Euskadi.eus

Jarduketak ordena kronologikoaren arabera (4697)

Data Jarduera
2022/12/27

Zuzeneko dirulaguntza bat ematea Biozientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa – CIC bioGUNE elkarteari, RMN azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko proiektua finantzatzeko (200.000.-€) (200.000.- €)

2022/12/27

Dirulaguntza zuzen bat eman zaio Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko (SEAD) Lankidetza Ministerioari, SEADeko Lankidetza Ministerioaren lidergoa sendotzen laguntzeko, bere langileen trebakuntzaren bitartez, lankidetzaren egungo erronkei erantzun ahal izateko. (120.000.- €)

2022/12/27

Euskadiko Futbol Federazioari zuzeneko dirulaguntza ematea, 2022an "Euskadi- Txile" nazioarteko futbol-partida antolatzeko gastuak finantzatzeko (Euskadiko Futbol Federazioko emakumezkoen selekzioa)(15.000.-€)

2022/12/27

Zuzeneko dirulaguntza ematea Basqueccam elkarteari, "BCCAMLAB" ekimena garatzeko (2.597.000.-€)

2022/12/27
Kultura sortzeko laguntzen programa

2023ko deialdia. Informazio gehiago (354.000.-€)

 

2022/12/27 Erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 18ko Erabakia bigarren aldiz aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Lasarte-Oriako Udalari, Lasarte-Oriako udalerriko Basaundi Bailara auzoan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduketak egiteko. (3.744.333.- €)
2022/12/27 Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBMk) erabaki du fortuna handien gaineko zerga ituntzea eta Euskadik parte hartzea energiaren aldi baterako kargan, eta kreditu-erakundeentzako eta kredituko finantza-establezimenduentzako aldi baterako kargan.
2022/12/26 Eusko Jaurlaritzak milioi erdi euroko dirulaguntza emango dio Amurrioko udalerriari, ingurumena hobetzeko jarduketak egiteko. 427.846€ disuasioko aparkaleku bat gaitzeko erabiliko dira; bertan, errekarga elektrikoko 10 gune egongo dira. Hori guztia “Mugikortasun jasangarria sustatzeko azpiegiturak” ekimenaren barruan izango da eta 103.185€ Armuru ibaiaren inguruan leheneratze ekologikoko eta mugikortasun jasangarriko jarduketak egiteko erabiliko dira, “Bide berdeak zabaltzea” ekimenaren barruan. (531.031.- €)
2022/12/26

Komikiak, eleberri grafikoak edo liburu ilustratuak sortzeko dirulaguntza-programa

2023ko deialdia. Informazio gehiago (105.000-€) (2022/12/26)

 

2022/12/23
Laguntzen Programa BAI+D+I, ZTBP Euskadiko 2030erako "Hiri Jasangarriak" aukera-nitxoaren helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.
2022ko Deialdia.(755.637.-€)(2022/12/23)
2022/12/23
Laguntzen Programa BAI+D+I, ZTBP Euskadiko 2030erako "Hiri Jasangarriak" aukera-nitxoaren helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.

2022ko Deialdia.(755.637.-€)(2022/12/23)

2022/12/22
Otxarkoaga Lanbide Eskolari (Bilbo) zuzeneko dirulaguntza eman zaio IKEDAAko ikasleak eskolatzeko. 2022-2023 ikasturtea. (595.340.- €)
2022/12/22

Hezkuntza Sailak 1,7 milioi euroko inbertsioa egin du 13 Ikasmak makina erosteko; Lanbide Heziketako bederatzi zentrotako tailerretan jarriko dira. Irakatsi eta ikasteko prozesuan integratuta, ekipamendu berriak bide emango du ikasleek gaitasun tekniko eta digitalak berengana ditzaten

2022/12/22
Eusle murgiltze linguistikoko programa (publikoa)
2022-2023 ikasturtean, guztira  40 ikastetxe publiko  parte hartzen dira  EUSLE programan. 
12 Araban, 8 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan. 29  Lehen Hezkuntzakoak,  2 IPI  eta  9 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak.  Guztira 53 irakasle esleitu dira programa aurrera eramateko
2022/12/22 Basque Trade & Investment-ek txosten garrantzitsu hauek argitaratu ditu euskal enpresentzat:

- Industriako Lehengaien Behatokia-Abendua
- Automobilgintzako azoketan ikusgai dauden produktu eta teknologia berriei buruzko txostenak