa garatzen jarraitu eta bere ingurunea berreskuratu.

Exekuzioaren zehaztasunak