Jarduketak ordena kronologikoaren arabera (4978)
Data | Jarduera |
---|---|
2023/02/08 | Topaketa izeneko topaketa egitea. Ekimen horren bidez, herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, galderak egin dizkiote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, eta, ondoren, herritarrek bozkatu eta erantzun egin dituzte. |
2023/02/08 | URA-Uraren Euskal Agentziak jendaurrean jarri du Zadorra uholdeetatik babesteko IV. faseko proiektua |
2023/02/08 |
COVID-19aren aurrean merkataritza-establezimenduak modernizatzen laguntzeko programa.
2021eko deialdia.Informazio gehiago (1.350.000.-€)(2021/05/26) Deialdiari esleitutako funtsak 2.000.000 euro gehitu dira. (Guztira: 3.350.000.- €) (2021/09/22)2021eko esleipena. (2023/02/08) |
2023/02/07 | Indarkeriaren biktima diren emakumeei zuzendutako ordainketa bakarreko laguntzak: 2022. urtean, 255 emakumek jaso zuten laguntza hori. Partida agortuz gero hura handitu daiteke, baina 2022an ez zen beharrezkotzat jo, izan ere funtsen % 97a exekutatu zen. |
2023/02/07 | Irekiak aurrera egiten du irisgarritasunean, azpitituluak denbora errealean gehituz. Funtzionalitate horri esker, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaren aurreko agerraldiak streaming bidez eta azpitituluekin jarrai daitezke. |
2023/02/07 |
Basque Trade & Investment-ek txosten interesgarri hauek argitaratu ditu euskal enpresarentzat: - Turkiako automobilgintzaren sektoreari buruzko ohar teknikoa - Energia Eolikoari buruzko Estatu Batuetako Txostena |
2023/02/07 | 18/2023 Dekretua, otsailaren 7koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita, batetik, Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen dituen Dekretua. |
2023/02/07 | Lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez, Jaurlaritzaren kontrako irizpidea adierazteko erabakia EH Bildu legebiltzar taldeak egindakoa, jardunbide egokien eta ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzeko. |
2023/02/07 | Hezkuntza Sailak 2,2 milioi euro bideratu ditu hezkuntza-konplexutasun bereziko 21 ikastetxe itundutara. |
2023/02/06 |
150/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago. (2022/12/22) Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilu berria eratu da, abenduaren 7ko 150/2022 Dekretua indarrean jarri ondoren. Kontseilua eratzeaz gain, hainbat gai aztertu dira, eta, haien artean, Arreta Soziosanitarioko Estrategiaren garapenari buruzko 2022ko Memoria (memoria horretan, erreferentzia soziosanitarioen mapa bat landu da, eta baliabide soziosanitarioen mapa eguneratu da). Gainera, Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Finantza Lankidetzako Esparru Akordioa sinatu da ere. |
2023/02/06 |
150/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago.(2022/12/22) Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilu berria eratu da, abenduaren 7ko 150/2022 Dekretua indarrean jarri ondoren. Kontseilua eratzeaz gain, hainbat gai aztertu dira, eta, haien artean, Arreta Soziosanitarioko Estrategiaren garapenari buruzko 2022ko Memoria (memoria horretan, erreferentzia soziosanitarioen mapa bat landu da, eta baliabide soziosanitarioen mapa eguneratu da). Gainera, Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Finantza Lankidetzako Esparru Akordioa sinatu da ere. |
2023/02/06 |
16/2023 Dekretua, urtarrilaren 31koa, 2023ko ekitaldian zorpetze-eragiketak burutzeko erabakia hartu eta eragiketak baimentzeko. 2023rako gehienez 2.552 milioi euro. |
2023/02/06 |
URAk honako babes-lan hauek egingo ditu uholdeen aurrean: Batan eta Zapardiel ibaien urgoraldiak ijezteko putzuaren 30.000 m³ lur induskatu dira. (2022/10/14). URAk Laudioko San Juan errekaren ibilgu lehengoratuan zubi berriaren habeak jarri ditu. (2022/10/07) Abadiñoko N-634 errepidetik Trañapadura industrialdera sartzeko zubi berriaren eraikuntza hasi da.(2022/09/15) Beasainen Oria ibaiaren uholdeetatik babesteko lanei ekiteko hitzarmenaren sinadura. (11/07/2022). Sodupe Herrerías eta Cadagua ibaien ur-goraldietatik babesteko proiektua idazteko lizitazioa ireki berri da. (2022/07/01). Urumeako lanak amaitzen dira (2. fasea) 15 M€-tako aurrekontuarekin, 1. faseari jarraipena ematen diotelarik (20 M€). Inbertsio horri esker, Urumearen ibilgua 25 m-tik 45 m-ra handitu da Donostiako Martutene auzoko hiri-bilbetik igarotzen diren 1,4 km-etan zehar. (2022/05/14). Ibaizabal III. Fasea, Galdakao-Bengoetxe (egikaritzen). Luzera, guztira, 1.640 m-ko tartea da, eta 9,5 M €-ko aurrekontua dute, 15 hilabeteko egikaritze-epea. (2022/10/10). Amaitu dira Laudioko Altzarrateko zubian egiten ari diren jarduketak. Jarduketa 1,8M €-koa da, eta 7 hilabeteko epea du gauzatzeko. (2022/06/01) Busturiako Axpe auzoko Amunategi errekaren ibilgua estali eta egokitzea (amaitu dira). 506.000 €-ko aurrekontua. (2021/01/10) Elorrion Toloto ibaiaren 300 metroko estaldura kentzea eta uholde-arriskua hobetzea (amaituta). Aurrekontua 1,6M €-koa da. (2021/10/01). Ur-emaria neurtzeko estazio berri bat eraikitzea Zadorran, Langraiz Okan.EAko udalerriko (2021/01/10). Bidebarrietako paper-fabrika zaharreko eraikinak eraistea, 310.000 euroko aurrekontuarekin. (2021/01/10). Urumeako uholdeetatik babesteko obren lehen fasea hasi da Akarregi-Ergobia tartean Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 3,2 M €-koa da, eta gauzatzeko epea 9 hilabetekoa. (01/09/2022). Goaingo estazio hidro-meteorologiko berria (2022/05/16) Beasainen Oriaren ur-goraldi errepikakorrei aurre egiteko lanak hasi dira. |
2023/02/06 | Euskadiko 28 upategik parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzarekin Bartzelona Wine Week-en. |
2023/02/06 | Lan Ikuskaritzak 8.760 kontratu mugagabe bihurtu zituen 2022an Euskadin. 25.948 kontratu berrikusi zituen, 14.559 kontratazioko iruzurraren aurkako ohiko jardueraren ondorioz, eta beste 11.389 talka-planaren esparruan. Horietatik 8.760 kontratu mugagabe eta lanaldi osoko bihurtu ziren, 3.027 jarduera arruntagatik eta 5.733 txoke-planean. |