Euskadi.eus

Jarduketak ordena kronologikoaren arabera (4697)

Data Jarduera
2022/12/27

Zuzeneko dirulaguntza bat eman zitzaion "Arantzazu Gaur Fundazioari", 2030 Agendaren helburuak lortzen laguntzen duten hiru ekimen estrategiko egiten laguntzeko. (90.000.- €)

2022/12/27

Osakidetzak 2020., 2021. eta 2022. urteetako eta egonkortzeko Lan Eskaintza Publikoaren oinarri orokorrak argitaratu ditu, eta 7.639 plaza eskainiko ditu. Informazio gehiago. (2022/12/19)

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 114 kategoria profesionalen oinarri espezifikoak argitaratu dira, 2020/2021/2022/Egonkortzea urteetan deitutakoak. Informazio gehiago. (2022/12/27)

2022/12/27 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunekoak diren Ezten, Basque eta Lanpar 2013 arrisku-kapitaleko funtsetako partaidetzak Finantzen Euskal Institutua (FEI) erakunde publikoaren enpresa-ondarean sartzea onartzen da.
2022/12/27
Kultura sortzeko laguntzen programa

2023ko deialdia. Informazio gehiago (354.000.-€)

 

2022/12/27 Dirulaguntza zuzena eman zaio Unicef-Espainiako Batzordeari. Dirulaguntzaren helburua Kuban erantzun humanitarioa ematea da, Ian urakana izan dela-eta, urakanak eragindako komunitate eta eskoletan urhornidura bermatzeko. (195.000.- €)
2022/12/27 Erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 18ko Erabakia bigarren aldiz aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Bilboko Udal Etxebizitzak toki-erakunde autonomoari, Bilboko udal-mugarteko Otxarkoaga auzoko hiri-berroneratze eta eraikin finkatuak birgaitzeko jarduketak finantzatzeko.
2022/12/27

Zuzeneko dirulaguntza bat ematea Biozientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa – CIC bioGUNE elkarteari, RMN azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko proiektua finantzatzeko (200.000.-€) (200.000.- €)

2022/12/27

Zuzeneko dirulaguntzak ematea Euskadiko 12 udalerritako 14 auzo kalteberen hiri-berroneratzeko laguntzetarako.
Proiektuak auzo kalteberen hiri-berroneratze integralerako planaren barruan sartzen dira, eta 21 udalerri hartzen ditu. Araban, Gasteizko Zaramaga auzoarekin lan egingo da; Bizkaian, Bilboko hiru auzotan (Unzeta parrokoa, Urizar dorrea eta Uretamendi), Bermeon (Iparragirre eta Txibitxiaga) eta Sestaon (Vista Alegre); eta Gipuzkoan, Arrasaten (Santa Teresa auzoa), Altzan (Donostia), Eibarren (Gabilondoren seme-alabak), Elgoibarren (Sigma etxebizitzak), Errenterian (Beraun), Leaburun (Txarama), Soraluzen (Ezozia) eta Irunen.

(93.000.000.- €)

2022/12/27 Amurrioko Udalari zuzeneko dirulaguntza ematea, Amurrioko udalerriko Goikolarra auzoan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduketak egiteko. (1.850.000.- €) (1.850.000.- €)
2022/12/27 Erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 18ko Erabakia bigarren aldiz aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Lasarte-Oriako Udalari, Lasarte-Oriako udalerriko Basaundi Bailara auzoan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduketak egiteko. (3.744.333.- €)
2022/12/27 2023. urterako luzatu da HABErekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Euskadin bizi diren 16 urtetik gorako etorkinentzako euskarazko hizkuntza-harrerako ikastaroak finantzatzeko.
2022/12/27

Zuzeneko dirulaguntza ematea Basqueccam elkarteari, "BCCAMLAB" ekimena garatzeko (2.597.000.-€)

2022/12/27 2022-2026 Inklusiorako V. Euskal plana onartzen da. Inklusioarekin lotutako politiketan gertatu behar diren eraldaketa eta aurrerapen nagusiak adostasunez lehenesteko eta euskal biztanleriaren egoeran gertatu behar diren aldaketak elkarrekin definitzeko ahalegina eskatzen duten erronkak eta emaitza batzuk ezartzen ditu.
2022/12/27

Zuzeneko dirulaguntza ematea Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioari 2022ko ekitaldian zehar BBK Urdaibai zentroan ingurumen-hezkuntzako Urdaibai proiektuak funtziona dezan  (149.000.- €)

2022/12/27

Euskadiko Futbol Federazioari zuzeneko dirulaguntza ematea, 2022an "Euskadi- Txile" nazioarteko futbol-partida antolatzeko gastuak finantzatzeko (Euskadiko Futbol Federazioko emakumezkoen selekzioa)(15.000.-€)