Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 10. Egurraren sektorea egituratu Euskadin, osoa, lehiakorra eta teknologikoki aurreratua, eta Europan eredugarri izango dena

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskadiko Zuraren Industriaren Plan Estrategikoa (PEMA) diseinu fasean, Haziren, Baskegurren eskutik, eta Basotek estrategia sartzen.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Diseinu fasean "Euskobasoa 2050", Neikerren eskutik.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Basotek estrategiaren garapena, Neikerren eskutik eta zuraren gaineko hainbat lantalderen partaidetzarekin, Neikerrek, USSEk , Hazik eta Baskegurrek gidatuta.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Basoko lan arriskuen prebentziorako plana landuta (diseinu fasea), Baskegurren eta Osalanen eskutik eta AZTI eta HAZIren laguntzarekin (motozerrarien prestakuntza). BASKEGURen eta OSALANen arteko hitzarmen bat ere izenpetu da basogintzaren sektoreko LAPeko ekimenak bultzatzeko.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Bertako zura eraikuntza elementu gisa erabiltzeko dinamizazio lanak, Haziren eta Baskegurren artean. Lan horren ondorioz, Visesa sozietate publikoak Europaren hegomendebaldean dagoen zurezko eraikinik handiena eraiki du Hondarribian, eraikuntza iraunkorraren erreferente bihurtuta.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

2016ko Baso Inbentarioa lanketaren azken fasean dago.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Zuraren zaintza katearen kontrola eta basoen egiaztapenerako sistemen auditoriak, HAZIren eskutik.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Sektoreko eremu teknologikoaren gaineko eta zuraren erabileren gaineko hainbat proiekturen garapena, balio erantsi handiagoarekin. Hazik basogintzaren kudeaketarako erremintak garatu ditu, hala nola tasazio metodologia, baso masen osasun egoera batzuk zehazteko osagaiak, etab. Neiker, halaber, “zuraren kalitatearen markatzaile molekularrak” lantzen ari da eta, EFIrekin elkarlanean, Euskadiko Basogintzako Bioekonomiaren estrategia diseinatzen ari da. Baskegur zur produktuen EPDaren definizioa garatzen ari da.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

HAZItik energi proiektuak eta energia berriztagarriak bultzatzen dira, landa ingurunerako eta nekazaritzako ustiategietarako. Azpimarratzekoa da VITIBIOM aihenak ustiatzeko proiektuaren garapena.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Euskal Autonomia Erkidegoko obra publiko eta pribatuetan bertako zura erabiltzea sustatzeari dagokionez, hainbat proiektu zehazten ari dira zura hainbat eremutan erabiltzeko, hala nola ehungintzaren eremuan (Neiker), kimika berdearen eremuan (EHU-UPV). Gainera, fase aurreratuan daude industri erabilerarako baso espezie nagusien ezaugarritzeko lanak.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Euskadiko baso espezieek eraikuntzarako dituzten ezaugarriak ateratzeari lotuta hainbat lan egiten jarraitzen da: "Baso espezieak aukeratzeko modelizazioa" eta "Baso espezieek klima aldaketari nola erantzuten dioten aztertzeko arboretoak"

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Baskegurrek urriaren 23tik 29ra antolatutako Egurraren III. astean, lankidetza, basoen osasuna eta baso-lanetako lan arriskuen prebentzioa eztabaidatu dira. (Prentsa oharra)

2017/11/04 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea