Jarduketak ordena kronologikoaren arabera (4697)
Data | Jarduera |
---|---|
2022/12/30 |
Langabeei zuzendutako teleprestakuntza-modalitatean egiazta daitekeen prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntza-programa, parte-hartzaileek profesionaltasun-ziurtagiriak lor ditzaten.
2023-2024 deialdia (2.000.000.- €) (2022/12/30). Informazio gehiago.
|
2022/12/30 | Debagoieneko Ospitaleko eraikin zaharra eraisteko lanak hasi dira, pabiloi berri bat eraikitzeko. Pabiloi horren bidez, eguneko ospitale mediko-kirurgikoa handitu, endoskopia-zerbitzua eskainiko duen digestio-unitate berri bat eta errehabilitazio-zerbitzu berri bat sortu eta erresonantzia magnetikoko gela bat integratu ahal izango da Ospitalearen barruan. Obraren inbertsioa 25 milioi eurokoa da. |
2022/12/30 |
Lehen Aukera laguntza-programa. Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak sartu ahal izango dira.
2023ko deialdia (7.000.000.-€) (2022/12/30). Informazio gehiago.
|
2022/12/30 | Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu dira. Guztira 315 plaza eskaini dira. |
2022/12/29 |
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea / Elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko laguntza-programa.
2023ko deialdia (400.000.-€) (2022/12/29). Informazio gehiago. |
2022/12/29 |
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea. Enpresa eta erakunde pribatuentzako dirulaguntza-programa, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta.
2023ko deialdia (400.000.-€) (2022/12/29). Informazio gehiago. |
2022/12/29 | Repsol Fundazioarekin hitzarmen bat formalizatzea, hiri-berroneratze integralari buruzko lan-foroa sortzeko. |
2022/12/29 |
Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatu eta babesteko dirulaguntza programa
2023ko deialdia (1.150.000.-€)(2022/12/29)
|
2022/12/29 |
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei zuzendutako dirulaguntza-programa. Dirulaguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko bideratuko dira.
Convocatoria 2023 (500.000.-€) (2022/12/29). Informazio gehiago. |
2022/12/29 |
Emakundek 2023. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia egin du. Informazio gehiago. (69.999.-€) |
2022/12/29 | Enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten da Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko (520 plaza) |
2022/12/29 |
Emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei zuzendutako dirulaguntza-programa.
2023ko deialdia (300.000.-€) (2022/12/29). Informazio gehiago. |
2022/12/29 | Euskadiko Garraio Agintaritzak jakinarazi du berriro ere laguntza emango diela tokiko administrazioei Euskadiko garraio publikorako hobariak finantzatzeko, 2022ko azken lauhileko honetan deskontuen lehen fasea egin ondoren. Deskontuak % 50ean mantentzen dituzten udal eta aldundiei laguntza luzatuko zaie. |
2022/12/29 | Enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten da Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko (480 plaza) |
2022/12/28 |
Gauzatu Industria programa, oinarri teknologikoko ETEen eta/edo berritzaileen sorrera eta garapena bultzatzeko laguntza itzulgarrien bidez.
2023ko deialdia (28.000.000.-€)(2022/12/28) |