Jarduketak ordena kronologikoaren arabera (4697)
Data | Jarduera |
---|---|
2022/12/28 |
154/2022 Dekretua, abenduaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko Dekretua bigarrenez aldatzen duena. Horrela, toki-administrazioen kontratu jakin batzuen administrazio-prozedura arinduko da. Informazio gehiago. |
2022/12/28 |
Gauzatu Industria programa, oinarri teknologikoko ETEen eta/edo berritzaileen sorrera eta garapena bultzatzeko laguntza itzulgarrien bidez.
2023ko deialdia (28.000.000.-€)(2022/12/28) |
2022/12/28 |
Gauzatu Industria programa, oinarri teknologikoko ETEen eta/edo berritzaileen sorrera eta garapena bultzatzeko laguntza itzulgarrien bidez.
2023ko deialdia (28.000.000.-€)(2022/12/28) |
2022/12/28 |
LEP-Hezkuntza: 7.000 plazatik gora Hezkutza Sailaren hautaketa-prozesuen bidez. Hezkuntza Sailak hiru enplegu-deialdi berri argitaratuko ditu aste honetan, horietako bat gaur: 3.004 plaza irakasleentzat, Hezkuntza Berezirako eta Sukalde eta Garbiketarako. Plaza berri horiek aurretik deitutako 3.161 plazei gehitu behar zaizkie. Horiei guztiei datozen egunetan gehituko zaizkie 2023ko birjarpen-tasaren plazak, orotara 7.000 plazako kopurua gainditu arte |
2022/12/28 |
Zenbait deialdi egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko (194 plaza), bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere (1810 plaza). |
2022/12/27 | Amurrioko Udalari zuzeneko dirulaguntza ematea, Amurrioko udalerriko Goikolarra auzoan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduketak egiteko. (1.850.000.- €) (1.850.000.- €) |
2022/12/27 |
Mutrikun ezarriko diren aire-turbinak garatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du Energiaren Euskal Erakundeak (TurboWave programa). (3.200.000.- €) |
2022/12/27 |
Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa- zein sindikatu-elkarteei zuzendutako dirulaguntza-programa, bere jardun-eremuaren barruan lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurari lotutako sustapen-jarduerak gara ditzaten, bai eta gaitasun horiek behar bezala betetzeko beharrezkoak diren koordinazio eta kudeaketa-lanak egin ditzaten ere. 2023ko deialdia. Informazio gehiago. (468.000.-€)(2023/01/11) |
2022/12/27 | Dirulaguntza zuzen bat eman zaio Urgent Action Fund - Africa erakundeari, Afrikako mugimendu feministak, giza eskubideen defendatzaileen antolaketa eta erresilientzia indartzeko, erantzun azkarreko baliabideak eskuratzearen bitartez, babes integrala, arreta eta zaintza indibiduala eta kolektiboa sustatze aldera. (200.000.- €) |
2022/12/27 |
Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan jarduera sindikala finantzatzeko. Urterako laguntzaren banaketa onartzekoa.
|
2022/12/27 |
Zuzeneko dirulaguntzak ematea Euskadiko 12 udalerritako 14 auzo kalteberen hiri-berroneratzeko laguntzetarako. |
2022/12/27 |
Zuzeneko dirulaguntza ematea Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioari 2022ko ekitaldian zehar BBK Urdaibai zentroan ingurumen-hezkuntzako Urdaibai proiektuak funtziona dezan (149.000.- €) |
2022/12/27 | Erabakia, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa, Europar Batasunak finantzatutako - Next Generation EU - Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, hiriinguruneetan eta metropoli-inguruneetan mugikortasun iraunkor, seguru eta konektatuko talka-planaren 1. Osagaiaren esparruan inbertsio-jarduerak garatzeko. |
2022/12/27 |
Osakidetzak 2020., 2021. eta 2022. urteetako eta egonkortzeko Lan Eskaintza Publikoaren oinarri orokorrak argitaratu ditu, eta 7.639 plaza eskainiko ditu. Informazio gehiago. (2022/12/19) |
2022/12/27 | Gobernu Kontseiluak Euskadiko merkataritza-sektoreko elkarteekin egindako lankidetza-hitzarmenak luzatzea eta aldatzea onartu du, sektore-estrategiak garatzeko eta sustatzeko |