Euskadi.eus

Jarduketak ordena kronologikoaren arabera (4978)

Data Jarduera
2023/02/10

Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziako (CRPM) Presidiumean esku hartzea. Konferentzia horretan, Makroeskualde Atlantikoa sortzearen alde egin da, Espainiak EBren lehendakaritza duen esparruan.

2023/02/10

Euskal txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoen unitatearen azpisektoreei aparteko laguntzen programa. Laguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da 9 langile arteko saltokietarako, eta 3.000 eurokoa 10 langiletik gorako saltokietarako.

2022ko deialdia. Informazio gehiago (15.000.000.-€)(2022/06/24)
2022ko esleipena. (2023/02/10)

2023/02/10 Osakidetzako ikerketa-proiektuetan diharduten pertsonen %66 emakumenak dira. Hau da, ikerketa-zentroetan osasunaren esparruko ikerketan diharduten 2.703 pertsonetatik, 1.803 emakumeak dira. Guztiek bikaintasuneko osasun-ikerketa egiten dute Euskadin, Bioaraba, Biocruces Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune izeneko osasun-ikerketako institutuetan. Gainera, azpimarratu beharra dago gero eta emakume gehiagok hartzen dutela beren gain proiektu horien lidergoa. Zehazki, ikertzaile nagusien %56 emakumeak dira, hau da, 453tik 252.
2023/02/10 Next Generation —SEM (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa)— Europako funtsen egoeraren berri eman zen, baita ere Euskadira iritsi direnen berri: Guztira, 1.571 M € dira orain arte. Horietatik 1.025 M € Eusko Jaurlaritzaren bidez kudeatzeko iritsi dira, eta 546 M € Estatuak zuzenean kudeatzeko (Administrazio Zentralak martxan jarritako guztizkoaren % 6,26 —duela hiru hilabete baino 364 M € gehiago—). Batez ere, SEPE suspertzeko eta eraldatzeko proiektu estrategiko handien deialdiak aktibatu direlako izan da igoera hori. Horietan, euskal enpresek xurgatzeko ahalmen handia dute, beren proposamenen ahalmen eraldatzailea dela-eta. Zehazki, 405 M € eskuratu dituzte.
2023/02/10 Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak bi equipo berri ditu: TAC (Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala) berria, simulatzaile espezifiko batekin, eta azeleragailu lineal berri bat. Biak dira puntako aurrerapenekin hornitutako ekipoak eta tratamendu zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak ahalbidetuko dituzte. Guztira 4,5 M€ inbertitu dira, INVEAT Planak finantzatuta.
2023/02/09 Europan elkarreragingarria den errezeta elektronikoaren proiektua pilotatzeko hautatutako Euskadi. Horretarako, garapen tekniko eta funtzionalaren inguruko probak gainditu ditu, bai eta Europako Batzordearen auditoria bat ere, baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatuz (2021/07/14).

Euskadi eta Portugal parte hartzen dute historia klinikoa eta errezeta elektronikoa partekatzeko Europako proiektu batean. Europar Batasunak Euskadi eta Portugal hautatu ditu programaren erabateko hedapenean jarraitu beharreko erreferente gisa. Programa horrek bermatuko du osasun-langileek Europako pazienteen historia klinikoan sartu ahal izatea eta EBko herritarrek beren medikazioa beste edozein herrialdetako edozein farmazia-bulegotan eskuratu ahal izatea. Helburua da esperientzia hori ebaluatzea eta Europar Batasuneko herrialde guztietan hedatzea 2025erako. (2022/07/21)

Europako Batzordeak bidezko baimena eman ondoren, euskal errezeta elektronikoa, Portugalen eta Kroazian ez ezik (herrialde horietan jada operatibo zegoen), Polonian ere erabili ahal izango da aurrerantzean. Gainera, aurki Estonian eta Finlandian ere erabili ahal izango da.
2023/02/09
Bikaintek programa, Euskal Autonomia Erkidegoan I+G proiektuak garatzeko, doktore-titulua duten ikertzaileak kontratatuz eta industria-doktoretzak eginez.
Laguntza-ildoa: Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kostuak batera finantzatuz, 2030eko ZTBParen lehentasun estrategikoekin lerratatutako industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.
2022ko deialdia (5.670.000.-€)(2022/03/02)
2022ko esleipena (2023/02/09)
2023/02/09 "Erreminta-gida" ren eskualde-aurkezpenen erronda amaitu da. Laguntza eta euskarri teknikoko programa bat da, udalek eta toki-erakundeek trantsizio energetiko eta klimatikoari aurre egin diezaioten. Evek eta Ihobek elkarrekin garatu dute.
2023/02/09 Eusko Jaurlaritzak, EUDELek eta 50.000 biztanletik gorako udalek osatutako lantaldeak adostu du isunen zebatekoa igotzea, arma zuriak eramateagatiko arau-hausteengatik. Erakundeen arteko lan-organo horrek erabaki du isunen zenbatekoa igotzea salaketak izapidetzen direnean, Herritarren Segurtasunerako Legeak onartzen duen tartearen barruan.
2023/02/09

Nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntza-programa

2022ko esleipena (2023/02/09)
2023/02/09 Bic Gipuzkoak eta Tecnunek lurraldean ekintzailetza sustatzeko Katedra sortu dute.
Bic Gipuzkoak eta Tenunek, Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskolak, Gipuzkoan ekintzailetza garatzea helburu duen Katedra bat jarri dute abian. Helburuen artean dago Tecnuneko ikasleen, ikertzaileen eta ikasle ohien ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak indartzea.
2023/02/09 Euskal ekonomiak hazkunde handiko eremuan jarraitzen du urtearen hasieran.
2023/02/08 Eusko Jaurlaritzak VII. Bonu Jasangarria jaulki du, hamar urterako 700 milioi euroko balioarekin. Eskaria eskaintza baino zazpi aldiz handiagoa izan da. 2018an lehen jaulkipenarekin hasitako prozesuaren zazpigarren jaulkipen honekin, zazpi jaulkipen horien zenbateko osoa 4.400 milioi eurokoa da.
2023/02/08
COVID-19aren aurrean merkataritza-establezimenduak modernizatzen laguntzeko programa.
2021eko deialdia.Informazio gehiago (1.350.000.-€)(2021/05/26) Deialdiari esleitutako funtsak 2.000.000 euro gehitu dira. (Guztira: 3.350.000.- €) (2021/09/22)
2021eko esleipena. (2023/02/08)
2023/02/08 URA-Uraren Euskal Agentziak jendaurrean jarri du Zadorra uholdeetatik babesteko IV. faseko proiektua